EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2018224

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita formalizatu dela alokairuko etxebizitza librearen merkatuan bitartekaritza egiteko programaren barruan (ASAP) ituntzen diren errentamendu-kontratuak estaltzeko aseguruen zerbitzua emateko zerbitzu-kontratua (Espedientea: 010SV/2018).

Xedapenaren data: 2018-10-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201805724
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/03/26an argitaratutako 2018/03/14ko IRAGARPENA [201801639]

1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espediente-zenbakia: 010SV/2018.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: alokairuko etxebizitza librearen merkatuan bitartekaritza egiteko programaren barruan (ASAP) ituntzen diren errentamendu-kontratuak estaltzeko aseguruen zerbitzua.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: enpresa esleipendunaren instalazioak.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: zenbait irizpide.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: berrehun eta laurogeita hiru mila (283.000,00) euro, BEZ barik.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2018ko irailaren 14a.
b) Esleipenduna: Mapfre España, Compañía de Seguros y Reaseguros, S.A.
c) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta laurogeita hiru mila (283.000,00) euro. Kontratu honi ez zaio BEZa aplikatzen.
6.– Formalizazioa.
a) Eguna: 2018ko urriaren 17a.
b) Kontratista: Mapfre España, Compañía de Seguros y Reaseguros, S.A.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 31.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.