EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2018231

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 711/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-11-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201805911
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 711/2017 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Alejandro Montero Gil.
Demandatua: Power Bank.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-11-07an. Hona hemen epaitza:
Baietsi egiten dut Alejandro Montero Gilek aurkeztutako demanda. Ondorioz, Power Bank kondenatzen dut honako hau ordaintzera: 230,84 euro, gehi 2016ko abenduaren 28tik gaur egunera arte sortutako legezko interesak, ondoriozko diru-kopuruari bi puntu ezarriz, eta, azkenik, kostuak.
Power Bank demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, ezingo du errekurtsorik jarri demandatu auzi-iheslariak.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2018ko azaroaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.