EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2018227

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 12koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita 2018-2019 ikasturteko bigarren lauhileko euskara-ikastaroetarako deialdia. Deialdi honetan parte hartu ahalko dute bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileek, bai IVAPekin lankidetza-hitzarmena duten herri-erakundeetako langileek.

Xedapenaren data: 2018-11-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201805786
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Prestatu eta trebatzeko ikastaroak)
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileentzako eta IVAPekin lankidetza-hitzarmena duten herri-erakundeetako langileentzako euskara-ikastaroetarako deialdia onartzea, I. eta II. eranskinetan ezarritakoaren arabera. Deialdi honek 2018-2019 ikasturteko bigarren lauhilekoa arautzen du, eta hirugarren hizkuntza-eskakizuna arteko ikastaroak eskaintzen ditu.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 12a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.
I. ERANSKINA
OINARRIAK
Lehenengoa.– Helburua.
Euskal administrazio publikoetako langileen hizkuntza-gaikuntzan eragin eta bultzatzea.
Bigarrena.– Nori zuzendua.
Deialdi hau zuzenduta dago bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileei, bai IVAPekin lankidetza-hitzarmena duten herri erakundeetako langileei.
Euskadiko Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskara erabiltzeko normalizazio-prozesua arautzen duen 86/1997 Dekretuaren ildotik:
Deialdi honetan parte hartzea izango dute:
1.– Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileek. Deialdi honetatik kanpo geratzen dira: Osakidetzako langileak, Hezkuntzako irakasleak, ertzainak eta Justizia Administrazioko langileak.
2.– Deialdi honetan hizkuntza-prestakuntza jaso ahal izango dute hurrengo herri-erakundeetako enplegatu publikoek, baldin eta hurrengo atal honetan agertzen diren baldintzak betetzen badituzte:
a) EAEko Toki eta Foru administrazioak eta haien erakunde autonomiadunak.
b) Eusko Legebiltzarra eta Lurralde Historikoetako Batzar Nagusiak.
c) HKEE- TVCP (Herri Kontuen Euskal Epaitegia), Arartekoa eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia.
d) UPV/EHUko (Euskal Herriko Unibertsitatea) administrazio eta zerbitzuetako langileak.
e) Lan Harremanen Kontseilua eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Kontseilua.
Deialdi honetan eskaintzen den hizkuntza-prestakuntza jasotzeko aurrez aipatutako erakunde publikoek, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak 2005eko azaroaren 30ean eman zuen Aginduan zehazten diren baldintzak bete beharko dituzte. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da IVAPek Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua; eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak (2005-12-19ko EHAA). Honako hauek dira bete beharrekoak:
– Hizkuntza normalizaziorako plana onartua izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1987 Dekretuak ezarritakoarekin bat etorriz.
– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin lankidetza-hitzarmena izenpetuta izatea, 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren II. eranskineko ereduarekin bat etorriz.
Deialdi honetan eskaintzen den hizkuntza-prestakuntza IVAPek finantzatuko du horretarako duen aurrekontuaren bidez. Aurrekontua nahikoa ez balitz, IVAPek indarrean dagoen araudian aurreikusitako lehentasun irizpideak jarraituko ditu: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileen kasuan, Funtzio Publikoaren Sailburuordetzaren 2004ko maiatzaren 27ko Instrukzioan zehaztutako irizpideak jarraituko dira, eta IVAPekin lankidetza-hitzarmena duten erakundeetako langileen kasuan, 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 3. artikuluan ezarritako irizpideak jarraituko dira.
Hirugarrena.– Arau orokorrak eta ikastaroetan parte hartzeko baldintzak.
Ondoren zerrendatutako gaiak arautzeko 2018-2019 ikasturteko deialdi nagusietako oinarriak aplikatuko dira:
– Ordu-kredituari buruzko araubidea.
– Mailaketa probak.
– Administrazioko taldeak osatzea.
– Matrikula-orriaren bitartez eskolatzea.
– Eskolara joatea eta asistentzia kontrolatzea.
– Eskolan berandu hastea.
– Eskola behin betiko uztea.
– Ikastaroen aprobetxamendu irizpideak.
Aipatutakoak arautzeko, bi ebazpenok hartuko dira kontuan:
Batetik, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileei dagokienez, erreferentzia moduan hartuko da IVAPeko zuzendariaren 2018ko maiatzaren 2ko Ebazpena, 2018-2019 ikasturteko euskara-ikastaroetara dei egiten duena (2018-05-14ko EHAA; 91. zenbakia).
Bestetik, IVAPekin lankidetza-hitzarmena duten herri-erakundeetako langileei dagokienez, erreferentzia moduan hartuko da IVAPeko zuzendariaren 2018ko maiatzaren 2ko Ebazpena, 2018-2019 ikasturteko euskara-ikastaroetara dei egiten duena (2018-05-14ko EHAA; 91. zenbakia).
Oraingo deialdi honetan otsailetik ekainera arteko eskaera egin ahal izango dute interesatuek, betiere baldintza hauen pean:
a) Ikastaroa urrian hasi ez duten langileek, salbuespen oso berezirik ezean, ezingo dute bi orduko ikastarorik hasi otsailean. Urrian hasi ez direnek, beraz, otsailean bost orduko ikastaroa edo barnetegiko ikastaroa egin beharko dute.
b) Urrian hasi diren ikasleek, aldiz, ikastaro trinkoa nahiz modulu aldaketa eskatu ahal izango dute otsailean, hau da, ikastaro trinkotik 2 ordukora aldatzea, edo alderantziz.
Modulu aldaketei dagokienez, oraingo deialdi honetan ezingo da autoikaskuntza ikastarorik hasi.
Ikastaroek, betiere, HABEk homologatuak izan behar dute, eta otsailetik ekainera arteko iraupena izan behar dute.
Laugarrena.– Lanorduetako ikastaroak.
4.1.– Ikastaroen eskaintza lanorduetan.
Ebazpen honen II. eranskinean adieraziko dira deialdi honetan, lanorduetan, egin daitezkeen ikastaroak.
Deialdi hau 2018-2019 ikasturteko bigarrena da, eta bertan egiten den ikastaro-eskaintza mugatua da, gorago aipatu diren 2018ko maiatzaren 2ko Ebazpenetan iragarri bezala.
IVAPek ondoen iritzitako egokitzapenak egin ditzake II. eranskinean zehazten diren hasiera eta bukaera egunetan nahiz ordutegietan.
4.2.– Eskabideak nola egin, lanorduetako ikastaroetarako.
4.2.1.– IVAPekin lankidetza-hitzarmena duten erakundeak (udalak, foru aldundiak, UPV/EHU, etab.).
IVAPekin lankidetza-hitzarmena duten erakundeetako langileek IVAPen inprimakia erabili ahalko dute. Inprimakia eskura egongo da helbide elektroniko honetan:
www.ivap.euskadi.eus
(euskara > euskara ikastaroak > 1-2-3HE prestatzeko ikastaroak>beste administrazioak> izena emateko inprimakia).
Eskatzaileak erakundeko langile-arduradunaren baimena beharko du eskaera onartua izateko. Horretarako, eskabide-orrian bertan arduradunaren sinadura eta erakundearen zigilua agertu beharko dira.
Erakundeek helbide honetara bidali behar dituzte onartu dituzten eskabideak: IVAP (Hizkuntza Prestakuntza eta Normalizazio Zerbitzua), Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
4.2.2.– Eusko Jaurlaritzako langileen eskabideak.
Eusko Jaurlaritzako langileek bi bide izango dituzte eskabidea egiteko: paperezkoa edo telematikoa.
a) Paperezko eskabidea: IVAPek beren beregi prestatutako inprimakia erabili beharko da. Inprimaki hori eskura egongo da helbide elektroniko honetan:
www.ivap.euskadi.eus (euskara>euskara ikastaroak>1-2-3HE prestatzeko ikastaroak>eusko jaurlaritza>izena emateko inprimakia).
Eskatzaileak bere sailean entregatu behar du eskabidea. Sail bakoitzak sailean bertan grabatu eta kudeatuko ditu bere eskabideak, aplikazio informatikoaren bidez. Baimena sail bakoitzak eman edo ukatuko die eskatzaileei.
b) Eskabide telematikoa norberaren ordenagailutik egin ahal izango da, intraneten bidez. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako intraneteko Jakina atarian IVAPek ezarritako helbide honetara jo beharko da:
www.ivap.jakina
Sistema hau erabili ahal izateko, eskatzaileak lehenik XL-Nets segurtasuneko sistemaren bitartez identifikatu behar du bere burua.
Eskabide telematikoak sail bakoitzak kudeatuko ditu IVAPen aplikazio informatikoaren bidez. Baimena sail bakoitzak eman edo ukatuko die eskatzaileei.
4.3.– Lanorduetako eskabideak egiteko epea.
Eskabideak egiteko epea azaroaren 27tik abenduaren 12ra bitartekoa izango da, bai Eusko Jaurlaritzako langileentzat, bai IVAPekin hitzarmena duten herri-erakundeetako langileentzat.
Eusko Jaurlaritzako sailek abenduaren 17ra arteko epea izango dute jasotako eskaerak izapidetzeko.
IVAPekin hitzarmena duten erakundeek abenduaren 17ra arteko epea izango dute onartutako eskaerak IVAPera bidaltzeko. Epe horretatik kanpo bidalitako eskabideak ez dira onartuko; horretarako, eskabideak bidaltzeko irteera data hartuko da kontuan.
4.4.– Aldi baterako langileak lanorduetako ikastaroetan.
Aldi baterako langileek egiaztatu egin beharko dute lan-hitzarmena dutela beren administrazioarekin, ikastaroak dirauen bitartean.
Lan-hitzarmenen iraupena egiaztatzea sailaren/erakundearen ardura izango da; sailak/erakundeak onartzen dituen eskaerek, beraz, baldintza hori betetzen dutela ulertuko du IVAPek.
Bosgarrena.– Lanorduz kanpoko ikastaroak.
5.1.– Ikastaroen eskaintza eta baldintzak.
Lanorduz kanpoko ikastaroak eskatzeko baldintzak eta ezaugarriak deialdi honen hirugarren oinarrian ezarri dira.
Ikastaroek, betiere, HABEk homologatuak izan behar dute eta otsailetik ekainera bitarteko iraupena izan behar dute.
Otsailean ez da onartuko lanorduz kanpo autoikaskuntza egiteko eskaerarik.
5.2.– Eskabideak nola egin, lanorduz kanpoko ikastaroetarako.
5.2.1.– IVAPekin lankidetza-hitzarmena duten erakundeetako langileek. Erakunde horietako langileek IVAPen inprimakia erabili ahalko dute. Inprimakia eskura egongo da helbide elektroniko honetan:
www.ivap.euskadi.eus
(euskara > euskara ikastaroak > 1-2-3HE prestatzeko ikastaroak>beste administrazioak> izena emateko inprimakia).
Inprimakian ezinbestean jaso behar da erakundeko langile-arduradunaren baimena. Horretarako, eskabide-orrian bertan arduradunaren sinadura eta erakundearen zigilua agertu behar dira.
Erakundeek helbide honetara bidali behar dituzte onartu dituzten eskabideak: IVAP (Hizkuntza Prestakuntza eta Normalizazio Zerbitzua), Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
5.2.2.– Eusko Jaurlaritzako langileen eskabideak lanorduz kanpoko ikastaroetarako.
Eusko Jaurlaritzako langileek bi bide izango dituzte eskabidea egiteko: paperezkoa eta telematikoa.
a) Paperezko eskabidea. IVAPek beren beregi prestatutako inprimakiaren bidez egin behar da. Inprimakia eskura egongo da helbide elektroniko honetan:
www.ivap.euskadi.eus (euskara>euskara ikastaroak>1-2-3HE prestatzeko ikastaroak>eusko jaurlaritza>izena emateko inprimakia).
Eskatzaileak helbide honetara bidali behar du eskabidea: IVAP (Hizkuntza Prestakuntza eta Normalizazio Zerbitzua), Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
b) Eskabide telematikoa. Norberaren ordenagailutik egin ahal izango da, intraneten bidez. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako intraneteko Jakina atarian IVAPek ezarritako helbide honetara jo beharko da:
www.ivap.jakina
Sistema hau erabili ahal izateko, eskatzaileak lehenik XL-Nets segurtasuneko sistemaren bitartez identifikatu behar du bere burua.
5.3.– Lanorduz kanpoko eskabideak egiteko eta IVAPen entregatzeko epea.
Epea azaroaren 27tik abenduaren 17ra bitartekoa izango da, bai Eusko Jaurlaritzako langileentzat, bai IVAPekin hitzarmena duten beste herri-erakundeetako langileentzat.
Epe horretatik kanpo bidalitako eskabideak ez dira onartuko. Horretarako, eskabideak IVAPera bidaltzeko irteera data hartuko da kontuan.
5.4.– Aldi baterako langileak lanorduz kanpoko ikastaroetan.
Aldi baterako langileek egiaztatu egin beharko dute lan-hitzarmena dutela euren administrazioarekin, ikastaroak dirauen bitartean.
Lan-harremanaren iraupena egiaztatzea erakundearen ardura izango da, IVAPekin lankidetza-hitzarmena duten herri-erakundeen kasuan; erakundeak onartzen dituen eskaerek, beraz, baldintza hori betetzen dutela ulertuko du IVAPek.
Administrazio Orokorreko langileek eskaera orriarekin batera, lan-kontratuaren kopia aurkeztu beharko dute.
5.5.– Lanorduz kanpoko ikastaroetan matrikulatzea.
Langileak egindako eskaera IVAPek aztertu eta, hala badagokio, onartu ondoren, IVAPek matrikula-orria bidaliko du langilearen erakundera, honek langile bakoitzari berea helarazi diezaion.
Matrikula-orriaren bitartez langilea edozein euskaltegi publiko edo pribatu homologatutan matrikulatu ahal izango da.
Matrikulatzeko ezinbestekoa izango da langileak matrikula-orria euskaltegian entregatzea.
Langilea inon matrikulatzen ez bada, ahalik eta lasterren itzuli behar du bere matrikula- orria IVAPera.
Langileak egin duen matrikulak honako baldintza hauek betetzen baditu, IVAPek matrikularen kostu osoa ordainduko du:
1) Matrikula-orria garaiz entregatzea euskaltegian: ikastaroa hasi baino lehen aurkeztu beharko da.
2) Aurreko 5.1 oinarrian ezartzen diren ikastaroen ezaugarriak betetzea.
Langileak egin duen matrikulak aurreko baldintzak betetzen ez baditu, IVAPek ez du ordainduko. Kasu horretan, ukapenaren berri emango du langilearen erakundean.
Seigarrena.– Ikastaroen hasierari buruzko arau orokorrak.
Ikastaroa hasten den egunean bertan hasi beharko du langileak eskolan. IVAPek bertan behera utziko ditu eskolan hasi ez diren langileen eskaerak.
Moduluz aldatzen diren ikasleen kasuan, hasiera-dataren erreferentea ikastaro trinkoa izango da:
– Ikastaro trinkotik 2 ordukora aldatzen diren ikasleek lehenik eta behin ikastaro trinkoa bukatu behar dute, eta ondoren aldatuko dira 2 orduko ikastarora.
– 2 orduko ikastarotik trinkora aldatzen diren ikasleek 2 orduko ikastaroan jarraituko dute harik eta ikastaro trinkoa hasi arte.
Zazpigarrena.– Ikasleei buruzko informazioa eta datuen babesa.
Euskara ikastaroa kudeatu ahal izateko ezinbestekoa da ikasleei buruzko hainbat datu pertsonal jasotzea, tratatzea, fitxategi batean biltzea eta dagokion sailari/erakundeari lagatzea. Horrela, IVAPek lanorduetan nahiz lanorduz kanpo ari diren ikasleen asistentzia eta ebaluazio datuak jasoko ditu eta sail/erakunde bakoitzari bere ikasleei dagozkienak jakinaraziko dizkio.
Ebazpen honen ondorioz jasoko diren datu pertsonalen tratamendua honako arau hauek xedatutakoaren arabera egingo da: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa; datu pertsonalak gordetzen dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurrien araudia, ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuaren bidez onartutakoa, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu hauen zirkulazio askeari dagokienez, persona fisikoen babesari buruzkoa dena.
Deialdi honetara biltzen diren langileek onartu egiten dute ebazpenaren helburua betetzeko jasoko diren datu pertsonalen tratamendua. Beraz, onartu egiten dute IVAPek datuak jasotzea eta dagozkien sailei/erakundeei jakinaraztea, euren asistentziari eta ebaluazioari dagokienez. Onartu egiten dute, era berean, datu-lagapenak egitea Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari, normalkuntza planaren betetze maila ebaluatzeko txostenak egin ditzan (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 6. art.). Onartu egiten dute, azkenik, datu-lagapenak egitea Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundeari –HABE– (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera).
Ikasleei buruzko datu pertsonalak Datuak Babesteko Agentzian erregistratutako «Funtzionarioak euskalduntzea» izeneko fitxategian egongo dira. Ikasleek fitxategiko datuetara sartzeko, datuok aldatzeko edota deuseztatzeko eskubidea erabili nahi izanez gero, IVAPeko Idazkaritza Nagusira jo dezakete: Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz.
II. ERANSKINA
LANORDUETAKO IKASTAROAK
1.– Barnetegiko Ikastaroak.
Barnetegiko ikastaroak Zornotzako Aurten Bai barnetegian edo Lazkaoko Maizpide euskaltegian egin ahal izango dira ondorengo egutegien arabera:
Maizpide (Lazkao): otsailak 11 - ekainak 21.
Aurten Bai (Zornotza): otsailak 11 - ekainak 28.
Barnetegiko ikastaroen egutegia nahiz ordutegia euskaltegien eskaintzaren arabera alda daitezke.
IVAPek matrikularen eta egonaldiaren gastuak hartuko ditu bere gain.
2.– Bost orduko ikastaroak.
Modulu honek egun osoko lan-liberazioa eskatuko du; izan ere, eskola orduez gain, ikasleak lan pertsonalerako behar duen denbora ere gehitu beharko da.
Bost orduko ikastaroek, betiere, lauhileko iraupena izango dute. Deialdi honi dagokion bost orduko ikastaroa bigarren lauhilekoan egingo da eta honako iraupena izango du:
Otsailak 11 – ekainak 21 (hiru ebaluaketa egingo dira).
2019ko apirilaren 18tik 26ra arteko egunak, biak barne, ez dira eskola egunak izango.
IVAPek matrikula gastuak hartuko ditu bere gain.
3.– Modulu-aldaketak.
3.1.– Bost orduko ikastarotik bi orduko ikastarora:
Bost orduko ikastarotik IVAPeko bi orduko talde batera aldatzen diren ikasleek ondorengo egutegia izango dute: otsailak 11 – maiatzak 31.
Matrikula-orriarekin eskolatzen diren ikasleek euskaltegiaren egutegia eta ordutegia jarraituko dute.
3.2.– Bi orduko ikastarotik bost orduko ikastarora:
Bi orduko ikastarotik IVAPeko bost orduko taldera aldatzen diren ikasleek eranskin honen 2. puntuan adierazitako egutegia izango dute.
Aldiz, matrikula-orriarekin eskolatzen diren ikasleek euskaltegiaren egutegia eta ordutegia jarraituko dute.