EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2018228

AGINDUA, 2018ko azaroaren 13koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinarekin ebazten baitira 2018ko ekitaldiko Euskal Merkataritzako Sariak.

Xedapenaren data: 2018-11-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201805828
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/09/18an argitaratutako 2018/08/07ko AGINDUA [201804559]

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko abuztuaren 7ko Aginduaren bidez (2018ko irailaren 18ko EHAA, 4559. zk), Euskal Merkataritzako Sariak arautzen dira. Bada, agindu horren 7. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Epaimahai Kalifikatzaileak sarien inguruan egindako proposamena ezagutu ostean, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2018ko ekitaldiko Euskal Merkataritzako Sariak honako hauei ematea:
– Enpresa-lankidetzaren kategorian, Dibalsanro, SL –Cardenal Bilbao-ri.
– Merkataritza-berrikuntzaren kategorian, Libros y Juguetes Cejota, SL –Astrolibros-ri.
– Ibilbide profesionalaren kategorian, Delicatessen López Oleaga, SL –Casa López Oleaga-ri.
– Merkataritza-inguruneen dinamizazioaren kategorian, Asociación de Comerciantes y Hosteleros de la calle Gorbea elkarteari.
– Ekintzailetzaren kategorian, Galeria 8360-ri.
– Aipamen berezia, Marta Rosa Ortiz Clysson-Biba Moda-ri.
Bigarrena.– 2018ko abuztuaren 7ko Aginduan ezarritakoarekin bat, onuradunek aipamen edo errekonozimendu publikoa jasoko dute, hartarako antolatzen den ekitaldi batean.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka egiteko, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 13a.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.