EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2018234

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 234/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-11-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201805991
Maila: Ediktua
Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.
Judizioa: Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (234/2018).
Demandatzailea: Gleanis Rebeca July Centeno.
Abokatua: Jon Andoni Bengoechea Rementeria.
Prokuradorea: Maria Begoña Jauregui Larrinaga.
Demandatua: Martin Alexander Allen.
Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-11-14an.
Martin Alexander Allen demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Durango (Bizkaia), 2018ko azaroaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.