EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2018225

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, zeinaren bidez agintzen baita oinarri espezifiko batzuk argitaratzeko, talde honetan lan kontratudun langile finkoak hautatzeko prozedura arautuko baitute: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko II. sailkapen taldea, maila ertaineko teknikariak.

Xedapenaren data: 2018-11-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201805740
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/08/10rean argitaratutako 2016/07/07ko AKORDIOA [201603531]
  • Ikus 2017/12/26an argitaratutako 2017/12/14ko AKORDIOA [201706203]

UPV/EHUren Gobernu Kontseiluaren 2016ko apirilaren 7ko Erabakiaren arabera, 2016. urteari dagokion lan-eskaintza publiko berria argitaratu zen lan kontratudun administrazio eta zerbitzuetako langileentzat (2016ko abuztuaren 10eko EHAA, 150. zk.).
Bestalde, UPV/EHUren Gobernu Kontseiluaren 2017ko abenduaren 14ko Erabakiaren bidez, administrazio eta zerbitzuetako lan kontratudun langileen 2017. urteko lan-eskaintza publikoa onartu zen (2017ko abenduaren 26ko EHAA, 244. zk.).
Kudeaketaren ekonomia, eraginkortasun eta efizientziaren alde, 2016ko eta 2017ko lan-eskaintza publikoak prozesu bakarrean egingo dira, halaxe adostu baitzen AZPko lan kontratudunen eta funtzionarioen negoziazio mahaien 2016ko ekainaren 30eko baterako Akordioan, zeinaren bidez gutxieneko irizpideak zehaztu baitziren arautzeko sarrera prozesuetako hautapen proben deialdiak, AZPko funtzionarioaren eta lan kontratudunen negoziazio mahaiek 2016ko ekainaren 9an hartutako akordioan aurreikusitakoak, eta prozesu bakar horren oinarri orokorrak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2018ko irailaren 27an hartutako erabakiaren bidez argitaratu ziren.
Kontuan izanda, batetik, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak langileak hautatzeari buruz dioena 23. eta 24. artikuluetan eta II. tituluan eta IV. kapituluan, eta, bestetik, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak dioena IV. tituluko I. kapituluan, eta aldez aurretik deialdi hau Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak onartuta (2018ko irailaren 27an), Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuek 59., 60. eta 61. artikuluetan zehaztutakoaren babesean, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Deia egitea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko II. sailkapen talderako, Maila Ertaineko Teknikarien talderako, lan kontratudun langile finkoak hautatzeko probetarako. Hautaketa sistema lehiaketa-oposizioa izango da plaza hauetarako:
A) Hiru (3) plaza IKTko maila ertaineko teknikarien kategorian, Sistemen Informatika espezialitatean, txanda librean, 2. HE eta derrigortasun datarik gabe.
B) Bi (2) plaza Eraikuntza, Obra Zibil eta Mantentze Lanetako maila ertaineko teknikarien kategorian, Arkitektura eta Obrak espezialitatean, txanda librean, 3. HE eta derrigortasun datarik gabe.
C) Una (1) plaza Gestioko maila ertaineko teknikarien kategorian, Gestio espezialitatean, txanda librean, 3. HE eta derrigortasun data gaindituta.
Bigarrena.– Agindua ematea argitaratzeko oinarri espezifikoak eta gai zerrendak (I-IV eranskinak), Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko I. sailkapen talderako, Goi Mailako Teknikarien talderako, lan kontratudun langile finkoak hautatzeko probak arautuko dituztenak.
– I. eranskina: Oinarri espezifikoak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko II. sailkapen talderako, Maila Ertaineko Teknikarien talderako.
– II. eranskina: Gai zerrenda. Kategoria: IKTko maila ertaineko teknikariak; espezialitatea: Sistemen Informatika.
– III. eranskina: Gai zerrenda. Kategoria: Eraikuntza, Obra Zibil eta Mantentze Lanetako maila ertaineko teknikaria; espezialitatea: Arkitektura eta Obrak.
– IV. eranskina: Gai zerrenda. Kategoria: Gestioko maila ertaineko teknikaria; espezialitatea: Gestioa.
Hirugarrena.– Erabaki honen kontra, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke zuzenean Administrazio Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bi aukerak bateraezinak dira.
Leioa, 2018ko azaroaren 2a.
UPV / EHUko errektorea,
NEKANE BALLUERKA LASA.
I. ERANSKINA
OINARRI ESPEZIFIKOAK
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko II. sailkapen taldea: Maila Ertaineko Teknikarien taldea.
1.– Deitutako plazak:
A) Hiru (3) plaza IKTko maila ertaineko teknikarien kategorian, Sistemen Informatika espezialitatean, txanda librean, 2. HE, derrigortasun datarik gabe.
B) Bi (2) plaza Eraikuntza, Obra Zibil eta Mantentze Lanetako maila ertaineko teknikarien kategorian, Arkitektura eta Obrak espezialitatean, txanda librean, 3. HE eta derrigortasun datarik gabe.
C) Bat (1) plaza Gestioko maila ertaineko teknikarien kategorian, Gestio espezialitatean, txanda librean, 3. HE eta derrigortasun data gaindituta.
Deialdi honek erantsita dauka generoaren eraginaren aurretiazko ebaluazioa, Bizkaiko Foru Aldundiaren azaroaren 19ko 141/2013 Foru Dekretuan zehaztutakoa.
2.– Deialdian parte hartzeko baldintzak.
Oinarri orokorretako 4.2 eta 4.3 ataletan zehaztutako baldintzez gain, ondorengo baldintzak bete beharko dira uztailaren 6ko 6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 43. artikuluan zehaztutakoaren babesean:
a) Eskatutako titulazioa izatea: unibertsitateko diplomatua, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, edo baliokidea, organo eskudun ofizialak emandakoak.
b) Edozelan ere, kasuan kasuko lanpostuak dituen baldintzak bete behar dira, bai eta indarreko araudiak zehazten duen beste edozein ere.
Hain zuzen ere, Eraikuntza, Obra Zibil eta Mantentze Lanetako maila ertaineko teknikarien plazetarako (espezialitatea: Arkitektura eta Obrak) arkitekto teknikoaren titulua izan behar da.
IKTko maila ertaineko teknikarien hiru plazetarako (espezialitatea: Sistemen Informatika) Telekomunikazioetako ingeniari teknikoaren titulua izan behar da. Beste bietarako, II. taldean sartzeko eskatzen den titulazioa.
3.– Oposizio fasea.
Proba teoriko-praktikoa egin behar da. Ariketa bakarra izango da, bi zatitan banatuta: zati bat teorikoa; bestea teoriko-praktikoa. Zati bakoitza nahitaezkoa da, baina ez baztertzailea.
Oposizio fasean, guztira, 20 puntu lortu ahal izango dira: zati teorikoan eta teoriko-praktikoan lortutako puntuen batura izango da, eta horietako bakoitzean gehienez ere 10 puntu lortu ahal izango dira.
Oposizio fasea gainditzeko, gutxienez 10 puntu lortu beharko dira bi zatietan lortutako puntuak gehituz.
Erantzun okerrek eta erantzun gabeko galderek ez dute penalizaziorik izango.
3.1.– Lehenengo ariketa:
3.1.1.– Proba teorikoa izango da; gehienez ere 10 puntu.
Test motakoa izango da: 80 galdera (gehi erreserbarako 20), bakoitzak lau erantzun aukeran eta horietako bakar bat zuzena. Galderak 800 galderaz osatutako galdera sortatik aterako dira, eta galderak osatzeko oinarri izan dira eranskinetan jasotako gai zerrendak.
Gutxien dela hiru (3) hilabete igaro beharko dira galdera sortak argitaratzen direnetik ariketa hau egin arte.
Proba teoriko hau egiteko denbora: 130 minutu.
Zuzenean gehienez lor daitezkeen puntuak: 100 puntu. Ariketa honetako puntuazioa zehazteko, zuzenean lortutako puntu kopurua zati hamar (10) egingo da, eta zatidura hori izango da ariketa honen azken puntuazioa.
3.1.2.– Proba teoriko-praktikoa izango da; gehienez ere 10 puntu.
Zati teoriko-praktikoan ebaluatuko da lehiakideen gaitasun edo egokitasuna eskatutako plazari dagozkion eginkizunak betetzeko.
Proba hau egiteko denbora, edozein dela ere aukeratutako ariketa: 130 minutu.
Zati honetan parte hartzaileak ariketa bat egin beharko du, hauen artetik hautatua:
a) Test motakoa: 80 galdera (gehi erreserbarako 20), bakoitzak lau erantzun aukeran eta horietako bakar bat zuzena; galderak 3.1.1. atalean aipatutako galdera sorta beretik lortuak.
Zuzenean gehienez lor daitezkeen puntuak: 100 puntu. Ariketa honetako puntuazioa zehazteko, zuzenean lortutako puntu kopurua zati hamar (10) egingo da, eta zatidura hori izango da ariketa honen azken puntuazioa.
b) Epaimahaiak gutxienez proposatuko dituen 5 kasu praktikoetako bat ebaztea, dokumentazio eta material espezifikoa erabilita.
Bigarren proba honetako b atal hau ebaluatzeko, kontuan hartuko da: batez ere, proposatutako gaiarekin erakutsitako lotura maila; analisirako eta laburtzeko gaitasuna; garatutako ideian aberastasuna; argitasuna eta zuzentasuna.
Fase hau gainditu ahal izango duen hautagai kopurua deitutako plaza kopurua baino handiagoa izan daiteke.
4.– Lehiaketa fasea.
Lehiaketaren fasean oposizio fasea gainditu duten hautagaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduak aztertu eta baloratuko dira, merezimendu bakoitzari puntuazioa esleituz, deialdi bakoitzaren baremo espezifikoaren arabera. Fase honetan gehienez ere bederatzi (9) puntu lortu ahal izango dira.
Lehiaketa fasea ez da baztertzailea izango, eta ez da kontuan hartuko oposizio faseko probak gainditzeko.
Merezimenduen baremazioa:
4.1.– Administrazio Publikoetan eskainitako zerbitzuak eskariak aurkezteko epea amaitu arte.
Atal honetan, bederatzi (9) puntu lortuko dira gehienez, irizpide hauen arabera:
a) Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko 3/2004 Legearen Laugarren Xedapen Iragankorraren arabera, UPV/EHUn eskainitako zerbitzuengatik, deialdiari dagozkion kategorian eta espezialitatean: 0,06 puntu lan eginiko hilabete oso bakoitzeko, 9 puntu arte.
b) Beste unibertsitate publiko batzuetan eskainitako zerbitzuengatik, deialdiari dagozkion kategorian eta espezialitatean: 0,06 puntu lan eginiko hilabete oso bakoitzeko, 6 puntu arte.
c) Beste administrazio publiko batzuetan eskainitako zerbitzuengatik, deialdiari dagozkion kategorian eta espezialitatean: 0,06 puntu lan eginiko hilabete oso bakoitzeko, 4,5 puntu arte.
Puntuak zehazteko, guztira lan egindako aldiak hartuko dira kontuan, eta, behin hori eginda, baztertu egingo dira hilabetetik beherako zatiak. Ondorio horietarako, hilabeteak 30 egun natural izango ditu.
Eskainitako zerbitzuak behin baino ez dira baloratuko, hau da: nahiz eta hautaketa prozesu batean baino gehiagoan parte hartu, bakar baterako baino ezin izango dira erabili. Horrela, bada, hautagaiak zehaztu egin beharko du (merezimenduak alegatu eta egiaztatzeko epearen barruan) zein hautaketa prozesutarako aurkezten dituen merezimenduak.
4.2.– Titulazio akademikoak.
Titulu akademikoei 1 puntu emango zaie gehienez, eskatutako plazari dagokion sailkapen taldean sartzeko alegatutako tituluari ez besteei. Modu honetara banatuko da:
– Eskuratu nahi den postuaren sailkapen taldean eskatutakoen gainetik dagoen titulu bat edukitzea: 1 puntu.
– II. titulazio taldean eskatutako beste tituluren bat edukitzea: 0,50 puntu titulazioko.
Goi mailako tituluak baloratzen diren kasuetan, ez dira baloratuko titulu horiek lortzeko beharrezkoak diren maila beheragoko tituluak.
4.3.– Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak ez diren hizkuntzak.
Gehienez ere 1,50 puntu, irizpide hauen arabera:
– Europako Marko Bateratuko C1 edo maila goragoko frantses, ingeles edo aleman tituluak edo akreditazio-ziurtagiriak: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– Europako Marko Bateratuko B2 mailako frantses, ingeles edo aleman tituluak edo akreditazio-ziurtagiriak: 0,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– Europako Marko Bateratuko B1 mailako frantses, ingeles edo aleman tituluak edo akreditazio-ziurtagiriak: 0,25 puntu hizkuntza bakoitzeko.
Ondorio horietarako, kontuan hartuko da Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2012ko martxoaren 8an hartu zuen erabakia, hizkuntza ez-ofizialen baliokidetasunari buruzkoa, edo erabaki horren ordez indarrean dagoen arautegia.
Balorazioa ez da metagarria izango; hau da, hizkuntza batean maila bat baloratzen bada, ez dira baloratuko hortik beherako mailak.
Lehiaketa fasean atal desberdinetan lortutako puntuazioaren batura ezin izango da izan, inola ere, bederatzi (9) puntu baino handiagoa.
5.– Merezimenduen balorazioa.
5.1.– UPV/EHUn eskainitako zerbitzuak alegatu egin beharko dira, baina ez dira egiaztatu beharko. Administrazioak ofizioz kalkulatuko ditu.
5.2.– Beste administrazio publiko batzuetan eskainitako zerbitzuak egiaztatzeko, administrazio bakoitzak horretarako daukan ziurtagiri eredua aurkeztu beharko da. Edozelan ere, zehaztuta ageri beharko da talde, kategoria eta espezialitate bakoitzean emandako denbora aldia.
5.3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean, foru aldundietan edo toki administrazioetan eskainitako zerbitzuak baliokideak izango dira uztailaren 30eko 208/1990 Dekretua, Euskal Administrazio Publikoen kidego eta eskalen arteko baliokidetasuna zehazten duena, oinarri hartuta.
5.4.– Tituluak egiaztatzeko, titulua edo titulua jasotzeko eskubideak ordaindu izanaren agiria aurkeztu beharko da, jatorrizkoa edo kopia erkatua. Tituluak eskariak aurkezteko epea amaitu aurretik lortutakoak izan beharko dira, bestela ez dira aintzat hartuko.
5.5.– Hizkuntza ez-ofizialen ezagutza egiaztatzeko, titulua aurkeztu beharko da, jatorrizkoa edo kopia erkatua. Tituluak eskariak aurkezteko epea amaitu aurretik lortutakoak izan beharko dira. Ez da probarik egingo hizkuntza maila egiaztatzeko.
6.– Euskara
6.1.– Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen dutenek «gai» kalifikazioa lortuko dute, baldin eta eskatutako lanpostuak hizkuntza eskakizunerako derrigortasun data gaindituta badu.
6.2.– Lanpostuaren hizkuntza eskakizunak derrigortasun data gainditurik ez daukanean, ondorengo puntuazioa lortuko da, eta ezin izango da lortu tarteko punturik:
Lanpostuak 2. HE badu, derrigortasun data gainditu gabe:
– 1. HE egiaztatuta izateagatik: 1,45 puntu.
– 2. HE, 3. HE edo goragokoa egiaztatuta izateagatik: 2,90 puntu.
Lanpostuak 3. HE badu, derrigortasun data gainditu gabe:
– 1. HE egiaztatuta izateagatik: 1,45 puntu.
– 2. HE egiaztatuta izateagatik: 2,90 puntu.
– 3. HE edo goragokoa egiaztatuta izateagatik: 4,35 puntu.
7.– Azken kalifikazioa.
7.1.– Hautagaiak lortutako azken kalifikazioa hautaketa prozesu osoan lortutako puntuen batura izango da.
7.2.– Lehiaketa-oposizioko emaitza eta kalifikazio guztiak UPV/EHUren iragarki oholean argitaratuko dira, bai eta honako web gunean: www.ehu.eus
II. ERANSKINA
IKTKO MAILA ERTAINEKO TEKNIKARIAK (SISTEMEN INFORMATIKA ESPEZIALITATEA)
Atal orokorra
1.– Espainiako 1978ko Konstituzioa.
2.– Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarena.
3.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duena.
4.– 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.
5.– 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
6.– 6/2001 Lege Organikoa, abenduaren 21ekoa, Unibertsitateena, eta 3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa.
7.– 17/2011 Dekretua, otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuak onartzen dituena.
8.– Ebazpena, 2010eko abenduaren 3koa, Laneko zuzendariarena, Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako lan kontratudun langileen III. Hitzarmenen Kolektiboa erregistratu, gordailatu eta argitaratzeko xedatzen duena (hitzarmen kodearen zenbakia: 86000272011993).
9.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
10.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuei Aurre Hartzeari buruzkoa, eta UPV/EHUren Laneko Arriskuen Prebentzioa.
11.– 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa; 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen berdintasunerakoa, eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II Plana (2014-2017).
12.– 10/1982 Oinarrizko LEGEA, azaroaren 24koa, Euskeraren erabilpena arauzkotzezkoa; 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Euskararen II. Plan Gidaria (2013-2017).
Atal espezifikoa
13.– Networking-a, historia eta osagai fisikoak, datu-sareen topologia eta protokoloak.
14.– LAN, MAN, WAN, SAN eta VPN. Banda-zabalera.
15.– Networking-eredu eta baliabideak.
16.– Kable-proba. Kableatua LAN eta WAN sareetan.
17.– Ethernet teknologiak eta kommutazioa.
18.– TCP/IP protokolo multzoa eta IP helbideratzea.
19.– Bideratzearen eta azpisareen oinarriak.
20.– TCP/IP geruzak.
21.– Sareko gailuak. Wan-ak eta bideratzaileak. Bideratzailearen konfigurazioa.
22.– Cisco IOS software-administrazioa.
23.– Bideratzea, bideratze-protokoloak, TCP/IP multzoaren kontrol- eta errore-mezuak.
24.– Bideratzailearen hutsegiteen oinarrizko diagnostikoa. ACL.
25.– Sistema eragileak, deskribapena eta funtzionamendua. Sistema eragileen integrazioa.
26.– Windows 2008 R2 instalatzea, konfiguratzea eta martxan jartzea.Windows 2008 R2ren oinarrizko administrazioa. Sare-administrazioa Windows 2008 R2n.
27.– GNU/Linux sistemen oinarrizko administrazioa. Sare-administrazioa GNU/Linuxen.
28.– Direktorio aktiboa Windows 2008 R2n.
29.– GNU/Linux makinak instalatzea, konfiguratzea eta martxan jartzea.
30.– Programazioa SHELLen.
31.– DHCP, DNS, HTTP eta FTP.
32.– Urruneko terminala.
33.– Posta elektronikoaren, audioaren, bat-bateko mezularitzaren, bideoaren eta VOIParen zerbitzariak. Inprimatze- eta fitxategi-zerbitzariak Windows 2008 R2n. Inprimatze-, fitxategi- eta LDAP-zerbitzariak GNU/Linuxen.
34.– Mysql.
35.– Proiektu-kudeaketa.
36.– Urruneko atzipeneko zerbitzuak.
37.– Web-zerbitzarien kudeaketa.
38.– Posta elektronikoaren zerbitzuen kudeaketa.
39.– BackUp-kudeaketa.
40.– Haririk gabeko sareak.
III. ERANSKINA
ERAIKUNTZA, OBRA ZIBIL ETA MANTENTZE LANETAKO MAILA ERTAINEKO TEKNIKARIAK (ARKITEKTURA ETA OBRAK ESPEZIALITATEA)
Atal orokorra
1.– Espainiako 1978ko Konstituzioa.
2.– Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarena.
3.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duena.
4.– 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.
5.– 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
6.– 6/2001 Lege Organikoa, abenduaren 21ekoa, Unibertsitateena, eta 3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa.
7.– 17/2011 Dekretua, otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuak onartzen dituena.
8.– Ebazpena, 2010eko abenduaren 3koa, Laneko zuzendariarena, Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako lan kontratudun langileen III. Hitzarmenen Kolektiboa erregistratu, gordailatu eta argitaratzeko xedatzen duena (hitzarmen kodearen zenbakia: 86000272011993).
9.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
10.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuei Aurre Hartzeari buruzkoa, eta UPV/EHUren Laneko Arriskuen Prebentzioa.
11.– 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa; 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen berdintasunerakoa, eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II Plana (2014-2017).
12.– 10/1982 Oinarrizko LEGEA, azaroaren 24koa, Euskeraren erabilpena arauzkotzezkoa; 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Euskararen II. Plan Gidaria (2013-2017).
Atal espezifikoa
13.– LOE. 38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Eraikingintzaren Antolamenduari buruzkoa.
14.– Obra-kontratua. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa.
15.– Proiektu arkitektonikoa. Proiektu arkitektonikoa: Proiektu motak eta haien edukiak: 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa. 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingintzako Kode Teknikoa onartzen duena. (EKT). 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingintzako Kode Teknikoa onartzen duena. I. eranskina. 1000/2010 Errege Dekretua, abuztuaren 5ekoa, Elkargoaren Nahitaezko Oniritziari buruzkoa.
16.– Obra-zuzendaritza. Obra motak eta haien edukiak. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa. 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingintzako Kode Teknikoa onartzen duena. (CTE). 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingintzako Kode Teknikoa onartzen duena. II. eranskina. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa.
17.– Proiektu arkitektonikoaren aurrekontua Eusko Jaurlaritzaren eraikingintza- eta urbanizazio-salneurrien oinarria. 2015eko edizioa.
18.– Irisgarritasuna. 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoa 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena.
19.– CTE-DB-SI. Segurtasuna suteetan. 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingintzako Kode Teknikoa onartzen duena.
20.– DB-SUA. Erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna. 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingintzako Kode Teknikoa onartzen duena. 173/2010 Errege Dekretua, otsailaren 19koa, Eraikingintzaren Kode Teknikoa (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutakoa) aldatzen duena desgaitasunen bat duten pertsonen irisgarritasunari eta ez-diskriminazioari dagokionez.
21.– CTE-DB-HE. Energia aurreztea. 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingintzako Kode Teknikoa onartzen duena. FOM/588/2017 Agindua, ekainaren 15ekoa, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikingintzako Kode Teknikoko DB-HE «Energia aurreztea» Oinarrizko Dokumentua eta «DB-HS Osasungarritasuna» Oinarrizko Dokumentua aldatzen dituena. FOM/1635/2013 Agindua, irailaren 10ekoa, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikingintzako Kode Teknikoko DB-HE «Energia aurreztea» Oinarrizko Dokumentua eguneratzen duena.
22.– CTE-DB- HR. Zarataren aurkako babesa. 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingintzako Kode Teknikoa onartzen duena. 1317/2007 Errege Dekretua, urriaren 19koa, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikingintzako Kode Teknikoko DB-HR «Zarataren aurkako babesa» onartzen duena.
23.– CTE-DB- HS. Osasungarritasuna. 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingintzako Kode Teknikoa onartzen duena. FOM/588/2017 Agindua, ekainaren 15ekoa, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikingintzako Kode Teknikoko DB-HE «Energia aurreztea» Oinarrizko Dokumentua eta «DB-HS Osasungarritasuna» Oinarrizko Dokumentua aldatzen dituena.
24.– Eraginkortasun energetikoa. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2002/91/EE direktiba, 2002ko abenduaren 16koa, Eraikinen Eraginkortasun Energetikoari buruzkoa. Eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/31/EB direktiba, 2010eko abenduaren 19koa, Eraikinen Eraginkortasun Energetikoari buruzkoa (Bat egitea). Eraikin berrien eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura. 47/2007 Errege Dekretua. Eta eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura. 235/2013 Errege Dekretua.
25.– RITE 07 (euskaraz, EITE 07). Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua: 1027/2007 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua (EITE 07) onartzen duena.
26.– REBT (euskaraz, BTEE 02). Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa: 842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa (BTEE 02) onartzen duena.
27.– ICT (euskaraz TAK) Telekomunikazio-azpiegitura komunak. 246/2011 Errege Dekretua, martxoaren 11koa, eraikinen barnean telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbidea izateko Telekomunikazio-azpiegitura Komunak arautzen dituen Erregelamendua onartzen duena (ICT-11).
28.– Kalitate-kontrola. 238/1996 Dekretua, urriaren 22koa, eraikuntzaren kalitatea zaintzeko arauak ematen dituena. Ezarpen-esparrua. Kalitatea Zaintzeko Programa. Edukia. Kalitatea zaintzeko liburua eta ziurtagiria. Kontrol Planaren definizioa eta edukia, Eraikingintzako Kode Teknikoaren arabera.
29.– Segurtasuna eta osasuna. 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eta haren aldaketak, eraikuntza-obretako gutxieneko segurtasun- eta osasun-neurriak ezartzen dituena.
30.– RCD (euskaraz, EEH) - Eraikuntza eta Eraispen-hondakinak. 105/2008 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, eraikuntza-eta eraispen-hondakinen produkzioa eta kudeaketa arautzen duena. 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza-eta eraispen-hondakinen produkzioa eta kudeaketa arautzen duena.
31.– Ondare urbanizatua eta ondare eraikia birgaitzea. 317/2002 Dekretua, abenduaren 30ekoa, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoa.
32.– Hiri-birgaitzea. 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hiri Birgaitzeari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
33.– ITE (euskaraz, EIT). Eraikinen Ikuskapen Teknikoa. 241/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duena. Agindua, 2013ko urriaren 15koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duen 2421/2012 Dekretuko II. eta III. eranskinak aldatzen dituena. 80/2014 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duen dekretua aldatzen duena. 80/2014 Dekretua, maiatzaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duen dekretua aldatzen duena. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. ITE Euskadi, Aplikazio informatikoa v.3 2018 bertsioa.
34.– Eraikinaren liburua: Erabilera eta mantentzea. 250/2003 Dekretua, eraikinaren liburuari buruzkoa. 49/1960 Legea, uztailaren 21ekoa, Jabetza Horizontalari buruzkoa. Etxebizitzaren erabilera- eta mantentze-eskuliburua, hemen: Euskadiko Eraikinaren Liburua. Aplikazio informatikoa v.2 2011 bertsioa.
35.– Eraikinetan esku hartzea. Metodologia eta esku hartzeko irizpideak diagnostikoan eta birgaitzean.
– Erabilitako erreferentzia bibliografikoak:
– Monjo Carrió, Juan (dir.), Tratado de rehabilitación, t.1 Metodología de la restauración y de la rehabilitación. Argitaletxea: Munilla-Lería, Madril, 2008.
– Bendala Álvarez, Fernando, ¿Qué pasa aquí? Manual práctico para la investigación y diagnóstico de las lesiones de la edificación. La Ley, Las Rozas, 2012.
36.– Patologia zimenduetan eta obra-fabriketan. Mantentzea eta esku hartzeko teknikak.
– Erabilitako erreferentzia bibliografikoak:
– CTE DB Egitura Segurtasuna – Zimenduak.
– CTE DB Egitura Segurtasuna – Fabrikak.
– EHE08. Egitura-hormigoiaren jarraibidea.
– RC-16. Zementu-harrerarako jarraibidea.
– Monjo Carrió, Juan (dir.), Tratado de rehabilitación, t.3: Patología y técnicas de intervención. Elementos estructurales. Argitaletxea: Munilla-Lería, Madril, 2008.
– Monjo Carrió, Juan (dir.), Tratado de rehabilitación, t.4: Patología y técnicas de intervención. Fachadas y cubiertas. Argitaletxea: Munilla-Lería, Madril, 2008.
37.– Hormigoi armatuzko egituren patologia.
– Erabilitako erreferentzia bibliografikoak.
– EHE08. Egitura-hormigoiaren jarraibidea.
– Monjo Carrió, Juan (dir.), Tratado de rehabilitación, t.3: Patología y técnicas de intervención. Elementos estructurales. Argitaletxea: Munilla-Lería, Madril, 2008.
38.– Hormigoi armatuzko eta zurezko egituren patologia. Mantentzea eta esku hartzeko teknikak.
– Erabilitako erreferentzia bibliografikoak:
– CTE DB Egitura Segurtasuna – Zura.
– EAE. Egitura-altzairuaren jarraibidea.
– Monjo Carrió, Juan (dir.), Tratado de rehabilitación, t.3: Patología y técnicas de intervención. Elementos estructurales. Argitaletxea: Munilla-Lería, Madril, 2008.
39.– Fatxada eta estalduren patologia. Hezetasunak eraikinetan. Mantentzea eta esku hartzeko teknikak.
– Erabilitako erreferentzia bibliografikoak:
– CTE DB HS Osasungarritasuna.
– CTE DB HE Energia aurreztea.
– García Navarro, Justo eta Fontanet Sallán, Luis, Manuales Técnicos 1: Impermeabilización de cubiertas mediante láminas sintéticas. COAM fundazioa, 1998.
– Monjo Carrió, Juan (dir.), Tratado de rehabilitación, t.3: Patología y técnicas de intervención. Elementos estructurales. Argitaletxea: Munilla-Lería, Madril, 2008.
– Monjo Carrió, Juan (dir.), Tratado de rehabilitación, t.4: Patología y técnicas de intervención. Fachadas y cubiertas. Argitaletxea: Munilla-Lería, Madril, 2008.
40.– Instalazioen patologia. Mantentzea eta esku hartzeko teknikak.
– Erabilitako erreferentzia bibliografikoak:
– CTE DB HS Osasungarritasuna.
– CTE DB HE Energia aurreztea.
865/2003 Errege Dekretua, uztailaren 4koa, legionellosia prebenitzeko eta kontrolatzeko higiene- eta osasun-irizpideak ezartzen dituena.
IV. ERANSKINA
GESTIOKO MAILA ERTAINEKO TEKNIKARIAK (GESTIO ESPEZIALITATEA)
Atal orokorra
1.– Espainiako 1978ko Konstituzioa.
2.– Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarena.
3.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duena.
4.– 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.
5.– 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
6.– 6/2001 Lege Organikoa, abenduaren 21ekoa, Unibertsitateena, eta 3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa.
7.– 17/2011 Dekretua, otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuak onartzen dituena.
8.– Ebazpena, 2010eko abenduaren 3koa, Laneko zuzendariarena, Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako lan kontratudun langileen III. Hitzarmenen Kolektiboa erregistratu, gordailatu eta argitaratzeko xedatzen duena (hitzarmen kodearen zenbakia: 86000272011993).
9.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
10.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuei Aurre Hartzeari buruzkoa, eta UPV/EHUren Laneko Arriskuen Prebentzioa.
11.– 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa; 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen berdintasunerakoa, eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II Plana (2014-2017).
12.– 10/1982 Oinarrizko LEGEA, azaroaren 24koa, Euskeraren erabilpena arauzkotzezkoa; 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Euskararen II. Plan Gidaria (2013-2017).
Atal espezifikoa
13.– 10/1990 Legea, urriaren 15ekoa, kirolarena.
14.– Kirol-antolaketaren egitura Estatuko Administrazio Orokorrean. Kirol Kontseilu Gorena.
15.– 3/2013 Lege Organikoa, ekainaren 20koa, kirol-jardunean kirolarien osasuna babesteari eta dopinaren aurka borrokatzeari buruzkoa.
16.– 19/2007 Legea, uztailaren 11koa, kiroleko indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkakoa.
17.– 971/2007 Errege Dekretua, uztailaren 13koa, goi-mailako eta goi-errendimenduko kirolariei buruzkoa.
18.– 14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko Kirolarena.
19.– 220/2000 Dekretua, azaroaren 7koa, Kirolaren Euskal Kontseilua arautzen duena.
20.– 203/2010 Dekretua, uztailaren 20koa, Goi-mailako Kirolarena.
21.– 16/2006 Dekretua, urtarrilaren 31koa, Euskadiko Kirol Federazioei buruzkoa.
22.– 94/1990 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskadiko Kirol Elkarte eta Federazioen Erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa.
23.– 163/2010 Dekretua, ekainaren 22koa, Kirol Klub eta Kirol Elkarteena.
24.– Agindua, 2012ko urriaren 19koa, Kulturako sailburuarena, kirol-diziplina berriak aitortu eta modalitate eta diziplinen katalogoa (Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren eranskinean dago) eguneratzen duena.
25.– Unibertsitate-kirola Espainian. Unibertsitate Kirolaren Espainiako Batzordea.
26.– 131/2004 Dekretua, ekainaren 29koa, Unibertsitate Kirolaren Euskal Batzordea sortu eta arautzen duena. Euskadiko unibertsitate-txapelketa.
27.– Kirola eta unibertsitate-hedapena. Jarduera fisikoa eta kirola UPV/EHUn. Kirol Zerbitzua. Ebazpena, 2012ko maiatzaren 21ekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Akademia Antolakuntzako errektoreordearena, honako hau argitaratzekoa: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean gradu-amaierako lana egin eta defendatzeari buruzko arautegia, 2012ko maiatzaren 16ko Gobernu Kontseiluan onartua.
28.– Aurrekontua. Kontzeptua. Sailkapena, aurrekontua betearazteko faseak, gastua, kontabilitate-dokumentuak. 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa.
29.– Kirol-instalazioak eta -ekipamenduak. Kirol-instalazio motak eta kudeaketa motak. Kalitatea.
30.– Kirola. Kontzeptua eta sailkapena. Egoera eragileak kirolean. Kirolaren ikuspegi kulturala. Heziketa- eta gizarte-arloko osagai eta balioak, baita unibertsitate-heziketan ere.
31.– Banakako kirolak. Ezaugarriak eta taxonomia. Osagaiak eta neurriak.
32.– Talde-kirolak. Ezaugarriak eta taxonomia. Talde-kirolen egitura formal eta funtzionala. Talde-kirolen metodoak eta irakastereduak.
33.– Talde-kirolak: Alderdi tekniko, taktiko eta arautegikoak. Osagaiak eta neurriak talde-kiroletan. Talde-kiroletan hasteko baliabideak. Joko aldatuak egiteko oinarriak.
34.– Kirolari buruzko Liburu Zuria Europar Batasuna 2007.
35.– Kirol-jardueren planifikazioa, programazioa eta antolaketa.
36.– Kirol-sustapena. Kontzeptua. Kirol-sustapeneko proiektuen planifikazioa. Kirol-sustatzailearen profila. 45/2015 Legea, urriaren 14koa, Boluntarioei buruzkoa.
37.– Jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko marketin-kanpainak diseinatzea eta planifikatzea. Babesletza.
38.– Gutun olinpikoa eta Kirolaren Europako gutuna.
39.– NIDE arauak.
40.– Kirol egokitua.