EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2018230

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 21ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena; horren bidez, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituraretako sailburuaren 2018ko ekainaren 27ko Aginduaren bidez emandako laguntzen deialdian aurreikusitako balorazio-batzordearen osaera jakinarazten da.

Xedapenaren data: 2018-11-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201805872
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/07/31n argitaratutako 2018/06/27ko AGINDUA [201803909]

2018ko ekainaren 27ko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituraretako sailburuaren Aginduaren bidez, otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan aurreikusitako laguntzak onartzen dira. Dekretu honen bitartez, 2015-2020ko aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen da.
Aginduaren eranskinaren 7. artikuluan dago ezarrita balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko balorazio-batzorde bat sortuko dela, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren hiru pertsonak osatuko dutela, eta batzordeburua edo presidentea izango dela ikerketa-programen arduraduna. Pertsona horiek izendatu dira Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2018ko azaroaren 15eko Ebazpenaren bidez.
Halaber, adierazten da balorazio-batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, Elikagaien kalitate eta Industriako zuzendariak emandako ebazpen baten bidez.
Esandakoaren ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Jakinaraztea 43/2017 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako laguntzetarako balorazio-batzordearen osaera –2018ko ekainaren 27ko Aginduaren bidez deituta–:
Presidentea: Santiago Martínez Martínez de Lizarduy, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaritzaren ikerketa-programen arduraduna.
Bokala: Mario Michel Rodriguez, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaritzaren Industria eta Merkataritza Egiturako empresa-programaren arduraduna.
Idazkaria: Josune Jayo Garro, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Sustapeneko eta Lehiakortasuneko teknikaria.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 21a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.