EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2018231

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez egindako laguntza-deialdian aurreikusitako Balorazio Batzordearen osaera.

Xedapenaren data: 2018-11-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201805903
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/06/07an argitaratutako 2018/05/09ko AGINDUA [201802969]

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituraren sailburuaren 2018ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza eta akuikultura produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzak onartzen dira.
Aginduaren eranskinaren 12. oinarriak ezartzen du balorazio-batzorde bat sortuko dela balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako hiru pertsonak osatuko dute batzordea, eta Ikerketa-programen arduraduna izango da batzordeburua. Pertsona horiek guztiak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2018ko azaroaren 15eko Ebazpenaren bidez izan dira izendatuak.
Adierazten da, halaber, Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, Zerbitzu zuzendariaren ebazpen baten bidez.
Esandakoaren ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza eta akuikultura produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzak emateko Balorazio Batzordearen osaera jakinaraztea, eta laguntza horietarako deialdia 2018ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez egin zen:
Batzordeburua – Santiago Martínez Martínez de Lizarduy, Elikagaien Kalitate eta Industria Zuzendaritzako ikerketa-programen arduraduna.
Bokala – Mario Michel Rodriguez, Elikagaien Kalitate eta Industria Zuzendaritzako Industria/Merkataritza arloko enpresa-programako arduraduna.
Idazkaria – Javier Latorre Guinea, Elikagaien Kalitate eta Industria Zuzendaritzako ikerketa-programen teknikaria.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 21a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.