EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2018236

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 29koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez Giza Eskubideen «René Cassin» saria ematen baita.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2018-11-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201806025
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/10/16an argitaratutako 2018/10/09ko EBAZPENA [201805045]

Urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren bidez (2013ko urriaren 24ko EHAA), Giza Eskubideen «René Cassin» saria arautzen da.
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2018ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (2018ko urriaren 16ko EHAA), Giza Eskubideen «René Cassin» sarian parte hartzeko deialdia egin zen.
Aipatu ebazpenaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera osatutako epaimahaiak, bilera eginda, ebazpenaren 7. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideei jarraituz, eta gaiari buruz eztabaidatu ondoren, epaitza arrazoitua eman zuen eta ebazpen-proposamena egin.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Saria ematea.
Giza Eskubideen «René Cassin» saria José Palazón Osma jaunari eta Juan José Aguirre Muñoz jaunari ematen diegu, ex aequo, pertsona kalteberenen giza eskubideak babesteko egunero egiten duten lana aitortzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 29a.
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,
MÓNICA HERNANDO PORRES.