EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2018225

AGINDUA, 2018ko azaroaren 13koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinarekin ebazten baitira 2018ko ekitaldiko Euskal Turismo Sariak.

Xedapenaren data: 2018-11-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201805747
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/09/18an argitaratutako 2018/08/07ko AGINDUA [201804558]

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko abuztuaren 7ko Aginduaren bidez (2018ko irailaren 18ko EHAA, 180. zk.), 2018ko ekitaldiko Euskal Turismo Sariak iragarri eta arautzen dira. Bada, agindu horren 7. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Epaimahai Kalifikatzaileak sarien inguruan egindako proposamena ezagutu ostean, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 1.– Epaimahai Kalifikatzaileak egindako proposamena ikusita, 2018ko ekitaldiko Euskal Turismo Sariak honako hauei ematea:
– Kategoria: Berrikuntza. Sariduna: Arima Hotela.
– Kategoria: Turismo jasangarria. Sariduna: Albaola.
– Kategoria: Ibilbide profesionala. Sariduna: Juan Ángel Bizkarra. Txopebenta Landetxea.
2.– Halaber, 2018ko ekitaldian eta salbuespen gisa, epaimahaiak erabaki du Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea Elkarteari aipamen berezia ematea, Arabako Errioxa – Euskadi Mahaiaren Inguruan izeneko proposamenagatik.
3.– 2018ko abuztuaren 18ko Aginduaren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, erakunde onuradunek errekonozimendu publikoa jasoko dute, hartarako antolatzen den ekitaldi batean.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka egiteko, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 13a.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.