EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2018230

AGINDUA, 2018ko azaroaren 21ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez deialdi publikoa iragartzen baita, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko Ordezkariaren «goi-kargudunaren idazkaria» izeneko lanpostua (520010 kodea, 200. dotazioa) izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko.

Xedapenaren data: 2018-11-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201805866
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko Ordezkariaren «goi-kargudunaren idazkaria» izeneko lanpostua hutsik dago (520010 kodea, 200. dotazioa). Beraz, sail honek lanpostu hori (agindu honen eranskinean adierazita dago) izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ostean. Hauek dira deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.
1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Halaber, aipatutako baldintza berdinetan, honakoek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.
2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, honako egoeretan izan ezik:
Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezin izango dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.
Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian dauden langileek ezin izango dute parte hartu, ez badute bete eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora.
3.– Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete beharko dira eskatutako baldintzak. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezin izango dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.
Bigarrena.– Eskabideak.
1.– Hautagaiek Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzara bidali behar dituzte eskabideak, eta, horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidean, datu pertsonalak eta egun betetzen duten destinoa adieraziko dituzte.
2.– Eskabide-idazkiarekin batera, hautagaiek curriculum vitae-a aurkeztuko dute, eta, bertan, honako hauek adieraziko dituzte:
a) Titulu akademikoak.
b) Administrazio Publikoan eta, halakorik bada, enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.
c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak, eta hautagaiek egoki iritzitako gainerako merezimenduak.
Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.
Hirugarrena.– Ebazpena.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren agindu bidez ebatziko da deialdi hau, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik hasita. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 21a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
ERANSKINA
Deialdiko lanpostua:
– Izena: goi-kargudunaren idazkaria.
– Kodea: 520010.
– Dotazioa: 200.
– Kidegoak: C1/C2.
– Lanpostu-mailako osagarria: 18.
– Berariazko osagarria: VI-A.
– Hizkuntza-eskakizuna: 2.
– Derrigortasun-data: 2022-10-31
– Tokia: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko Ordezkaria.
– Destinoko udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lanpostua betetzeko betekizunak:
– C1 edo C2 kidegoetakoa izatea.
– Administrarien kidegoan edo administrari laguntzaileen kidegoan urtebeteko edo urte biko esperientzia izatea, lanpostua kidego horiei atxikita baitago.