EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2018234

IRAGARKIA, Asua ibaia –Industrias Alba eta Sangroizko zubiaren artean– Sondikako udal-mugartean bideratzeko proiektuaren lanen Zuzendaritza eta laguntza teknikoa helburu dituen zerbitzuen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazten duena (Espedientea: URA/001A/2018).

Organo emailea: URAREN EUSKAL AGENTZIA
Xedapenaren data: 2018-11-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201805994
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/02/08an argitaratutako 2018/02/08ko IRAGARPENA [201800731]

1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Uraren Euskal Agentzia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).
c) Espediente-zenbakia: URA/001A/2018.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzuak.
b) Objektuaren deskribapena: Asua ibaia –Industrias Alba eta Sangroizko zubiaren artean– Sondikako udal-mugartean bideratzeko proiektuaren lanen zuzendaritza eta laguntza teknikoa.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2018ko otsailaren 8koa, 28. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: hainbat balorazio-irizpide dago.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: berrehun eta berrogeita sei mila, seiehun eta hogeita hamalau euro hogeita hamar zentimorekin (246.634,30) BEZ barne.
5.– Esleipena eta formalizazioa.
a) Esleipen-data: 2018ko maiatzaren 16a.
b) Formalizazio-data: 2018ko maiatzaren 30a.
c) Kontratista: Técnica y proyectos S.A.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hirurogei mila, hirurehun eta bi euro berrogei eta hamabost zentimorekin (160.302,55), BEZ barne.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 26a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.