EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2018226

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 270/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-11-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201805776
Maila: Ediktua
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 270/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Fatma Mohamed Moulud.
Abokatua: Pedro Fernandez Sanchidrian.
Prokuradorea: Jorge Fernando Venegas Garcia.
Demandatua: El Haj Mohamed Hamma.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Aipatutako judizioan, epaia eman da 2018-10-25ean, eta honela dio:
408/2018 epaia, bi mila eta hamazortziko urriaren hogeita bostekoa, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 270/2018 prozeduran emana. Fatma Mohamed Moulud-ek jarri du demanda, Jorge Fernando Venegas Garcia prokuradorearekin, El Haj Mohamed Hamma-ren aurka, eta prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesalean bideratu da.
El Haj Mohamed Hamma demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 6a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.