EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2018236

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 167/2018 Dekretua, azaroaren 20koa, Ertzaintzako langileen 2011., 2012. eta 2013. urteetarako lan-baldintzak araupetzeko Akordioa onartzen duen Dekretua bigarrengoz aldatzen duena.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201800167
Xedapenaren data: 2018-11-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201806021
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/11/23an argitaratutako 2018/11/20ko 201800167 DEKRETUA akatsen zuzenketa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak atzeman dira Ertzaintzako langileen 2011., 2012. eta 2013. urteetarako lan-baldintzak araupetzeko Akordioa onartzen duen Dekretua bigarrengoz aldatzen duen azaroaren 20ko 167/2018 Dekretuan. Dekretu hori 2018ko azaroaren 23ko EHAAn argitaratu zen (226. zenbakian). Jarraian, zuzendu egiten dira atzemandako akatsak:
Artikulu bakarraren 1. puntuaren 2.2 apartatuan, 2018/5759 (6/2) orrialdean,
honela dio:
«Aurreko puntuan ezarritako lan-kadentziaren barnean, planifikatutako lanaldiek bederatzi ordu eta erdiko iraupena izango dute, astelehenetik ostiralera, eta jarraian zehaztutako erreferentziako ordutegietako batekin bat etorriko dira:
– Goizeko ordutegia: hasiera, 06:00etatik 07:00etara bitartean; bukaera, 15:30etik 16:30era bitartean.
– Arratsaldeko ordutegia: hasiera, 14:30etik 15:30era bitartean; bukaera, 00:00etatik 01:00etara bitartean.
– Gaueko ordutegia: hasiera, 22:00etatik 23:00etara bitartean; bukaera, 07:30etik 08:30era bitartean.»
Baina honela esan behar du:
«Aurreko puntuan ezarritako lan-kadentziaren barnean, planifikatutako lanaldiek bederatzi ordu eta erdiko iraupena izango dute, astelehenetik ostiralera, eta jarraian zehaztutako erreferentziako ordutegietako batekin bat etorriko dira:
– Goizeko ordutegia: hasiera, 06:00etatik 07:00etara bitartean; bukaera, ezarritako lanaldia bete ondoren.
– Arratsaldeko ordutegia: hasiera, 14:00etatik 15:00etara bitartean; bukaera, ezarritako lanaldia bete ondoren.
– Gaueko ordutegia: hasiera, 22:00etatik 23:00etara bitartean; bukaera, ezarritako lanaldia bete ondoren.»
Artikulu bakarraren 9. puntuaren bigarren paragrafoan, 2018/5759 (6/5) orrialdean, honela dio:
«2019ko urtarriletik aurrera 56 urterekin adinak modulatutako zerbitzu aktiboan sartzen diren langileen kasuan, gaueko ordutegian lan egitetik salbuetsita geratzeko aukera izango dute. Aukera hori baliatu ondoren, gaueko txandan lan egitea erabakiz gero, langileak berak erabaki beharko du 59 urtera bitarte gauez lan egin nahi duen –horrela aukeratuz gero artikulu honen hirugarren apartatuan zehaztutako zenbatekoa jasotzeko eskubidea izango du, betiere 79. artikulua aplikatzearen ondorioz bestelako neurriren bat hartzea ez badagokio– edo urtetik urtera erabaki nahi duen gauez lan egin edo ez –horrela eginez gero kontzeptu horri dagokion 35 euroko produktibitate-osagarria jasotzeko eskubidea izango du gauez lan egiten duenean–.»
Baina honela esan behar du:
«2019ko urtarriletik aurrera 56 urterekin zerbitzu aktibo modulatuan sartzen diren langileen kasuan, gaueko ordutegian lan egitetik salbuetsita geratzeko aukera urtero baliatzeko posibilitateari eutsiz, gaueko ordutegian lan egitea erabakitzen duten urteetan eskubidea izango dute, kontzeptu hori dela-eta, 35 euroko produktibitate-osagarria jasotzeko gaueko txandan lan egiten dutenean. Langile horiek urte horretan eta hurrengoan gaueko ordutegian lan egiteko aukera baliatzen badute, eskubidea izango dute aldi horretan artikulu honen hirugarren apartatuan adierazitako zenbatekoa jasotzeko, produktibitate-osagarria dela-eta, gaueko txandan lan egiteko planifikatutako egun bakoitzeko, benetan lan eginez gero.»
Artikulu bakarraren 10. puntuaren barruan, 2018/5759 (6/6) orrialdean, honela dio:
«5.– Zerbitzu aktibo modulatuan 56 urte edo gehiagorekin sartu eta gaueko ordutegian lan ez egiteko hautua egiten duten langileek, hautu hori aldatzeko aukera izango dute. Horretarako, Giza Baliabideen Zuzendaritzari eskaera bat aurkeztu beharko diote irailaren 30a baino lehen.
Aukera hori hurrengo urteko lehen lan-aste osotik aurrera aplikatuko litzateke.
Gaueko ordutegian lan egiteko aukera langileak 59 urte betetzen dituen urtera arte izango da indarrean, betiere 79. artikulua aplikatzearen ondorioz bestelako neurriren bat hartzea ez badagokio.»
Baina honela esan behar du:
«5.– Zerbitzu aktibo modulatuan 56 urte edo gehiagorekin sartu eta gaueko ordutegian lan ez egiteko hautua egiten duten langileek, hautu hori aldatzeko aukera izango dute. Horretarako, Giza Baliabideen Zuzendaritzari eskaera bat aurkeztu beharko diote irailaren 30a baino lehen. Aukera hori hurrengo urteko lehen lan-aste osoa hasten denetik aurrera aplikatuko litzateke.
Gaueko txanda planifikatuan benetan lan egiteagatik jaso beharreko produktibitate-osagarriaren zenbatekoa izango da artikulu honen lehenengo apartatuaren bigarren paragrafoan ezarritakoaren arabera dagokiona.»