EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2018228

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 114/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-10-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201805832
Maila: Ediktua
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 114/2018 prozedura bideratu da, Aida Melissa Barrientos Discua-k eskatuta, Yurgui Jose Coto Cruz-en aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:
271/2018 EPAIA
Epailea: Elisabet Garcia Alegre.
Lekua: Donostia.
Eguna: bi mila eta hemezortziko urriaren hogeita hirua.
Alderdi demandatzailea: Aida Melissa Barrientos Discua.
Abokatua: Iñaki Valero Lopez.
Prokuradorea: Itziar Mujika Atorrasagasti.
Alderdi demandatua: Yurgui Jose Coto Cruz.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioko gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.
XEDAPENAK
Partez baiesten dut Mujika andreak, epaitegietako prokuradoreak, Aisa Melissa Barrientos Discuaren izenean eta haren ordez aurkeztutako demanda, Yurgui Jose Coto Cruzen aurkakoa. Horrenbestez, honako neurri hauek hartzen ditut, XXXXX eta XXXXX adingabeko alabei dagokienez:
1.– Guraso-ahala. Bi gurasoek izango dute adingabeen guraso-ahala; nolanahi ere, aita absente dagoenean, amak bakarrik baliatuko du.
Amak, guraso-ahala esklusiboki baliatzen duenean, aukera izango du adingabeei buruzko erabaki garrantzizkoak hartzeko, aitari adostasuna eskatu beharrik izan gabe. Guraso-ahalaren arloan hartu beharreko erabakien artean, honako hauek daude, besteak beste:
a) Adingabearen egoitza hark ohiko bizileku duen udalerritik kanpora aldatzea; adingabea atzerrira joatea, oporraldiko bidaietan ez bada.
b) Ikastetxea aukeratzea eta aldatzea.
c) Eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak zehaztea.
d) Gizarte- eta erlijio-ospakizun garrantzitsuak (bataioa, lehen jaunartzea eta beste erlijio batzuetako antzeko ekitaldiak).
e) Premiazkoak eta premiazkoak ez diren ekintza medikoak, ebakuntza egitea edo tratamendu mediko luzea dakartenak, edo tratamendu psikologikoak.
d) Adingabearen dokumentazioa izaidetu/berritzea (pasaportea, NANa, egoiliar-txartela, osasun-txartela...)
Adingabeekin dagoen gurasoak hari buruzko erabakiak hartzea izango du beste gurasoari aldez aurretik galdetu gabe, baldin eta larrialdiko egoerarik gertatu bada, edo erabakiak eguneroko bizimoduko gorabehera arrunt eta ohikoei buruzkoak badira.
2.– Zaintza eta jagoletza esleitzea. Adingabeen zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio.
3.– Egonaldi-, komunikazio- eta bisita-araubidea. Ez da bidezkoa aitaren aldeko bisita-araubide bat ezartzea. Aitak alabekin harremanak berriro hasteko nahia adierazten badu, gurasoen artean adostu beharko dute hori, eta, desadostasunik bada, neurri hau aldatzeko eskatu ahal izango da, horretarako dagoen legezko prozeduraren bidez.
4.– Mantenu-pentsioa. Aitak alaba adingabeen mantenu-pentsioa ordaindu beharko du, harik eta haiek adinez nagusi izatera iritsi eta ekonomikoki independenteak izan arte edo izateko moduan egon arte, fede onez jokatuta. Pentsio hori hilean 160 eurokoa izango da (80 euro alabako), eta urteko hamabi hilabeteetako lehenengo bost egunetan ordaindu beharko dio amari. Pentsioa urtero eguneratuko da, horretarako errekerimendua egin beharrik izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera; indizea abendutik abendura zenbatuko da, eta lehen eguneratzea 2019ko urtarrilaren batean gauzatuko da.
5.– Aparteko gastuak. Gurasoek erdibana ordainduko dituzte alaben ezohiko gastuak, ados baldin badaude eta gastuak agiri bidez egiaztatuta geratzen badira. Bi gurasoen adostasunez erabakiko da halako gastuak egitea, edo, ados ez badaude, epaile batek baimena emanda, eta, betiere gastuak egin baino lehen. Kontzeptu horretatik kanpo, zenbait gastu utziko dira, esaterako, eskola-uniformearen edo -liburuen gastuak (izan ere, urtero errepikatzen dira). Beste zenbait gastu, berriz, sartu egingo dira apartekoen kontzeptuan, eta katalogo posible osoa adierazteko asmorik gabe, honako hauek sar daitezke: gastu medikoak, kirurgikoak, ospitalekoak, ortopedikoak, dentistarenak, psikologikoak, farmazeutikoak, ortodontziakoak, logopediakoak, eta, oro har, gaixotasun fisiko edo mentalei lotutakoak, bai eta, prestakuntza-arloan, eskolan atzeratuta egonez gero, derrigorrezko ikasgaiei buruzko klase partikularretakoak ere.
Aurreko paragrafoan azaldutako ezohiko gastuak aitak eta amak adostu beharko dituzte, gastua egin aurretik betiere; horrela, bada, gastu hori egin edo ez egin desadostasunik egonez gero, organo judizialaren pean jarriko da gaia; izan ere, organo horrek erabakiko du gastu hori ea bi gurasoek ordaindu behar duten ebazpen honetan ezarritako proportzioan. Gastua egingo dela ebatziko da, baldin eta behar-beharrezkoa bada, edo adingabearentzat oso komenigarria bada eta familiaren egoerari egokitzen bazaio. Erregimen horretatik kanpo uzten dira behar-beharrezkoak diren presako gastuak; izan ere, aldez aurretik ezin bada, aski izango da beste gurasoari ondoren jakinaraztea.
Ezohiko gastuak ordaindu beharra amaitu egingo da alaba, adin nagusikoa izanik edo legez emantzipatuta egonik, ekonomikoki independentea denean, hartara eragotzi gabe 150. eta 152. artikuluetan betebeharra amaitzeko adierazten diren kausak.
6.– Ez da hartzen beste inolako neurririk.
Berariaz ez da kosturik ezartzen.
Epaiaren aurka aurkeztutako errekurtsoek ez dute etengo aurreko neurrien eraginkortasuna.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharra dago, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 9200 0500 1274; eta kontzeptua: 1847 0000 00 0114/18. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Yurgui Jose Coto Cruz demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Donostian, bi mila eta hamazortziko urriaren 23an.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.