EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2018225

EBAZPENA, 2018ko urriaren 18koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren maiatzaren 23ko Aginduaren bidez egindako laguntza-deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoen zenbateko berria (maiatzaren 23ko agindu horren bidez «iragartzen da 2018ko deialdia nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken bidezko –Euskadiko Landa Garapenerako 2015-2020 Programan aurreikusitakoak– laborantza estentsiboen dibertsifikaziorako nekazaritza- eta ingurumen-laguntzetarako»).

Xedapenaren data: 2018-10-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201805744
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/07/03an argitaratutako 2018/05/23ko AGINDUA [201803442]

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren maiatzaren 23ko Aginduaren zortzigarren artikuluko bigarren zenbakian ezartzen denez, 2018ko ekitaldian zehar eman beharreko diru-laguntzen gehieneko bolumena 300.000 eurokoa da (agindu horren bidez argitaratzen da «2018ko deialdia nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken bidezko –Euskadiko Landa Garapenerako 2015-2020 Programan aurreikusitakoak– laborantza estentsiboen dibertsifikaziorako nekazaritza- eta ingurumen-laguntzetarako»).
Bestetik, artikulu horren 3. zenbakian ezartzen denez, «Ebazpen honetan aurreikusitako zenbatekoa aldatu egin daiteke, eskatutako laguntzen zenbatekoa kontuan hartuta, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko aurrekontu erabilgarritasunaren arabera, erabakitzeko ebazpena egin baino lehen. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpenaz jakinaraziko da hori. Baliabide ekonomikoak modu horretan handitzen badira, LGPren xedeetarako finantzaketa osagarri bezala izango dira».
Alde horretatik, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak erabaki du, dagozkion izapideak egin eta gero, kreditu propioak milioi bat (1.000.000) eurotan handitzea 2018. urterako.
Lehen adierazitakoarekin bat etorrita, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 49.2 artikuluan ezarritakoarekin eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren maiatzaren 23ko Aginduan ezarritakorekin bat etorrita (maiatzaren 23ko agindu horren bidez «iragartzen da 2018ko deialdia nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken bidezko –Euskadiko Landa Garapenerako 2015-2020 Programan aurreikusitakoak– laborantza estentsiboen dibertsifikaziorako nekazaritza- eta ingurumen-laguntzetarako»), Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da aipatutako handitze hori.
Hori guztia dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren maiatzaren 23ko Aginduan bideratutako baliabide ekonomikoen zenbateko berria; hau da, milioi bat eta hirurehun mila (1.300.000) euro guztira (maiatzaren 23ko agindu horren bidez «iragartzen da 2018ko deialdia nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken bidezko –Euskadiko Landa Garapenerako 2015-2020 Programan aurreikusitakoak– laborantza estentsiboen dibertsifikaziorako nekazaritza- eta ingurumen-laguntzetarako»). Funts horiek finantziazio osagarritzat hartzen dira.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 18a.
Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,
BITTOR OROZ IZAGIRRE.