EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2018226

EDIKTUA, 2018ko azaroaren 15ekoa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez zenbait agiri-errekerimendu jakinarazten baitira, dekretu hauetan jasotako diru-laguntzei dagozkienak: Seme-alabak dituzten Familientzako Diru-laguntzak arautzen dituzten martxoaren 17ko 30/2015 Dekretua eta uztailaren 30eko 121/2018 Dekretua.

Xedapenaren data: 2018-11-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201805778
Maila: Ediktua
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Ezinezkoa izan da aipatutako errekerimenduak banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Honen bidez, hortaz, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie, eskatutako diru-laguntza ematea ala ez erabaki ahal izateko, haien espedientearekin lotutako zenbait agiri aurkeztu beharko dutela 10 eguneko epean iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza egoitzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bitartekoetatik edozein erabilita. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe hori igaro eta gero ez badute eskatu zaien dokumentazioa aurkeztu, ulertuko dela laguntza-eskaeran atzera egin dutela, edota, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa onartzen dutela.
Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela adierazitako errekerimenduen testu osoa, aipatutako helbidean.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 15a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
ERNESTO SAINZ LANCHARES.