EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2018229

AGINDUA, 2018ko azaroaren 19koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Leioako udalerriko Leioandin babes ofizialeko 101 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona.

Xedapenaren data: 2018-11-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201805848
Maila: Agindua
GERTAKARIAK
Lehenengoa.– Etxebizitza hauen esleipen prozedurak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduak ezartzen duenari jarraituko dio, Etxebizitza-eskatzaileen Erregistroari eta Babes Ofizialeko Etxebizitzak nahiz Araubide Autonomikoko Zuzkidura-bizitokiak Esleitzeko Prozedurei Buruzkoa. Izan ere horrela ezartzen du Babes Publikoko Etxebizitzen Erregimenari eta Etxebizitzaren eta Lurzoruaren Inguruko Finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluak.
Bigarrena.– 2009ko urtarrilaren 12an Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak eta Leioako alkate-udalburuak hitzarmen bat sinatu zuten «Etxebizitza babestuaren sustapena 38. sektorean, Leioandin» gaia lantzeko. Hitzarmen horretako «Azaldu dute»-ko bostgarren atalaren seigarren klausulan zehazten dira etxebizitza hauen sustapenak izango dituen errejimen juridikoa eta ekonomikoa, eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio Leioko udalerria izendatzeko Leioandi sustapeneko udalerri interesdun bakarra. Klausula horretan bertan ezartzen da, baita ere, esleipen prozesuan parte hartu ahal izateko bizikidetza unitateko titularren batek Leioako udalerrian gutxienez hiru urteko errolda antzinatasuna egiaztatu behar duela, agindu hau publikatzen den egunean.
Hirugarrena.– 2015eko abuztuaren 24ko Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde ordezkariaren ebazpenaren bidez babes ofizialeko behin behineko kalifikazioa eskuratu zuen Leioa udalerriko Leioandin 101 babes ofizialeko etxebizitzako sustapenak. Sustapen hau Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA (VISESA) baltzu publikoak sustatzen du, eta, EB2-0452/15-EC-000 da bere espediente zenbakia.
Laugarrena.– Sustapen honetako 101 etxebizitza horietako bost, bi logelakoak, 74,45 m
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuari dagokio honako Agindu hau xedatzea, Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluan jasotzen denaren arabera; 2012ko urriaren 15eko, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokia esleitzeko prozedurei buruzko Aginduko 48. artikuluan xedatutakoari jarraiki.
Bigarrena.– Ekainaren 18ko 3/2015 Etxebizitzaren Legeak, Administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegokoan duen pertsona orori etxebizitza duin eta egoki bat izateko eskubidea onartzen dio. Harik eta erregelamendu-xedapenak argitaratzen diren arte Legearen Laugarren Xedapen Iragankorra ezarriko da; alegia, eskubidea gradualki ezarriko da.
Aipatutako xedapen horrek honako baldintzak betetzen dituzten bizikidetza-unitateei onartzen die etxebizitza duin eta egoki bat eskuratzeko eskubidea: urtean 15.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten hiru kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateak, urtean 12.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten bi kideko bizikidetza-unitateak eta urtean 9.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten kide bakarreko bizikidetza-unitateak. Guztiei alokairuko eskatzaile gisa lau urteko antzinatasuna eskatzen zaie Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan.
Eskubide subjektibo honen onarpenak bizikidetza unitate horiei lehentasuna ematen die babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak eskuratzerakoan; lehentasun hori prozedura honetan kontuan hartu beharko da.
Hirugarrena.– Ekainaren 18ko 3/2015 Etxebizitzaren Legeak 62.2 artikuluan gainokupazioari buruz jasotakoa kontuan hartuta, prozedura honetan sei kide baino gehiagoko bizikidetza unitateek ezingo dute parte hartu.
Horrenbestez, aipatutako legezko manuak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Leioako udalerriko Leioandi eremuan babes ofizialeko 101 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematea.
Bigarrena.– Esleipen-prozedura honetan parte hartu dezakete agindu hau argitaratzen den egunean Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairuko eskatzaile gisa Leioako udalerrirako altan daudenek, betiere honako baldintzak betetzen badituzte:
a) Agindu hau publikatzen den egunean Leioako udalerrian erroldatuta egon behar da behintzat bizikidetza unitateko eskatzaileetako bat eta bertako erroldan, gutxienez, hiru urteko antzinatasuna egiaztatu behar du.
b) 2017. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 25.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek, edo genero-indarkeriaren biktima direnek emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko. Baldintza hau egiaztatzeko eskaeraren titular guztien diru-sarreren batura kontuan hartuko da.
c) Etxebizitza jabetzan, azalera eskubidean edo gozamenean ez eduki izana agindu hau argitaratzen den eguneko aurreko bi urteetan. 2012ko urriaren 15eko Aginduko 9. artikuluan jasotako etxebizitza premiaren baldintzaren salbuespenak ezarriko dira.
d) Bizikidetza unitateak 6 kide baino gehiago ez izatea.
Hirugarrena.– Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:
a) 5 etxebizitza, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak. Etxebizitza horiek esleitzeko, honako lehentasun-ordena hau hartuko da kontuan:
1) Gurpil-aulkian ibili behar duten eta etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboaren onuradun diren pertsonak.
2) Gurpil-aulkian ibili behar duten eta etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboaren onuradun ez diren pertsonak.
3) Bi bastoiren mendekotasuna duten eta etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboaren onuradun diren pertsonak.
4) 1971/1999 Errege Dekretuko 3. eranskineko D) eta H) bitarteko atalen arabera 7 edo puntu gehiago batzen dituzten eta etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboaren onuradun diren pertsonak.
5) Bi bastoiren mendekotasuna duten eta etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboaren onuradun ez diren pertsonak.
6) 1971/1999 Errege Dekretuko 3. eranskineko D) eta H) bitarteko atalen arabera 7 edo puntu gehiago batzen dituzten eta etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboaren onuradun ez diren pertsonak.
7) Mugikortasun urri iraunkorrik ez duten eta etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboaren onuradun diren pertsonak.
8) Mugikortasun urri iraunkorrik ez duten eta etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboaren onuradun ez diren pertsonak.
b) 9 etxebizitza, agindu hau argitaratzen den egunean etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa onartuta daukaten eskatzaileentzat. Gisa horretako eskatzailerik ez balego, etxebizitza hori gainontzeko eskatzaileen artean esleituko da.
c) 87 etxebizitza, gainerako eskatzaileentzat.
Laugarrena.– Aipatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonek edo bizikidetza-unitateek sustapen honetako esleipen-prozeduran parte hartu nahi badute, dagokion inprimakia aurkeztu beharko dute Bizkaiko Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzan, 2018ko abenduaren 10a eta 21a bitartean (biak barne).
– Aurrez aurre: Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzua-Zuzenean, kale Nagusia 85, 48011 Bilbao.
– Postaz: Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, kale Nagusia 85, 6. solairua, 48011 Bilbao.
– Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus web orriaren bidez
Bosgarrena.– Onartutako eskaerak hurrengo lerroetan jasotako barematzeko irizpideen arabera lortutako puntuazio-ordenari jarraituta ordenatuko dira, agindu hau argitaratzen den eguna aintzakotzat hartuta; berdinketak Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairuko eskatzaile gisa antzinatasun handiena kontuan hartuta ebatziko dira.
1) Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko alokairu-araubideko inskripzioaren antzinatasuna: 5 puntu emango dira alokairu-araubideko inskripzio-urte bakoitzeko (gehienez 40, gutxienez 5).
2) Bizikidetza-unitateko kide bakoitzeko 5 puntu emango dira (gehienez 30, gutxienez 5).
3) 3.000 eta 9.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei gehienez 20 puntu emango zaizkie; 15 puntu, 9.001 eta 15.000 euro bitartekoak dituztenei, 10 puntu 15.001 eta 25.000 euro bitartekoei.
4) 10 puntu emango dira etxebizitza-premia bereziko kolektiboren baten parte izateagatik (adimen- eta garapen-desgaitasuna edo gaixotasun mentala duten pertsonak, kide bakarreko familiak, genero indarkeriaren biktima diren emakumeak, legalki dibortziatuak edo bananduak, gerora sortutako ordaintzeko ezintasunaren ondorioz beraien ohiko etxebizitzaren jabetza galdu duten pertsonak, 70 urtetik gorako pertsonak, 30 urtetik beherakoak); gehienez 30 puntu emango dira kolektibo bat baino gehiagoren parte izanez gero.
Seigarrena.– Logela bakarreko etxebizitzak esleitzerakoan 1 edo 2 kideko bizikidetza unitateek lehentasuna izango dute.
Bi logelako etxebizitzak esleitzerakoan 3 edo 4 kideko bizikidetza unitateek lehentasuna izango dute.
Hiru logelako etxebizitzak esleitzerakoan gutxienez 5 edo 6 kide dituzten bizikidetza-unitateek lehentasuna izango dute.
Zazpigarrena.– Etxebizitzak barematzeko irizpideen arabera lortutako puntuazio-ordenari jarraituta esleituko dira, seigarren atalean jasotako lehentasunak aintzat hartuta.
Zortzigarrena.– Etxebizitzak esleitu ondoren etxebizitzarik eskuratu ez dutenek osatutako itxaron-zerrenda egingo da, seigarren atalean jasotako lehentasunak aintzat hartuta.
Itxaron zerrenda agortzen bada 2012ko urriaren 15eko Aginduko 59. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera esleituko dira etxebizitzak.
Bederatzigarrena.– Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, etxebizitza-esleipenak eta itxaron-zerrendak Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzuaren (Zuzenean) iragarki-oholetan argitaratuko dira eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-ohol elektronikoan ere (www.euskadi.eus > egoitza elektronikoa > iragarki taula).
Hamargarrena.– Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 19a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.