EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2018232

ERABAKIA, Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurarena, zeinaren bidez Euskal Irrati Telebista herri-erakundearen Administrazio Kontseiluko kideak izendatzen baitira.

Organo emailea: EUSKO LEGEBILTZARRA
Xedapenaren data: 2018-11-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201805937
Maila: Akordioa
Eusko Legebiltzarrak, 2018ko azaroaren 15ean egindako osoko bilkuran, Aiala Elorrieta Agirre andrea izendatu du Euskal Irrati Telebista herri-erakundearen Administrazio Kontseiluko kide Vanessa Rodríguez Fontaneda andrearen ordez, Euskal Irrati Telebista Herri Erakundea Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 7. artikuluko 2. paragrafoan, martxoaren 27ko 8/1998 Legearen 3. artikuluak aldaturikoan, adierazitakoari jarraituz, eta proposatutako kidea hautagarri den erabakitzeko Bateraezintasunen Batzordeak egindako irizpena onetsi ondoren.
Eta horrela jasota geratzeko, eta izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, ziurtagiri hau egiten da Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren oniritziarekin.
Vitora-Gasteiz, 2018ko azaroaren 15a.
Mahaiko lehen idazkaria,
IÑIGO ITURRATE IBARRA.
Ontzat emana, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.