EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2018236

AGINDUA, 2018ko azaroaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen sustapenerako eta hedapenerako diru-laguntzak arautzen eta deitzen baitira 2019. ekitaldirako.

Xedapenaren data: 2018-11-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201806029
Maila: Agindua
Lehenengoa.– Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.31 artikuluak zera zehazten du: Euskal Autonomia Erkidegoa da soilik lurraldearen eta itsas-ertzaren antolaketa, hirigintza eta etxebizitzaren arloetan aginpideduna.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrari dagozkion eskumenak eta funtzioak hartzen ditu bere gain, arkitekturari, eraikuntzari eta eraikuntzako jasangarritasunari, energia-efizientziari eta kalitateari dagokienez, eta, bereziki, arkitekturaren, eraikuntzaren, birgaikuntzaren eta eraikuntzako jasangarritasunaren, energia-efizientziaren eta kalitatearen ezagutarazpen, sustapen eta ikerketari dagokienez, administrazio publikoetako beste sail eta organo batzuekin, profesionalekin, erakundeekin eta elkarte publiko nahiz pribatuekin elkarlanean.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak arkitektura-arloan duen helburuetako bat Euskal Autonomia Erkidegoan sortutako arkitekturaren bikaintasuna batez ere nazioarteko eremuetan zabaltzea da. Izan ere, EAEko arkitektura garaikidea da, eta bere ondarearen identitate kulturala, historikoa eta artistikoa berrikuntzarekin eta modernitatearekin uztartzen ditu.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, lehen aipatutako ezagutarazpen-lanen esparruan, hainbat ikerketa- eta ezagutarazpen-jarduera sustatzen ditu, hala nola erakusketak, jardunaldiak eta hitzaldiak, eta, era berean, Nazioarteko Arkitektura Bienala ere egiten du, Mugak; arkitekturan jarduteko modu ezberdinen arteko mugak ditu langai, bereziki arkitekturak gizarte mugak lekualdatzeko edo aldatzeko duen gaitasuna.
Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala – Mugak, 2017ko urriaren 31tik 2018ko urtarrilaren 31ra arte egin zen, eta helburu zuen formatu handiko topaketa-foro bat sortzea arkitektura-arloan, akademiko, profesional, unibertsitateko ikasle eta, orokorrean, herritarrentzat. Webgune honetan http://www.mugak-bienalsansebastian.eus/eu/bienal ekitaldi horren gaineko informazioa jarri da.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Etxebizitza Sailburuordetzaren, eta bereziki, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzaren bidez, uste du lehen aipatutako arkitekturaren sustapen- eta ezagutarazpen-jarduerak zuzen eta modu egonkorrean garatzeko funtsezkoa dela diru-laguntzen programa hau sortzea, euskal arkitektura nazioartean erreferentzia bihurtzeko xede estrategikoarekin.
Hala, programa horretan diruz lagun daitezkeen jarduerak hauek dira: erakusketak, hitzaldiak, jardunaldiak eta mintegiak antolatzea; aplikazio informatikoak eta material digitala sortzea; liburuak edo dibulgaziozko gidak argitaratzea; eta Euskadiko arkitektura garaikidearen gainean hitz egiten duten dokumentalak eta webguneak egitea, betiere Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala – Mugak egitasmoaren barneko hausnarketa-, elkarrizketa- eta eztabaida-eremuetan.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Diru laguntzen Plan Estrategikoa bat dator Sailaren arloko dokumentu programatikoetan azaltzen diren konpromisoekin: funtsean, Ingurumen Esparru Programan; Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko 2017-2020 aldiko Esparru Programaren 6. ardatzean jasotako Renove birgaitze-programetan; Etxebizitzaren 2018-2020 aldiko Gida Planean; eta XI. Legegintzaldirako (2016-2020) Euskadi 2020 Gobernu Programan. Hau da, Sailaren jarduera-esparruarekin zerikusia duten konpromisoekin. Aipatutako dokumentua herritarrek eskura dute Sailaren webgunean.
Diru-laguntzen araubide hau Diru Laguntzen plan estrategikoaren barruan dago jasota (Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko martxoaren 14ko Agindu bidez onartu zen), Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluak xedatzen duen bezala, eta arau horretan jasotako edukiaren arabera.
Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren konturako gastu-espedienteen aldez aurreko izapidea arautzen du, eta, hala, gastu-espediente bat aldez aurretik izapidetzea ahalbidetzen du, laguntzak eta diru-laguntzak eman aurreko ekitaldian. Kontuan izanik diru-laguntzen deialdi honen bidez 2019ko udazkenean egingo den Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala – Mugak egitasmoaren II. edizioarekin lotutako jarduerak sustatuko direla, aurretiazko izapidetze-espedienteari hasiera emango zaio, diru-laguntzen deialdi honen helburua lortze aldera.
Ondorioz, azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) eta apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuak (Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzekoa) ematen didaten eskumena baliatuz, eta bat etorriz azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) xedatutakoarekin, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003Lege Orokorrean ezarritakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntza eta laguntzei aplikatzekoak zaizkien gainerako xedapenekin, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Xedea.
1.– Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak eman beharreko diru-laguntza ekonomikoak arautzea eta laguntza horien deialdia egitea, Euskadiko hirigintza-diseinua eta arkitektura garaikidea sustatzeko eta ezagutarazteko, balio aitortuko eraikinak eta hiri-guneak barne, betiere Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala – Mugak egitasmoak ezarritako hausnarketa-, elkarrizketa- eta eztabaida-eremuen barruan.
2.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzei Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamendua (EB) aplikatu beharko zaie; alegia, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa. Araubide honen arabera, estatu kide batek enpresa jakin bati emango dizkion de minimis laguntzen zenbatekoa gehienez ere 200.000,00 eurokoa izango da hiru zergalditako edozer alditan.
2. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen ekintzak.
1.– Diruz lagun daitezkeen ekintzatzat hartuko dira hauek:
1.1.– I. lerroa. Euskadiko hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen gaineko aldi baterako dibulgazio-erakusketak, erakusketa horietarako espazioek honako baldintza hauetako bat betetzen dutenean:
a) 130 m
b) 300 m
c) 300 m
Erakusketa ekoizpen propiokoa izan daiteke, edo Euskadi dagoeneko existitzen diren erakusketa ibiltarietan txertatzeko izan daiteke.
1.2.– II. lerroa: Euskadiko hirigintza-diseinuari eta arkitektura garaikideari buruzko jardunaldiak, mintegiak, hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak eta workshopak.
1.3.– III. lerroa: argitalpenak, dokumentalak eta tresna informatikoak. Lerro horren barnean daude hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen gaineko argitalpenak, liburuak edo dibulgaziozko gidak editatzea eta dokumentalak eta webguneak egitea.
Tresna informatikoak (aplikazio informatikoak, web-orriak eta material digitala) lizentzia irekiarekin sortu beharko dira.
2.– Deialdi honen xede diren erakusketek, hitzaldiek, jardunaldiek, mintegiek, aplikazio informatikoek, material digitalek, argitalpenek, liburuek, dibulgazio-gidek, dokumentalek eta tresna informatikoek Euskadiko hirigintza-diseinua eta arkitektura garaikidea izango dituzte langai, balio arkitektoniko aitortuko eraikinak eta hiri-guneak barne, betiere Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala – Mugak egitasmoaren hausnarketa-, elkarrizketa- eta eztabaida-esparruen barruan. Hona hemen aipatu hausnarketarako esparruak:
– (Des)berdintasunaren mugak. Egungo gizarte-, hirigintza- eta genero-desorekentzako erantzun berriak, arkitekturaren esparrutik eta beste esparru anitzago batzuetatik. Mugarik gabeko arkitekturak.
– Errealitatearen mugetan: utopiaren eta ametsen artean. Arkitekturaren, eskulturaren eta paisaiaren mugen arteko irudipenak. Utopiak, mundu ideal baten giza irudipenak.
– Natura eta abstrakzioa: paisaiaren mugetan. Naturaren esperientzia. Paisaia, lekua den aldetik. Paisaia, muga den aldetik. Naturala eta artifiziala.
– Artisauaren mugak. Zintzotasun eta prestutasun konstruktiboak; esentzia bilatzeko tresnak. Trebezia eta asmamena, baliabide-urritasunean. Xehetasunaren ederra.
– RE-thinking: Bir-sortu, Bir-gaitu, Berr-erabili BIR-a Bir-definitzen. Existitzen denaren gainean jardutea. Denboraren memoria. Berriaren eta zaharraren arteko elkarrizketa arkitektonikorako ikuspegiak eta estrategiak.
3.– Deialdi honen xede diren erakusketak, hitzaldiak, jardunaldiak, mintegiak, aplikazio informatikoak, material digitalak, argitalpenak, liburuak, dibulgazio-gidak, dokumentalak eta tresna informatikoak 2019ko udazkenean egingo den Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala – Mugak II. edizioan zehar inauguratu, aurkeztu edo argitaratu beharko dira, Bienalaren hainbat egoitzatan.
4.– Deialdi honen xede diren eta diruz lagun daitezkeen jarduerak hainbat arlotako (erakusketak, hitzaldiak, jardunaldiak, mintegiak, aplikazio informatikoak, material digitala, argitalpenak, liburuak, dibulgazio-gidak, dokumentalak eta tresna informatikoak).
5.– Deialdi honen esparruan egiten diren jarduerak inoiz jendaurrean aurkeztu gabeak izango dira, dagoeneko existitzen diren erakusketa ibiltarien kasuan izan ezik.
Ez da dagoeneko argitaratutako materialen berrargitalpena edo egokitzapena diruz lagunduko, material hori Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batean editatu behar denean salbu.
6.– Diru-laguntzaren xede den proiektua egiteko erabilitako materialak, zein deialdi honen xede diren erakusketek, hitzaldiek, jardunaldiek, mintegiek, aplikazio informatikoek, material digitalek, argitalpenek, liburuek, dibulgazio-gidek, dokumentalek eta tresna informatikoek jabetza intelektualari dagozkion lege-baldintzak bete beharko dituzte.
3. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen gastuak eta azpikontratazioa.
1.– Agindu honen esparruaren barruan diruz lagun daitezkeen gastuak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoak izango dira.
Era berean, diruz lagunduko diren gastuak izango dira diru-laguntzaren xede den jarduera gauzatzeko behar den espazioen alokairuaren ondoriozkoak, hirugarrenek egindako doako lagapenak izan ezean edo espazio edo areto propioak erabili ezean. Gastu horiek berariaz lagunduko dira diruz helburu horretarako, eta proiektuari legokiokeen laguntzaren osagarri izango dira, betiere, agindu honen 11.4 artikuluan diru-laguntza eskaera bakoitzerako finkatutako mugen arabera.
2.– Ez dira inoiz diruz laguntzeko gastutzat hartuko gastu edo inbertsio hauek:
– Jarduerari oro har aplika dakizkiokeen zergen (BEZ, PFEZ etab.) aplikazioaren ondoriozko gastuak;
– Ekipamendua erostera bideratutako inbertsioak edota horien amortizazioak;
3.– Pertsona onuradunak diruz lagundutako jardueraren % 100 ere azpikontratatu dezake. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Araubidea onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, ulertuko da pertsona onuradunak azpikontratatu duela, baldin eta hirugarren batzuekin hitzartu badu diru-laguntzaren helburuko jardueraren egikaritza osoa edo partziala. Kontzeptu horretatik kanpo geratzen da pertsona onuradunak berak diruz lagundutako jarduera egiteko egin behar dituen gastuen kontratazioa.
Onuradunak ezingo du, inola ere, honako hauekin hitzartu diruz lagundutako jardueren egikaritza osoa edo partziala:
a) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak ezarritako debekuren bat duten pertsona edo erakundeekin.
b) Kontratuaren xede den jarduera egiteko beste diru-laguntza batzuk jaso dituzten pertsona edo erakundeekin.
c) Pertsona bitartekari edo pertsona aholkulariekin, horiei ordaindu beharrekoak eragiketaren kostu totalaren ehuneko jakin gisa definitzen badira; non eta ordainketa hori ez dagoen justifikatuta egindako lanak edo emandako zerbitzuak merkatuan daukan balioaren erreferentziaren arabera.
d) Pertsona onuradunarekin loturaren bat daukaten pertsona fisikoekin edo juridikoekin, inguruabar hauek gertatzen direnean izan ezik:
1) Erakunde emailearen berariazko baimena aldez aurretik lortzea;
2) Diruz laguntzeko zenbatekoa ez izatea lotutako erakundeak izandako gastua baino handiagoa. Kostua egiaztatzeko, pertsona onuradunaren gastuak frogatzeko ezarrita dauden baldintza berberak justifikatu beharko dira.
e) Deialdi edo programa berean laguntza eskatu, baina betekizunak betetzen ez dituztelako edo beharrezko balorazioa lortu ez dutelako laguntzarik gabe geratu diren pertsonekin edo erakundeekin.
Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa handiagoa bada Sektore Publikoko Kontratuen Legean ezarritako zenbatekoak baino, onuradunak, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.3 artikuluan xedatutakoa betez, gutxienez hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu beharko ditu, obrarako konpromisoa hartu aurretik, zerbitzua egiteko edo ondasuna emateko. Aurkeztutako eskaintzen artetik aukeraketa egiteko (justifikazioan edo, hala badagokio, diru-laguntzaren eskabidean aurkeztuko dira), efizientzia-eta ekonomia-irizpideak erabiliko dira, eta txosten baten bidez berariaz justifikatu beharko da proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez denean.
4. artikulua.– Laguntzen onuradunak.
1.– Agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunak izan ahalko dira zuzenbide publikoko korporazioak (Profesionalen Elkargoak) eta irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoak (Kluster Elkarteak, fundazioak eta elkarteak), Euskal Autonomia Erkidegoan badute egoitza eta beren jarduera hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen eremukoa bada.
2.– Honako erakunde hauek ezingo dira onuradun izan:
– Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak eragin horietarako adierazitako baldintzaren bat aplika dakiekeen entitateek.
– Ezin izango dira onuradun izan horretarako ezgaitzen duen legezko debekua duten erakundeak, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoari jarraikiz.
– Administrazio Publikoak, erakunde publikoak eta partaidetza publikoko sozietateak eta fundazioak.
3.– Elkarteen kasuan, ezingo dira inoiz izan onuradun elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan zehaztutako debekuen kausak egotz dakizkiekeen elkarteak. Era berean, ezingo dira onuradun izan ez-zilegitasun penalaren zantzu arrazionalen ondorioz inskripzio-prozedura administratiboa eten zaien elkarteek, harik eta dagokion erregistroan inskribatzea ahalbidetzen duen ebazpen judizial irmoa eman arte.
4.– Diru-laguntzen pertsona onuradunaren izaera inola ere ez zaie egokituko urteko kontuak aurkezteko obligazioa bete ez duten fundazioei, edo beren estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean aurreikusitakora egokitu ez dituztenei, lehen xedapen iragankorrean ezarritakoa betez.
5.– Orobat, agindu honetan araututako laguntzak eman, eta, hala behar badu, ordaindu ahal izateko, amaituta egon beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi diren itzultze- edo zehapen-prozedura guztiek, prozedura horiek oraindik izapidetze-aldian badaude, behintzat.
6.– Eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, egiaztatu beharko dute, hala xedatzen baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3 artikuluan. Era bereran, diru-laguntzen itzulketagatik eratorritako betebeharrak ordainduta eduki beharko dituzte. Esandako eskakizunak indarrean izango dira harik eta emandako diru-laguntza kitatu arte.
5. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
1.– Diru-laguntzen eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2.– Deialdi honen xede diren diru-laguntzen lerro ezeinetan ez zaio emango diru-laguntza bat baino gehiago pertsona eskatzaile berari.
Pertsona batek diru-laguntzen lerro bakar baterako diru-laguntza bi edo gehiago eskatuz gero, organo kudeatzaileak hori jakinaraziko du, 10 eguneko epean uko egiten zaion proiektua zehazteko. Pertsona interesdunaren jakinarazpenik jasoko ez balitz, organo kudeatzaileak zehaztuko du aurrekontu txikieneko proiektuak hartuko duela parte deialdian.
3.– Eskaera aurkeztutako lerroa ez den beste batekoa izan daitekeen jarduketa oro, lotura eta premia justifikatzen bada (esaterako, erakusketa bati loturiko argitalpenak), laguntza-eskaera bakar baten barneko diruz lagun daitekeen jarduketatzat hartuko da. Nolanahi ere, jarduketa gehigarri horiei lotutako kostuek ez dute agindu honen 11.4 artikuluan aurreikusten den laguntzaren zenbateko maximoaren gehikuntzarik ekarriko proiektua aurkeztu den lerroan.
4.– Pertsona interesdunek bitarteko elektronikoz egin beharko dituzte eskabideak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak izapidetzeko moduari buruzko zehaztasunak egoitza elektronikoan daude eskuragarri (url):
https://www.euskadi.eus/arkitektura_garaikidearen_sustapena_2018/y22-izapide/eu
Eskabidearen ondoko izapideak honako gune honetan egingo dira: http://www. euskadi.eus, «Egoitza Elektronikoa / Nire Karpeta» atalean.
5.– Pertsona interesdunek euskaraz nahiz gaztelaniaz, nahi bezala, aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta dokumentuak. Era berean, prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak, Euskararen Erabilera Normalizatzekoak, 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz.
6.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak konpromisoa hartzen du datuak dagokien babes-mailarekin tratatzeko, 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra edo DBEO) eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorriz.
6. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
1.– Plataforma elektronikoan egindako eskaerak Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren 50. artikuluaren 6. apartatuak aipatzen duen erantzukizunpeko adierazpena egin beharra dakar, hauek jasotzeko:
a) Erakunde eskatzaileak edozer administraziori zein beste erakunde publikori nahiz pribaturi xede bererako laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera nahiz bestelako baliabideak eskatu dizkiela eta lortu dituela, eskatutako zenbatekoak eta emandako zenbatekoak zehaztuz, eta berariaz adieraziz BEZa ere diruz lagundu daitekeen ala ez diru-laguntza programa horietan.
b) Erakunde eskatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den itzultze- edo zehatze-prozedura batean sartuta dagoela edo horrelako prozeduraren baten xede izan dela.
c) Erakunde eskatzailea diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren batean edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen batean dagoela.
d) Diru-laguntza eskatu duen pertsona edo erakundea ez dela sexu-diskriminazioagatiko zigor administratiborik edo penalik betetzen ari, eta ez zaiola debeku hori ezarri Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
e) Erakunde eskatzaileak ez duela Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluak ezarritako pertsona onuradun izateko baldintza eskuratzeko debekurik.
f) Erakunde eskatzaileak abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduarekin (EB) lotutako laguntzarik jaso duen zerga-ekitaldi honetan eta bi aurrekoetan, eta, baiezkoa izanez gero, laguntzon zenbatekoa.
g) Elkarteen kasuan, erakunde eskatzaileari ezin egotz dakiokeela Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluan aurreikusitako debekuen kausetarik bat ere.
h) Fundazioen kasuan, entitate eskatzaileak ekainaren 2ko 9/2016 Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legean aurreikusitako estatutuen arabera moldatu beharko ditu bere estatutuak.
2.– Eskaera egiten duen entitatearen ezaugarriak eta burutu nahi den ekintza kontutan harturik, eskabide guztiekin batera, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Proposamenaren memoria, honako hauek, gutxienez, jasotzen dituena:
1.– Proiektuaren oinarriak eta azalpena: proiektuaren deskribapen laburra. Proiektua eskatzen den laguntza-lerrora egokitzen dela azaltzeko justifikazioa. Diru-laguntza eskatzen den proiektuarekin lotura izan dezaketen iraganeko antzeko proiektuen gaineko informazioa.
2.– Proposamena zein neurritan egokitzen den Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala – Mugak egitasmoko hausnarketa-, elkarrizketa- eta eztabaida-esparruetako batera:
– (Des) berdintasunaren mugak.
– Errealitatearen mugetan. Utopiaren eta ametsen artean.
– Natura eta abstrakzioa. Paisaiaren mugetan.
– Artisauaren mugak.
– RE thinking BIR: bir-sortu, bir-gaitu, berr-erabili. BIR-a Bir-definitzen.
3.– Proiektuko jarduera guztien deskribapena.
4.– Inpaktu potentziala gizartean, helburuak eta ebaluazio-adierazleak eta -neurketak (bertaratuen kopurua, komunikabideetan izandako oihartzuna, saldutako argitalpen kopurua).
5.– Laguntza eskatutako proiektua egiteko talde arduradunaren kalitate teknikoa, kalitate zientifikoa eta esperientzia, eta eskatzailearekin batera proiektuan ariko den talde espezializatuarena (erakusketak, konferentziak, jardunaldiak mintegiak, aplikazio informatikoak, material digitala, argitalpenak, liburuak, dibulgaziozko gidak, dokumentalak eta tresna informatikoak egiten espezializatutako taldearena).
6.– Finantziazio-eskema.
7.– Proiekturako proposaturiko helburuak eta epeak.
b) Laguntza eskatzen duen erakundeak laguntzaren xede den proiektua zuzen garatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak dituela egiaztatzen duen dokumentua.
Kasu horretan, erakunde eskatzailearekin batera proiektuan ariko den erakunde espezializatuaren idatzizko konpromisoa aurkeztu beharko da (erakusketak, konferentziak, jardunaldiak mintegiak, aplikazio informatikoak, material digitala, argitalpenak, liburuak, dibulgaziozko gidak, dokumentalak eta tresna informatikoak egiten espezializatutako erakundearena).
c) Laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagokion aurrekontua. Aurrekontua hilabeteka banakatuta egongo da amaitzen den arte eta ataza eta/edo jardueren arabera, ataza bakoitzaren barne-gastuak (proiektua zuzentzen duen eragilearen beraren gastuak) eta kanpo edo azpikontratatutako eragileen gastuak (deialdi honen xede diren jardueretan espezializatutako kanpo erakundeak azpikontratatzeagatiko gastuak) bereizita.
Barne-gastuei dagokienez, egin beharreko zereginen aurreikuspena zehaztu beharko da, baita baliatutako ordu-tarifaren egozpena ere.
Kanpoko kontrataziora jotzean eta espazioak alokatzean, kanpoko erakunde espezializatuek aurreikusitako egunetan egin beharreko jardueren eta erreserbatu beharreko aretoen edo areto horien erabileraren lagapenen aurrekontuak aurkeztu beharko dira. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68. artikuluan agindutakoa bete beharko da.
d) Diruz lagundutako jardueraren eredugarritasuna hedatzeko, jakinarazteko eta indartzeko ekintza-plana.
e) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen dituzten agiriak.
7. artikulua.– Eskabideak zuzentzea.
1.– Laguntza kudeatzen duen organoak eskabidean akats edo hutsegiteren bat dagoela edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumenturen bat falta dela ikusten badu, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango, akatsa zuzendu edo dokumentua aurkez dezan. Adieraziko zaio, halaber, hala egin ezean, eskaeran atzera egindakotzat joko dela ebazpen bidez. Ebazpen hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluak aurreikusitakoaren arabera eman beharko da.
2.– Halaber, eskabidea izapidetzea onartu ondoren, diru-laguntzak kudeatzeko organo arduradunak interesekotzat jotako informazioa eskatu ahalko dio erakunde eskatzaileari, aurkeztutako proiektua egokiro baloratzeko, eta horretarako 10 eguneko epea emango dio, informazioa eman ezean proiektua eskatutako informazioa kontuan hartu gabe aztertuko dela jakinarazita.
8. artikulua.– Diru-laguntzen organo kudeatzailea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzen kudeaketa-lanak egitea eta aurkeztutako eskabideak aztertzea eta ebaluatzea.
9. artikulua.– Esleipen-prozedura.
1.– Aurkeztutako eskabideak, diruz laguntzeko lerro bakoitzean, dagokion prozeduran izapidetuko dira.
2.– Diru-laguntzak lehia-konkurrentziaz esleituko dira dagozkien lerroan eta lehiaketa bidez zenbatetsiko dira puntuazio handienetik txikienera, harik eta lerro bakoitzeko aurrekontu-kreditua amaitzen den arte.
10. artikulua.– Balorazio-irizpideak.
1.– Diru-laguntzak irizpide hauen arabera emango dira, kasu bakoitzean zehaztutako haztapena kontuan hartuta:
2.– Ez zaie diru-laguntzarik emango gutxieneko 50 puntutara iristen ez diren diru-laguntza eskaerei.
11. artikulua.– Aurreikusitako kreditua eta diru-laguntzen zenbatekoa.
1.– Bigarren artikuluan zehaztutako ekintzetarako aurrekontu-zuzkidura berrehun eta berrogeita hamar mila euro (250.000,00) izango da guztira.
2.– Adierazitako zenbatekoa honela banatuko da diru-laguntzaren lerro bakoitzerako:
– I. lerroa: Euskadiko hirigintza-diseinua eta arkitektura garaikidea ezagutarazteko aldi baterako erakusketetarako eta horrekin lotutako alokairuetarako gehieneko zenbateko 165.000,00 euro izango da.
– II. lerroa: Jardunaldiak, mintegiak, hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak eta workshopak antolatzeko eta horrekin lotutako alokairuetarako gehieneko zenbatekoa 25.000,00 euro izango da.
– III. lerroa: Argitalpenak, dokumentalak eta tresna informatikoak eta horrekin lotutako alokairuetarako gehieneko zenbatekoa 60.000,00 euro izango da.
3.– Aipatutako jardun-lerroetako bati esleitutako diru-zenbatekoa agortzen ez bada, eskabiderik ez dagoelako edo betekizunak betetzen ez direlako, beste jardun-lerro bati esleitutako diru-zenbatekoari gehitu ahalko zaio. Soberakina I. lerroari aplikatuko litzaioke lehendabizi, ondoren, II. lerroari eta, azkenik, III. lerroari, agindu honetako 12. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-organoak alderdi horretan egindako proposamenarekin bat etorriz. Inguruabar hori Etxebizitzako sailburuordeak diru-laguntzak esleitzeko emandako ebazpenean aipatuko da.
4.– Diru-laguntzen zenbatekoa eta gehieneko ehunekoa.
Diru-laguntza agindu honen 2. artikuluan araututako diruz lagun daitezkeen gastuen % 100ekoa izango da, gehieneko zenbateko hauekin:
– I. lerroa: Euskadiko hirigintza-diseinua eta arkitektura garaikidea ezagutarazteko aldi baterako erakusketetan, gehieneko zenbatekoa 50.000,00 eurokoa izango da proiektu bakoitzeko, espazioak alokatu behar ez badira; alokatu behar badira, gehieneko zenbatekoari kopuru hauek gehituko zaizkio:
a) Formatu txikiko dibulgazio-erakusketak: 6.000,00 euro.
b) Formatu ertaineko dibulgazio-erakusketak: 12.000,00 euro.
c) Formatu handiko dibulgazio-erakusketak: 20.000,00 euro.
– II. lerroa: Jardunaldien, mintegien, hitzaldien, mahai-inguruen, lantegien eta workshopen kasuan, gehieneko zenbatekoa 10.000,00 euro izango da proiektu bakoitzeko.
150 pertsonara arteko edukiera duten espazioak alokatzeko premia aurreikusten bada diru-laguntzaren eskakizunean, gehieneko zenbatekoari 6.000,00 euro gehituko zaizkio.
– III. lerroa: Argitalpenak, dokumentalak eta tresna informatikoak eta lotutako alokairuak; gehieneko zenbatekoa 20.000,00 euro izango da.
Argitalpenak, dokumentalak eta tresna informatikoak aurkezteko 150 pertsonara arteko edukiera duten espazioak alokatzeko premia aurreikusten bada diru-laguntzaren eskakizunean, gehieneko zenbatekoari 6.000,00 euro gehituko zaizkio.
12. artikulua.– Balorazio-epaimahaia.
1.– Eskabideak balioesteko, balorazio-epaimahai bat osatuko da honako kide hauekin: Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria, Eraikuntzaren Kalitate Kontrolerako Laborategiko zerbitzuburua; eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko teknikari bat, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariak izendatuta.
Balorazio-epaimahaiaren osaketa laguntzak eskatzen dituztenei jakinaraziko zaie, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan arautzen den uko egiteko araubidearen ondorioetarako.
2.– Esandako epaimahaiak, 10. artikuluan ezarritako irizpideak aplikatuta, diruz laguntzeko lerro bakoitzean aurkeztutako eskabideak balioetsiko ditu, 11. artikuluan haietako bakoitzerako zehaztutakoari jarraikiz, eta, hala, esleituko diren diru-laguntzen zerrenda biltzen duen ebazpen-proposamena formulatuko dute (onuraduna, diruz lagundutako jarduera, eskuratutako puntuazioa eta zenbatekoa zehaztuta), baita ukatuena ere (eskatzailea eta ukatu izanaren arrazoia zehaztuta).
Bere eginkizunak betetzearren eta beharrezko irizten dien gaiei dagokienez, balorazio-epaimahaiak adituak deitu ditzake hala bileretan parte hartzera nola aholku ematera.
13. artikulua.– Kudeaketa, ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua eta publikotasun-prozedura.
1.– Aurkeztutako eskabideak, diruz laguntzeko lerro bakoitzean, dagokion prozeduran izapidetuko dira.
2.– Diru-laguntzen lerro guztiak ebatziko dira, pertsona interesdunek planteatutako gai guztiak erabakita, Etxebizitzako sailburuordeari dagokio, betiere balorazio-epaimahaiaren proposamenez.
3.– Prozedura bakoitzean ematen den ebazpenean, eskatutako laguntzak eman edo, hala badagokie, ukatu diren zehaztuko da, eta eman diren kasuetan, laguntza jaso duten pertsona edo erakunde onuradunen izena, diruz lagundutako jarduera eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztuko dira.
Ukatutako eskabideei dagokienez, eskatzaileen izen soziala eta laguntza zergatik ukatu den adieraziko du ebazpenak.
4.– Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenak ez dio administrazio-bideari amaierarik ematen; izan ere, ebazpen horren aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari; hilabeteko epea izango dute horretarako, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122.artikuluetan ezarritakoaren arabera.
5.– Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, dagokion prozeduraren bidez, eta horri kalterik egin gabe, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.
6.– Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa interesdunei jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, diru-laguntzaren eskaera ezetsi dela ulertu ahal izango dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
7.– Orobat, agindu honetan aurreikusitako laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak amaituta eduki beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek emandako -eta izaera bereko diren- laguntza eta diru-laguntza publikoak itzultzeko prozedura nahiz prozedura zehatzaile oro, prozedura horiek oraindik bideratzen ari badira, behintzat.
14. artikulua.– Jarduketen denbora-eremua.
1.– Laguntza honen xede diren jarduketak 2019ko udazkenean egingo den Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala – Mugak egitasmoaren II. edizioan zehar gauzatu beharko dira.
2.– Erakunde onuradunaren asmoaz haragoko kausak gertatzen direnean eta kausa horiek behar bezala justifikatzen badira, erakundeak epea luzatzeko eska dezake, aurreko paragrafoan ezarritako gauzatze-epea amaitu baino lehen. Epea ez da luzatuko 2019ko abenduaren 30etik aurrera, eta luzapena Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen baten bidez onartu beharko da, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren.
15. artikulua.– Diru-laguntza justifikatzea.
1.– Erakunde onuradunek 2019ko abenduaren 30a baino lehen justifikatu beharko dute diruz lagundutako ekintza, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluarekin bat etorriz.
2.– Horretarako, eta nolanahi ere, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, bitarteko elektronikoz, https://euskadi.net/nirekarpeta webgunean:
a) Diru-laguntza eskatu den jardun-lerroari dagozkion diruz lagundutako ekintzak gauzatzeari buruzko azalpen-memoria, jarduketaren ezaugarri aipagarrienak eta helburuen betetze-maila adierazita.
b) Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten fakturak edo ordainagiriak.
c) Sarreren eta gastuen zerrenda; hala badagokio, helburu berbererako beste diru-laguntza, laguntza edo sarrera batzuk jaso diren zehaztuko da.
d) Diruz lagundutako ekimenaren berri emateko egindako komunikazio- eta publizitate-ekintzei buruzko azalpen-memoria, Sailaren eta Bienalaren logotipoak barne.
e) Proiektuan sortutako materialen kopia.
f) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen dituzten agiriak.
3.– Diru-laguntza jaso duen jarduera justifikatzeko epeari dagokionez, erakunde onuradunaren borondatez kanpoko arrazoiak ageri direnean eta behar bezala justifikatuta dagoenean, erakunde horrek, jarduera amaitzeko epea baino gutxienez hilabete lehenago, diru-laguntza jaso duen jarduera justifikatzeko aldez aurretik zehaztutako epeak handitzeko eskatu ahal izango du. Epea luzatzeko, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak onarpena eman beharko du, ebazpen bidez. Ebazpen horretan, era berean, azken likidazioa egiteko eskatutako dokumentu guztiak aurkezteko azken epe berria finkatuko da.
16. artikulua.– Diru-laguntza ordaintzea.
1.– Agindu honen babesean emango diren diru-laguntzak honela ordainduko dira:
a) Agindu honen 17. artikuluaren 1.a) apartatuan finkatutako epea igaro ondoren uko adierazirik eman ez bada, ordaintzeko agindua emango da, aldez aurretik, emandako diru-laguntzaren ehuneko bostari (% 5) dagokion zenbatekoa, hain zuzen. Hasierako ordaindutako ehuneko horri dagokion jardueraren justifikazioa aurkezten den lehen txostenarekin batera eman beharko da, laguntzaren gainerako ordainketak egin ahal izateko.
b) Emandako zenbatekoaren zati bat gordeko da, diru-laguntzaren ehuneko hogeita hamarra (% 30), hain zuzen ere, eta erakunde onuradunari horren igorpena egingo zaio 2019ko udazkenean aurreikusten den Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala – Mugak egitasmoaren II. edizioa inauguratzen den unean. Horretarako, 2019ko irailaren 1a baino lehen, pertsona onuradunak, dagozkion egiaztagiriez gain, proiektua aurkeztu beharko du diru-laguntzen organo kudeatzailearen aurrean hark onartu dezan.
c) Emandako zenbatekoaren zati bat, ehuneko hamar (% 10), hain zuzen, gorde egingo da eta entitate onuradunak laguntzaren xede den jarduera benetan gauzatu dela eta jardueraren benetako kostua ziurtatzen duenean ordainduko zaio.
d) Gainerakoa, proposatutako lan-planetan aurkeztutako mugarriekin ados, txostenak aurkeztu ondoren ordainduko da. Hala, txosten horietan justifikatutako gastuaren zenbatekoaren ehunekoa (diru-laguntza osoaren gainekoa), aurretik ordainduta dagoena kenduta, kalkulatuko da ordaintzeko aginduak emateko garaian, betiere diruz laguntzeko jarduerarako aurrekontuaren gainean (hura baliatu baitzen laguntzaren kalkulua egiteko).
2.– Ordainketa egiteko eskaera bakoitzean, aurreko a) apartatuan aipatutakoa salbu, agindu honen 15.2 artikuluan aipatutako dokumentazioa aurkeztu behar zaio organo kudeatzaileari.
17. artikulua.– Erakunde onuradunaren betebeharrak.
1.– Agindu honetan araututako diru-laguntzen erakunde onuradunek ondoko obligazio hauek eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 56. artikuluetan zein Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan ezartzen diren obligazioak bete beharko dituzte:
a) Esleitutako diru-laguntza onartu behar dute. Alde horretatik, diru-laguntza eman zaiela jakinarazten dien idazkia jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek ukoa idatziz eta berariaz adierazten ez badute, diru-laguntza onartu egiten dutela ulertuko da.
b) Diru-laguntza eman den xede horretarako erabiltzea.
c) Diruz lagundutako ekintza gauzatu eta justifikatzea, agindu honetan ezarritako epeetan.
d) Proiektuak gauzatzea, egoki diren lizentzien, baimenen eta gainerako sektore-eskakizunen arabera.
e) Jabetza intelektualaren gaineko indarreko araudia betetzea.
f) Diru-laguntza esleitzen duen organoak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egingo dituen egiaztapen-ekintzak bete behar dituzte, eta eskumena duten nazioko zein Europako Erkidegoko kontrol-organoek finantza-arloa egiaztatzeko eta kontrolatzeko egin dezaketen edozein ekintza ere bai. Horretarako, ekintza horiek gauzatzean eskatzen zaien informazio guztia eskaini behar dute onuradunek.
g) Organo emaileari jakinaraztea diruz lagundutako jarduera finantzatzeko bestelako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratu izana. Jakin bezain laster egin behar da jakinarazpena, eta, nolanahi ere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.
h) Onuradunek diru-laguntzei buruzko publizitatea eman beharko dute, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluaren arabera. Publizitatea egiteko, gutxienez, emandako diru-laguntzaren berri eman beharko da erakunde onuradunaren webgunean; eta era berean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Mugak, Arkitektura Bienalaren logotipoek toki nabarmena izan behar dute iragarpenaren eta aurkezpenaren euskarri fisiko eta birtual guztietan; bestetik, emakidan beste publizitate mota bat zehaztu daiteke, jardunaren izaeraren eta ezaugarrien arabera.
i) Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari doan eta era ez-esklusiboan uztea diru-laguntzaren esparruan egiten den informazio teknikoa eta grafikoa erabiltzeko eskubidea, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren informazio-sistemetan erabili eta txerta ditzan, eta haren zabalkuntza eta/edo argitalpena egin dezan edozein baliabide edo formatu bibliografikotan, ikus-entzunezkotan, informatikotan edota teknikaren erabilerak ahalbidetzen duenetan. Edonola ere, jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuko dira.
2.– Erakunde onuradunek parte hartu ahalko dute Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Mugak ekimenaren barnean susta ditzakeen sentsibilizazio-, prestakuntza- eta truke-ekintzetan.
18. artikulua.– Emandako laguntzaren zenbatekoa aldatzea.
Jarduketaren behin betiko benetako kostua diru-laguntza emateko oinarritzat hartutako aurrekontua baino txikiagoa bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa dagokion proportzioan murriztuko da.
19. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.
1.– Diru-laguntza esleitzeko kontuan hartutako baldintzetan aldakuntzaren bat eginez gero, baldin eta deialdiaren xedea betekotzat jotzen bada eta, hala dagokionean, deialdi honetan esleitutako diru-laguntzez gain beste erakunde publiko zein pribatu baten diru-laguntzak edo laguntzak jaso badira, horren berri aurretiaz eman beharko dute Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak horrelakoak berariaz onar ditzan. Aipatutako aldaketek diru-laguntza emateko ebazpena aldatzea ekarri ahal izango dute, betiere agindu honetan diru-laguntzen onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira. Horretarako, dagokion kitapen-ebazpena emango da, esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa doitzeko, edo, hala badagokio, behar den zenbatekoaz gaindi jasotakoa itzultzea eskatzeko.
2.– Aldaketak ezingo du, inola ere, jardueraren izaera aldatu.
3.– Diru-laguntzaren erakunde onuradunak justifikazioan adierazten badu diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatu egin direla eta litekeena dela aldaketa horrek ebazpena bera ere aldaraztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.12 artikuluak xedatzen duenaren indarrez, eta aldaketok onartzeko aurrez behar den baimen-izapidea ez denez egin, diru-laguntza eman duen organoaren esku geratuko da aurkeztutako justifikazioa ontzat ematea; betiere, hori eginda beste inoren eskubideak kaltetzen ez badira.
4.– Diru-laguntza eman duen organoak egiaztapen-egintzan aldaketak onartzeak ez dakar berekin onuraduna dagozkion zehapenetatik salbuetsita geratzea.
20. artikulua.– Atzera egitea eta uko egitea.
1.– Laguntza-eskatzaileek atzera egin ahalko dute, betiere eskatutako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko organoari eskaera helarazi beharko dio, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartu eskaera eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.
2.– Onuradunak, gainera, uko egin ahal izango dio onartutako laguntzari, eta hala egin ahal izango du laguntza onartu ondoren. Horretarako, emandako laguntzei uko egiteko eskaera helarazi beharko diote laguntzak kudeatzeko organoari, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartu eskaera eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.
Ukoa onartutakoan, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, baita emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere, eta, hala dagokionean, jasotako zenbatekoak bueltatu beharko ditu.
21. artikulua.– Ez-betetzearen ondorioak.
1.– Erakunde onuradunak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren diru-laguntza eskatu den eta eman den berariazko xederako erabiltzen ez badu, diru-laguntzaren oinarria den jarduketa egiten ez badu, diru-laguntza eskatuta lortu nahi ziren helburu zehatzetara aplikatu izana justifikatzen ez badu edo behar bezala egiten ez badu edo, oro har, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan, agindu honetan edo emate-ebazpenean aurreikusitako itzultze-arrazoiren bat gertatzen ez bada, emandako eta jasotako kopurua itzuli beharko du legez aplikatu beharreko interesekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen berme eta itzultzeen erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarako ezarritako prozedurari jarraikiz.
2.– Era berean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 19. artikuluaren 3. zenbakian jasotako kasuan, halaber, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainean izandako soberakina itzuli beharko da, eta dagokion berandutze-interesa ere eskatuko da.
22. artikulua.– Beste diru-laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
Laguntza hauek bateragarriak izango dira helburu berbera duten funts publikoen edo pribatuen kargura jaso daitekeen beste edozein laguntzarekin. Hala ere, helburu berbererako jasotako laguntzen zenbateko osoa eta deialdi honetan emandako diru-laguntzaren kopurua batuta, azken kostu osoa baino handiagoa bada, deialdi honen bidez emandako laguntzaren zenbatekoari gehiegizko kopuru hori kenduko zaio.
23. artikulua.– Errekurtsoak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean jasota dagoen moduan; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoei buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legean jasotakoari jarraikiz.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren gastu-espedienteen aurretiko izapidetzea araupetzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan jasotako ondorioetarako, agindu honetako diru-laguntzei buruzko ebazpena emateko garaian, kreditu egokiak eta behar bestekoak egon behar dira Euskal Autonomia Erkidegoaren 2019. urteko aurrekontu orokorretan.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan aipatutako diru-laguntzak honako hauetan xedatutakoaren menpe egongo dira: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoa; Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean; eta uztailaren 21eko 887/2006 Dekretuan jasotako oinarrizko araudia, zeinaren bidez lege horren araudia onartzen baita.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 28a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.