EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2017227

EDIKTUA, 282/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-04-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201805794
Maila: Ediktua
Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 282/2016 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Berrobiko Muntegi kaleko 1eko eta 2ko jabeen erkidegoa.
Abokatua: Victorino Roman Perez Barriuso.
Prokuradorea: Iñigo Navajas Saiz.
Demandatua: Iker Santa Rosalia Murillo, Fermin Santa Rosalia Murillo eta Jose Medina Pradini.
Gaia: judizio arrunta.
Judizio horretan, epaia eman da 2017-04-03an. Hona hemen epaitza:
Jose Medina Pradini demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Tolosa (Gipuzkoa), 2017ko apirilaren 3a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.