EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2018230

EDIKTUA, 2018ko azaroaren 19koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan egindako inskripzio bat amaitutzat jotzeko alde bakarreko erabakia.

Xedapenaren data: 2018-11-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201805892
Maila: Ediktua
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamenduaren maiatzaren 16ko 155/2017 Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak baliogabetzeko eskabidea eskuragarri du Gipuzkoako Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan.
Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 19a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
ERNESTO SAINZ LANCHARES.