EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2018233

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 16koa, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzarena, laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larria egiteagatik ezarritako zehapena argitaratzea agintzen duena. Espedientea: 15.0100.20.01.01.02 (61/15434/15) – Arau-haustearen akta: I202015000015434.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2018-11-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201805965
Maila: Ebazpena
Excavaciones Ipar Lur, SLU enpresari irekitako espedientea ikusi da (IFK: B-75079491; helbidea: Portuetxe kalea 37, 3. solairua, 8. atea, 20018 Donostia – Gipuzkoa) eta kontuan hartu da Gipuzkoako Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak 2015eko uztailaren 2an emandako I202015000015434 arau-haustearen akta.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Laneko eta Gizarte Segurantzako (lehengo Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko) zuzendariaren 2015eko azaroaren 5eko ebazpen bidez, Excavaciones Ipar Lur, SLU enpresari berrogei mila bederatziehun eta laurogeita sei euroko (40.986,00) zehapena jarri zitzaion laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larria egiteagatik. Arau-hauste hori lan-arloko arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 13.10 artikuluan tipifikatuta dago: Gauzatzen ari diren lan-baldintzei aplikagarriak zaizkien lan-arriskuen prebentziorako araudiko prebentzio-neurriak ez hartzea, horietatik langileen segurtasunean eta osasunean berehalako arrisku larria eragin daitekeenean.
Bigarrena.– Ebazpen horren aurkako errekurtsoa aurkeztu zen, eta berretsi egin zen Enplegu eta Gazteriako sailburuordeari gorako errekurtsoa aurkeztu ondoren, 2016ko maiatzaren 2an.
Hirugarrena.– Ebazpen hori irmoa da bide judizialean, 2018ko irailaren 11tik.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Honako hauetan ezarritakoaren arabera dauka Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak espedienteaz arduratzeko eskumena: 84/2017 Dekretua, apirilaren 11koa (2017-04-21eko EHAA), 928/98 Errege Dekretua, maiatzaren 14koa (98-06-03ko BOE) eta laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larriak egiteagatik ezarritako zigorrak argitaratzeari eta zigortutako enpresen erregistroa sortzeari buruzko azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 2., 3. eta 4. artikuluak (2012-12-04ko EHAA).
Aipatutako lege-arauak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusirik, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak, emandako eskumenak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Jarritako zehapen horri buruzko datuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Hona hemen datuak:
– Sozietatearen izena: Excavaciones Ipar Lur, SLU.
– Zer sektoretan diharduen: Zulaketak eta zundaketak.
– Identifikazio fiskaleko kodea: B75079491.
– Sozietatearen helbidea: Portuetxe kalea 37, 3. solairua, 8. atea, 20018 Donostia – Gipuzkoa.
– Eragindako lantokia: Easo 22, Donostia.
– Egindako arau-haustea: LAZLTBren 13.10 artikulua: gauzatzen ari diren lan-baldintzei aplikagarriak zaizkien lan-arriskuen prebentziorako araudiko prebentzio-neurriak ez hartzea, horietatik langileen segurtasunean eta osasunean berehalako arrisku larria eragin daitekeenean.
– Zehapen ekonomikoaren zenbatekoa: berrogei mila bederatziehun eta laurogeita sei (40.986) euro.
– Arau-hauste aktaren data: 2015eko uztailaren 2a.
– Zehapen-ebazpenaren data: 2015eko azaroaren 5a.
– Bide judiziala zehapena irmo egin zen eguna. 2018ko irailaren 11.
Bigarrena.– Argitaratzen diren datu horiek laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larriak egiteagatik ezarritako zehapenen erregistroan inskribatzea –Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza honi atxikitakoan–, lehen aipatutako azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Ezarritako zigorrari dagozkion erregistroko datuak bost urteren buruan ezeztatuko dira, zehapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 16a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.