EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2018224

EBAZPENA, 2018ko irailaren 28koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusi eta aldatzen baita Onduline Materiales de Construcción SAU sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua, estalkiak iragazkaizteko materialak fabrikatzeko jarduerarako, Abanto-Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia).

Xedapenaren data: 2018-09-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201805720
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2008/05/30rean argitaratutako 2007/09/19ko EBAZPENA [200803329]
  • Ikus 2018/03/28an argitaratutako 2018/03/09ko EBAZPENA [201801696]

Honako hauek ikusirik: Ingurumeneko sailburuordearen 2007ko irailaren 19ko Ebazpenaren bidez, Onduline Materiales de Construcción SAUri Abanto-Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia) estalkiak iragazkaizteko materialak fabrikatzeko jarduerarako ingurumen-baimen integratua eman zitzaion.
Onduline Industrial SA sozietateak 2010eko abenduaren 14an jakinarazi zuen izena aldatu zuela Onduline Materiales de Construcción SAUra; horretarako, Onduline Industrial SA sozietateak Onduline Industrial SA xurgatu duela egiaztatzen duten eskrituren kopia erantsi zuen.
2011ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez, Onduline Industrial SA sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua aldatu eta gauzatu zen, estalkiak iragazkaizteko materialak fabrikatzeko jarduerarako, Abanto-Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia); halaber, sozietatearen izena aldatu eta Onduline Materiales de Construcción SAU izatera pasa zen.
Ingurumeneko sailburuordearen 2012ko otsailaren 14ko Ebazpenaren bidez aldatu zen Onduline Materiales de Construcción SAUri Abanto-Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia) estalkiak iragazkaizteko materialak fabrikatzeko jarduerarako eman zitzaion ingurumen-baimen integratua.
2013ko uztailaren 17ko idazki baten bidez, Onduline Materiales de Construcción SAUk ingurumen-organo honi jakinarazi zion bere asmoa zela instalazioak aldatzea eta «Onduvilla» deritzon beste lerro bat instalatzea.
2013ko uztailaren 18ko idazki baten bidez, Onduline Materiales de Construcción SAUri jakinarazi zitzaion 2013ko uztailaren 17an jakinarazitako aldaketa ez zela funtsezkoa.
2013ko urriaren 19an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, industriako isurpenen erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena.
2013ko abenduaren 11n, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea argitaratu zen.
2014ko urtarrilaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen abenduaren 23ko 468/2013 Dekretua, zeinaren bidez aldi baterako eteten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzekoa eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzekoa.
2014ko uztailaren 23ko idazki baten bidez, Onduline Materiales de Construcción SAUk ingurumen-organo honi jakinarazi zion bere asmoa zela instalazioak aldatzea eta, horretarako, ur bidez ebakitzeko makina bat instalatzea Onduvilla lerrorako, bai eta pintaketa-lerro berri bat ere.
2014ko irailaren 30ean, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2014ko irailaren 26ko exekuzio-erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren isurketa industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (2014/687/EB Erabakia).
2014ko abenduaren 18an onartu ziren Batzordearen 1357/2014 Erregelamendua (2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordeztekoa) eta Batzordearen 2014/955/EB Zuzentaraua (Hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzekoa), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat.
2015eko martxoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Plana onartu zen.
2015eko martxoaren 13an, 180/2015 Errege Dekretua onartu zen, Estatuko lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duena.
2015eko ekainaren 25ean, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko Legea (ekainaren 25eko 4/2015 Legea) onartu zen.
2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
Testu bategin horren 26. artikuluan dago ezarrita zer baldintza behar diren baimena berrikusteko. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion TEOen inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak bermatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusiko direla eta, beharrezkoa bada, egokitu egingo direla, baita instalazioak erreferentziazko TEO agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela ere.
2018ko urtarrilaren 31n, baimena berrikusi ahal izateko, honako hauek igortzeko eskatu zion ingurumen-organoak Onduline Materiales de Construcción SAUri: alderaketa bat (instalazioaren funtzionamendua ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenekin) eta isuriei buruzko dokumentazioa.
2018ko otsailaren 20an, Onduline Materiales de Construcción SAUk ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen.
Aurkeztutako dokumentazioa nahikoa zela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen 2018ko martxoaren 9ko Ebazpenaren bidez erabaki zen jendaurrean jartzea Onduline Materiales de Construcción SAUren ingurumen-baimen integratuaren berrikusketa, 30 egun balioduneko epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko; halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2018ko martxoaren 28an.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuta, 2018ko maiatzaren 24an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Abanto-Zierbenako Udalari, URAri eta Osasun Sailari.
2018ko abuztuaren 20an, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak txostena egin zuen, eta espedientean jaso da txosten horren emaitza.
2018ko ekainaren 27an, Abanto-Zierbenako Udalak txostena eman zuen, eta espedientean jaso da txosten horren emaitza.
Kontuan hartu da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1272/2008 Erregelamenduak aldatu duela Substantziak eta horien nahasketak sailkatu, etiketatu eta ontziratzeari buruzko 2014ko ekainaren 5eko 605/2014 Erregelamendua.
Kontuan hartu da arau horrek formaldehidoaren sailkapena aldatu duela eta, ondorioz, 1B kategoriakoa izatera aldatu da H350 arrisku-ohartarazpenarekin, eta 2. kategoriako mutagenikoa H341 arrisku-ohartarazpenarekin.
Kontuan hartu da Onduline Materiales de Construcción SAUren jarduera 117/2003 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan dagoela (zenbait jarduera eta instalaziotan disolbatzaile organikoak erabiltzeagatik sortzen diren konposatu organiko lurrunkorren igorpenak murrizteari buruzkoa da errege-dekretu hori).
Kontuan hartu da, gai edo prestakin arriskutsuak erabiltzen dituzten instalazioen araubide bereziari dagokionez, arau horren 5.1 artikuluak hau ezarri duela:
Beti eta isuriak murrizteko sistema bat jarri zein ez, isurketaren muga-balio hauek bete beharko dira:
a) 2 mg/Nm
Horren guztiorren ondorioz, kontuan hartu da 1., 4. eta 9. fokuen formaldehidorako isurketa-mugak egokitu behar direla arauak ezarritako 2 mg/Nm
Kontuan hartu da, ingurumen-baimen integratuaren berrikuspenari dagokion jendaurreko informazioaren izapidea amaituta, ez dela alegaziorik aurkeztu.
Kontuan hartu da ingurumen-organo honek duela ebazpen hau emateko eskumena, xedapen hauetan ezarritakoaren arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua.
Honako xedapen hauek ikusi dira: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onduline Materiales de Construcción SAUri emandako ingurumen-baimen integratua, baimeneko baldintzak orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioen dokumentura egokituta.
Bigarrena.– Aldatzea Onduline Materiales de Construcción SAUri Abanto-Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia) estalkiak iragazkaizteko materialak fabrikatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua, zeina 2007ko irailaren 19ko Ebazpenaren bidez eman baitzen. Horren ondorioz, 2007ko irailaren 19ko Ebazpen horren lehenengo, bigarren eta bosgarren apartatuak aldatzen dira, eta honela idatzita gelditzen:
Lehenengoa.– Onduline Materiales de Construcción SAUri, Abanto-Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia) El Campillo II industrialdean egoitza izan eta IFK A-48928881 duenari, ingurumen-baimen bateratua ematea Abanto-Zierbenan estalkiak iragazkaizteko materialak fabrikatzeko jarduerarako, betiere ebazpen honetako bigarren apartatuan ezarritako baldintzetan.
Jarduera 6.1.b) kategorian sartuta dago: «Papera eta kartoia fabrikatzeko industria-instalazioak, egunean 20 tona baino gehiago ekoizteko ahalmena dutenak» (Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskina, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua).
Lantegia Abanto-Zierbenako udal-mugartean dago, Gallartako El Campillo auzoko sektorean, Abanto-Zierbenako industrialdea deritzon «El Campillo» poligonoko 12. finka gisa identifikatuta.
Lantegian estalkiak iragazkaizteko materialak fabrikatzen dira (amiantorik gabeko plaka korrugatu asfaltikoak). Horretarako bi lehengai erabiltzen dira nagusiki: asfaltoa eta paper birziklagarria.
Fabrikatzeko prozesua funtsean mota bituminosoko plakak egitean datza, azaletan, gainazaletan eta paramentuetan erabiltzeko.
Ekoizpen-ahalmena urtean 5 milioi plaka ingurukoa da.
Plaka asfaltikoak fabrikatzeko, fase desberdin hauek bereizten dira:
a) Paper birziklagarria solte eta bala konprimatuetan jasotzen da. Hura jaso ondoren, dituen ezaugarrien arabera sailkatu, eta lortu nahi den ore-motak behar dituen ezaugarrien arabera dosifikatzen da. Arazketako prozesuan, papera pulper batean zehar igarotzen da lehenengo; han nahastu eta birrindu egiten da; ondoren zakarrak kentzen zaizkio eta uretan disolbatzen da; azkenean biltegi-tanga batera pasatzen da.
b) Fase hezea: aldi honetan paper-oreari erretxina eta metalezko pigmentuak nahasten zaizkio kartoi hezea lortzeko.
c) Fase lehorra: ondoren kartoi hori bigarren fase honetara pasatuko da lehortzeko; asfalto urtuarekin busti eta hozten utziko da.
d) Salmentarako eta igorpenerako pilatu, enbalatu eta biltegiratzea.
e) Pilatu, enbalatu eta biltegiratu ostean, produktu batzuk tarteko produktu gisa geratzen dira, eta beste bi ekoizpen-lerroetariko batetik pasa daitezke, edo bietatik.
– Pintura-lerroa.
– Ebaketa-lerroa.
Ekoizpen-prozesuan erabiltzen diren energia-baliabideak energia elektrikoa, gas naturala eta propanoa dira. Energia elektrikoa erabiltzen da eraikinen eta aldagelen berokuntzarako eta ur sanitario berorako, nabea, bulegoak eta kanpoaldea argiztatzeko, bai eta ekoizpen-prozeduran ere (irabiagailuak, armairu elektrikoak, motorrak...). Gas naturala jariakin termikoa berotzeko galdaretako erregailuetan erabiltzeko da, lehortzeko fasean. Bestalde, propanoa, paletak plastiko erretraktilez biltzeko erabiltzen da.
Ura industria-prozesuan, bulegoetan, laborategian, lantegian eta aldageletan erabiltzen da, eta udal-saretik hartzen da.
Hondakin-urak arazteko sistema bat dago, CIV motako hidrokarburo-bereizlearekin; bereizle horrek grabitazioz funtzionatzen du eta polietilenozkoa da. 5.000 litroko ahalmena du, 10 l/s-ko emariarekin. Halaber, instalazioek 580 m
Enpresan sortutako efluenteak honela sailkatzen dira:
– Hondakin-ur beltzak eta sanitarioak, kolektorera bideratzen direnak.
– Prozesu-instalazioen lurzoruak garbitzeko urak, prozesu-urekin batera bideratzen dira 580 m
– Prozesuko urak, papera prestatzeko fasekoak eta fase hezeko purgetakoak, paper-orea xukatzeko etengabe egiten diren purgetakoak. Lurzorua garbitzeko lerroko urekin batera, zuzenean 580 m
Instalazioak atmosferarako isurketa sistematikoko bederatzi foku dauzka:
– Oxidagailu termiko birsortzailearen tximinia.
– Lehorketa-tuneletik ateratzen diren lurrunak kanporatzeko kanpaia.
– Tximinia 2, asfaltoa berotzeko galdara bakoitzeko bat.
– Onduvilla pintaketa-lerroko 4 tximinia (pintura-kabina bakoitzeko bat eta lehortze-labearena).
– Onduvillako ekoizpenerako shaded efektuko fokuaren tximinia (prozesuko hezegunean).
Eta lau isurketa-foku ez-sistematiko:
– Oxidagailu termiko birsortzailearen by-pass tximinia.
– Desgasifikagailuaren huts-ponpen gasen aterabidea.
– Formazio-mahaiaren huts-ponpen gasen aterabidea.
– Ekipamendu elektrogenoa.
Hondakin arriskutsuak sortzen dituzten prozesuak hauek dira: fase hezea (1. prozesua) eta lehorra (2. prozesua), eta zerbitzu nagusiak (3. prozesua), eta mantenimendua, sortzen baitira kutsatutako ontzi hutsak, kutsatutako xurgatzaileak, erabilitako olioak eta fuelolioa duten asfalto-hondarrak. Hondakin arriskugabeak sortzen dira orea prestatzeko, bustitzeko eta paletizatzeko prozesuetan, eta baita planta mantentzeko lan orokorretan ere; esaterako, zapaltzeko makinaren erreusak, upeletako hondakinak, erreus-plakak, eta txatar eta zur-hondarrak.
Ekoizpen-prozesuetan eskura daitezkeen teknikarik onenak erabiltzen dituzte, ore eta papergintzarako Europako BREF agirian jasota daudenak, («Reference Document on Best Available Techniques in the Pulp and Paper Industry»). Beraz, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren alorrean indarrean dagoen araudian ingurumena bere osotasunean babesteko helburuak betetzen dira.
Orea, papera eta kartoia ekoizteko teknika erabilgarri onenei buruzko (TEO) ondorioak zehazten dituen Europako Batzordearen 2014ko irailaren 26ko exekuzio-erabakian adierazitakoari jarraituz, Onduline Materiales de Construcción SAUk teknika erabilgarri onenetariko hauek betetzen ditu: 1, 2, 5, 6, 7, 8, 10, 12, 17, 42, 43, 44.
Bigarrena.– Ondorengo baldintzak eta betekizunak ezartzea Onduline Materiales de Construcción SAUk estalkiak iragazkaizteko materialak fabrikatzeko (amiantorik gabeko plaka korrugatu asfaltikoak) eta hondakin arriskugabeak kudeatzeko Abanto-Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia) sustatutako jarduerarako:
A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da seiehun (600.000) mila euroko zenbatekoaz, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.
Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hileko kontsumo-prezioen indizearen arabera (KPI) handituz.
B) Onduline Materiales de Construcción SAUk Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren datuetan egiten den edozein aldaketa.
C) Neurri babesle eta zuzentzaileak gauzatzeko, indarrean dagoen araudia eta ondorengo ataletan ezarritakoa beteko da, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzan aurkeztu dituen dokumentuetan aurreikusi bezala:
C.1.– Hondakin arriskugabeak hartu, maneiatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.
Onduline Materiales de Construcción SAUk hondakin arriskugabeak (R3) balorizatuko ditu materiala lehengai gisa sartzeko.
Hondakina heldutakoan, adieraziko da non deskargatu behar den eta, deskargan bertan, egiaztatuko da zer-nolako kalitatea daukan ekarritako paperak.
Plaka asfaltikoak fabrikatzeko, fase desberdin hauek bereizten dira:
I.– Orea prestatzea: paper birziklagarria solte eta bala konprimatuetan jasotzen da. Hura jaso ondoren, dituen ezaugarrien arabera sailkatu, eta lortu nahi den ore-motak behar dituen ezaugarrien arabera dosifikatzen da. Arazketako prozesuan, papera pulper batean zehar igarotzen da lehenengo; han nahastu eta birrindu egiten da; ondoren zakarrak kentzen zaizkio eta uretan disolbatzen da; azkenean biltegi-tanga batera pasatzen da.
II.– Fase hezea. Fase honetan, paper-oreari ura ateratzen hasten da baliabide mekanikoz, kartoi hezea lortzeko, eta erretxina eta metalezko pigmentuak gehitzen zaizkio.
III.– Fase lehorra. Ondoren kartoi hori bigarren fase honetara pasatuko da lehortzeko; asfalto urtuarekin busti eta hozten utziko da.
IV.– Pilatu, enbalatu eta biltegiratzea.
Instalazioan balorizatzeko onar daitezkeen hondakinak ondorengo apartatuetan daude zehaztuta, behar bezala kudeatzeko zehaztapenekin batera.
Instalazioan tratatu beharrekotzat jotzen den hondakin-jatorri bakoitzeko, operadoreak ekoizlearekin tratamendu-kontratu bat izenpetu beharko du eta kontratu horretan hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena erantsiko da.
Hondakin jakin bat onar daitekeela egiaztatu ondoren, Onduline Materiales de Construcción SAUk dokumentu horren titularrari onarpena ziurtatzen duen agiria igorriko dio, onarpen horren baldintzak ezarrita.
C.1.1.– Onar daitezkeen hondakinak.
Onduline Materiales de Construcción SAUk Europako Hondakinen Zerrendako hondakin arriskugabeak tratatu ahal izango ditu. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EE Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EE Zuzentarauan xedatutakoa betetzeko).
Instalazioan inola ere ez dira onartuko ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edota, hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.
Jasotako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.
2015eko martxoaren 13an, 180/2015 Errege Dekretua, estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duena bete beharko da.
Hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetatik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
C.1.2.– Hondakin arriskugabeen sarrera kontrolatzea.
Balorizazioa egiteko, instalaziora iristen diren hondakin arriskugabeen kontrol bat eraman beharko da, bermatzeko ezen ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla instalazioan.
Ingurumen Sailburuordetzak onetsitako onarpen-agirian ezarritako egiaztapena izango da kontrol hori. Agiri horretan, onartzeko parametro mugatzaile eta baldintzatzaileak ezarriko dira. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.
Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin-mota gehiago kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ingurumen Sailburuordetzaren onarpena lortzea aldez aurretik, eta ebazpen honen I. apartatuan ezartzen dena betetzea.
C.1.3.– Zamalanak.
a) Zamalanetan, ibilgailuak geratzeko guneak zolata irazgaitzekoak izango dira, hondakina biltegiratzen den nabearen barruan.
b) Instalazioan egiten diren hondakinen zamalanek eta manipulazioek, baita ekipamenduen estankotasunak ere, isuri lausoak edo kontrolik gabeko isuriak saihestu beharko dituzte, edo, saihestu ezin denean, ahalik eta gehiena txikitu.
C.1.4.– Jasotako hondakinak biltegiratzea.
Hondakinak estankotasun-baldintza egokietan biltegiratuko dira, gerta daitezkeen ihes edo isurien balizko eragina saiheste aldera; hala gertatuz gero, horiek bildu eta karakterizatu egingo dira.
Bi urtekoa izango da balorizatu beharreko hondakin arriskugabeak gordetzeko gehieneko epea.
Paper-fardelak paper-biltegian biltegiratzen dira. Ebakin motaren arabera kokapen desberdinak ezartzen dira (UNE-EN 643 Arauaren arabera – Birziklatzeko paper eta kartoiaren kalitate estandarren Europako zerrenda). Paper-biltegiak, gutxi gorabehera, 960 m
Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru estankoak izan behar dituzte, aurreikusitako karga guztiak jasateko eta horien isuri edo ihesei eusteko gaitasunarekin. Hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako biltegiratze-gune bereiziak izango dira.
Instalazioan onartutako hondakinak biltegiratzeko orduan, prezipitazio atmosferikoak sartzea eta haizeak hondakinak arrastatzea saihestu beharko da.
C.1.5.– Hondakin kudeatuen datuen erregistroa.
Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Onduline Materiales de Construcción SAUk fitxategi kronologiko bat izan beharko du, formatu fisikoan edo telematikoan. Fitxategi horretan, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, destinoa eta tratamendu-metodoa, eta, hala badagokio, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken destinoa eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.
Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko dituzte eta urtero bidaliko diote Ingurumen Sailburuordetzari, ingurumena zaintzeko dagokion urteko programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.
C.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.
Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan (hondakinen lekualdaketei buruzkoa) ezarritakoa bete beharko da.
Horrez gain, aurreikusten bada inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen destinoko instalazioan –aurreikusitako balorizazio- edo deuseztatze-tratamenduaren ondorioz– sortutako korronte esanguratsuren bat hondakindegian ezabatzea, kontsulta bat egin beharko da organo honen aurrean, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketek bat egiten dutela EAEko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa 2020 Planean zehazten diren EAEko hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.
C.2.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.
C.2.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
C.2.1.1.– Baldintza orokorrak.
Onduline Materiales de Construcción SAUren instalazioa ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferara egingo diren isurketek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea.
Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.
Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.
Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurketarik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztu behar dira disfuntzionamendu- eta erabilezintasun-aldiak.
Oxidagailu termikoak funtzionatu beharko du gasak 0,5 segundo baino gehiago egon ahal izateko moduan eta 750 ºC-tik gorako tenperaturan.
Gas-efluenteak ez dira oxidagailu termikora bidaliko aurreko apartatuan adierazitako tenperatura lortu arte.
Instalazioaren titularrek Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuak 5. artikuluan jasotzen dituen betebeharrak bete beharko dituzte.
Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: fokuen sekzioak, neurketa-guneak, laginketa-guneek, neurketa-portuek, irisgarritasunak eta segurtasunak eta zerbitzuek.
Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.
C.2.1.2.− Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Onduline Materiales de Construcción SAUren instalazioak (haren jarduerari urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren eranskinaren 04 06 10 00 kodea dagokio) honako foku hauek dauzka, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiari jarraituz katalogaturik:
Foku ez-sistematiko horietariko baten bat («Ekipamendu elektrogenoa» eta «Oxidagailu termiko birsortzailearen by-pass tximinia») urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, isurketen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, isurketa-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.
Urte jakin batean foku sistematiko batek foku ez-sistematiko batek bezala funtzionatzen badu, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondoko urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek ez badute bere horretan jarraitzen. Ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da inguruabar hori.
C.2.1.3.– Isurketaren muga-balioak.
Isuri atmosferikoek isurketaren muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da lantegia:
(*) Baldin eta fluxua > 10 g/h bada.
(1) Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Agindua, zeinaren bidez jarraibide teknikoak zehaztu baitziren abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua garatzeko (dekretu haren bidez, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak garatzen dituzten instalazioak arautzen dira).
Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.
Isuri-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duena beteko da. Ikusten bada isurketaren muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.
Guztizko konposatu organikoei eta formaldehidoari dagokienez, FE01 («oxidagailu termiko birsortzailea») eta FE04 fokuan («lehorketa-tuneleko lurrunen aterabideko ke-kanpaia») neurtzen dira), eta, Formaldehídoari dagokionez, FE09 fokuan («Onduvilla aurrepintaketa-lerroa –Shaded–»). Eta ulertuko da ezarritako mugak betetzen dituztela, baldin eta neurketa guztietan botatzen diren kutsagarriek muga-balioak gainditzen ez badituzte, eta ordubeteko batezbestekoek ere muga-balioak gainditzen ez badituzte 1,5 baino goragoko faktorean.
C.2.1.4.– Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.
Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan adierazitako betebeharrak bete beharko dituzte instalazioaren titularrek.
Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren apartatuaren C.2.1.2 azpiapartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta laginketa-puntuen kokapenak bete egin beharko dute atmosferaren arloko sail eskudunak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa.
Organo honek foku berri bat baimendu ondoren, abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako neurketa-kontrol bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.
C.2.1.5.– Usainei buruzko baldintzak.
Instalazioaren titularrak usainek eragindako eragozpenak minimizatu beharko ditu. Hala badagokio, eskumena duen organoak egoki iritzitako prozesuen isuriak hartzeko eta arazteko eskatu ahal izango dio instalazioaren titularrari.
C.2.2.– Saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak.
C.2.2.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.
C.2.2.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.
C.2.2.3.– Isurketaren muga-balioak.
Saneamendu-sarera egiten den isurketaren parametroak honako hauek izango dira, bakoitzerako zehazten diren gehieneko balioekin:
a) Kontzentrazioko isurketaren muga-balioak:
* Eguneko lagin konposatu bat izanez gero.
** Lagin puntual bat izanez gero.
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurketaren muga-balioak lortzeko.
b) Kutsadura-kargako isurketaren muga-balioak:
C.2.2.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.
Prozesu-instalazioko eta paper-biltegiko lurra garbitzen erabilitako hondakin-urak eta prozesuko urak arazteko edo horietarako neurri zuzentzaileak ezartzeko instalazioek funtsean hondakinak biltzeko sareak dauzkate; horien bidez, 5.000 litroko hidrokarburo-bereizgailu batzuetara bideratzen dira, eta bereizgailu horrek koipeen kolektorea, sedimentazio-ganbera bat eta husteko tapoia dauzka.
Instalazioek 580 m
Hartutako neurri zuzentzaileak nahiko ez direla ikusiz gero, Onduline Materiales de Construcción SAUk behar beste aldaketa egingo du arazketako instalazioetan, isuriak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan; horretarako, aldez aurretik jakinaraziko zaizkio aldaketok Ingurumen Sailburuordetzari, eta, behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.
Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, isuriak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da, isurien lagin esanguratsuak lortzeko behar dituen ezaugarri guztiekin.
C.2.3.– Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira euren izaera eta helburu egokiena zehazteko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren hondakin-tipologia desberdinak euren artean edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketarik ez izateko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, hartarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.
Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.
Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d) apartatua) ezarritakoa ezertan galarazi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.
Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurtzeak edo lixibatuak sor baditzakete, bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurtzeak kanpora irten ez daitezen. Hauts itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.
Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko du, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.
Hondakinek desagertu, galdu eta ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Abanto-Zierbenako Udalean (Bizkaia).
Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.
Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta matxoaren 13ko 180/2015 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.
Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarria bete beharko da.
Hauek dira sustatzaileak aitortutako ekoizpen-prosezuak:
C.2.3.1.– Hondakin arriskutsuak.
Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak:
a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da, eta horiei buruzko informazioa baimena izapidetzean jasotzen da. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020rako Ingurumeneko Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balidazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onarpen-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada.
b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.
c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.
d) Hondakin arriskutsuak ezin izango dira sei hilabetetik gora eduki biltegian. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.
e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena eginda dagoela, araudian zehaztutako aurretiaz, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko du jatorritik helmugaraino. Onduline Materiales de Construcción SAUk onarpen-agiriak eta kontrol- eta jarraipen- agiriak edo haien baliokide diren agiri ofizialak erregistratu eta artxiboan gorde behar ditu, hiru urtez, gutxienez.
g) Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak betetzen dituela halako gaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako betebeharrak.
h) Onduline Materiales de Construcción SAUk Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen ekainaren 2ko 679/2006Errege Dekretuari jarraikiz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.
i) Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak–. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatua bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta Toki Erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.
j) Onduline Materiales de Construcción SAUk PCB eduki dezaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan zehaztutako baldintzak (errege-dekretu haren bidez, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dira) eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.
k) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009 (EE) Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu Onduline Materiales de Construcción SAUk, berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.
l) Onduline Materiales de Construcción SAUk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.
m) Erregistro bat eramango da, eta bertan adieraziko dira kantitatea, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak.
n) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, alegia, hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzeko, Onduline Materiales de Construcción SAUk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatutako legearen garapenerako araubideak ez badu Onduline Materiales de Construcción SAU hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.
o) Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Onduline Materiales de Construcción SAU, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.
p) Irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan (Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena) xedatutakoari jarraituz, e) eta f) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta m) eta n) letretan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeentzako bertsioa erabiliz.
q) Amiantoa duten hondakinak atzemanez gero, Onduline Materiales de Construcción SAUk 108/1991 Errege Dekretuaren 3. artikuluan –amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoa– ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
C.2.3.2.– Hondakin arriskugabeak.
Sustatzaileak aitortutako hondakin arriskugabeak honako hauek dira:
a) Bigarren apartatuaren C.2.3. azpiapartatuan xedatutakoarekin bat, hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, hartarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Justifikazio tekniko hori lortzeko, hondakin hori onartzeko baimenduta dauden hiru kudeatzailek ezetza eman behar diote kasuan kasuko hondakina baloratzeari.
b) Erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak materialen arabera egoki bereizita entregatu beharko zaizkio agente ekonomiko (hornitzaile) bati, berrerabiliak izan daitezen, ontzi erabilien kasuan; edota berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati, ontzien hondakinen kasuan.
c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki; hondakinen azken helburua balorizatzea denean, berriz, 2 urtez gorde ahal izango dira.
d) Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Onduline Materiales de Construcción SAUk erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo horien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak badira, hiru urtean gutxienez.
e) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin arriskugabea eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharra egongo da, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa.
f) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
g) Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Onduline Materiales de Construcción SAU, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.
h) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion ingurumena zaintzeko programa –dagokion urtekoa– bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.
h) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, apartatu honetako c), d) apartatuetan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta e), f) eta h) apartatuetakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.
i) Baldin eta hondakin arriskugabeak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren hondakinen lekualdaketei buruzko 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da.
C.2.4.– Ontziak merkaturatzea.
Onduline Materiales de Construcción SAUk, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.
Era berean, Onduline Materiales de Construcción SAUk ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du nahitaez (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Onduline Materiales de Construcción SAUk aipatutako betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, industria- edota merkataritza-ontziak merkaturatzeko Ontzi eta Ontzi Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.
Onduline Materiales de Construcción SAUk, urte natural baten zehar, ondoren zehazten diren kantitateak baino gehiagoko hondakinak sortu ahalko dituen produktu ontziratuak edota industria- edo merkataritza-ontziak merkaturatzen baditu:
– 250 tona, beira bada bakarrik.
– 50 tona, altzairua bada bakarrik.
– 30 tona, aluminioa bada bakarrik.
– 21 tona, plastikoa bada bakarrik.
– 16 tona, egurra bada bakarrik.
– 14 tona, kartoia edo material konposatuak soil-soilik badira.
– 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.
Prebentziorako enpresa-plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.
C.1.5.– Lurzorua babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako eginbeharrak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostenaren arabera, eta bertan jasota dauden gomendioen arabera, Onduline Materiales de Construcción SAUk lurzorua babesteko beharrezko neurriak hartu beharko ditu.
Halaber, 9/2005 Errege Dekretuan, urtarrilaren 14koan, 4/2015 Legean, ekainaren 25ekoan, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan, eta abenduaren 16koan, xedatuta dauden eta lurzoruaren babesarekin lotura duten betebeharrak egikaritzeko, 2016ko azaroaren 17an ingurumen-organoak bidalitako «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» zirkularrean aipatzen diren instalazioei eskatzen zaien dokumentazioa entregatu beharko du sustatzaileak. Zirkular horretan, honako hau jasotzen da: lurzoruaren egoeraren aldizkako txostenaren edukia eta emateko baldintzak, lurpeko uren eta lurzoruen txostena, kontrol-agiria eta jarraipen-agiria, esteka honetan eskura daitekeena:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-pcc/eu/
Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen ibiltzen den erakunde ezagun batek egina. Dokumentu horretan jasoko dira: lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta kontroleko eta lurzoruen eta lurrazpiko uren jarraipeneko dokumentuak. Aurrerantzean ere, emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar badira, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.
Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:
1.– Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:
a) Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluaren 1.c) apartatuarekin bat, hondeatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak, eta abar) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.
b) Hondeaketa horrek hondeatutako materialen 500 m
c) Hondeatu beharrekoa 500 m
d) Aurreko kasu horietan guztietan, hondeatzen amaitutakoan, hondeatutako materialak zuzen berrerabili edo kudeatu direla ziurtatzen duen txosten bat aurkeztu beharko da ingurumen-organoan, behar bezala karakterizatu aurretik.
e) Oro har, irizpide hauek beteko dira:
– Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m
– Soberako materialak instalazioan bertan berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa; horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.
– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak eta TPH direlakoetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.
– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.
2.– Baldin eta aurreikusten bada lur-mugimendua dakarren aldaketaren bat egingo dela instalazioa baimenduta dagoen lurzatitik kanpo (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 1. eranskinean aipatzen den jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru-gaiei buruzko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.
Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e) apartatuari jarraikiz betiere.
C.2.6.– Zaratari buruzko baldintzak.
a) Beharrezko neurri guztiak ezarriko dira honako indize akustiko hauek gaindi ez daitezen:
a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.
a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.
a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; halakoetan, pantailatzeak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.
1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.
Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.
Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.
b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiagoko guneetako zarata-maila.
D) Ingurumena zaintzeko programa.
Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da ingurumena zaintzeko programa:
D.1.– Atmosferako isurtzeak kontrolatzea.
D.1.1.– Kanpoko kontrolak.
a) Onduline Materiales de Construcción SAUk isurketen kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:
b) Puntu honetako a) letran aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, 212/2012 Dekretuan, urriaren 16koan, ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa-kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.
c) Halaber, a) apartatuan azaldutako isurketa-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin funtzionatzen badu, isurketa bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozelako maiztasunarekin, emisioaren iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programan justifikatu beharko da.
d) By-pass tximiniaren balbula irekitzen bada, egoeraren erregistroa egin beharko da, eta igorri, ingurumena zaintzeko urte egokiko programaren barruan, by-pass horren irekieraren erregistroaren kopia, jakin ahal izateko noiz ireki eta itxi den eta zenbat denbora egon den balbula irekita.
D.1.2.– Lortutako emaitzen erregistroa.
Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskinean (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).
Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.
D.1.3.– Disolbatzaileak erabiltzeagatik sortzen diren konposatu organiko lurrunkorren isurketak kontrolatzea.
Urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuak –zenbait jardueratan disolbatzaileak erabiltzeagatik sortzen diren konposatu organiko lurrunkorren isurketak murrizteko dekretua da hori– xedatutakoaren aplikazio-eremuaren barruan dagoen merkataritza-sozietatea denez, Onduline Materiales de Construcción SAUk urtero bidali beharko du, dagokion urteko ingurumen-zaintzako proposamenaren barnean, urtarrilaren 8ko 1/2013 Dekretuak 9.1 artikuluan zehazten duen dokumentazioa –konposatu organiko lurrunkorrak igortzen dituzten instalazioei buruzko dekretua da hori–.
Urte jakin batean Onduline Materiales de Construcción SAUren disolbatzaile-kontsumoa iristen ez bada urtarrilaren 31ko 17/2003 Errege Dekretuaren eranskinean ezartzen den urteko kontsumoaren atalasera, instalazioak igorri beharko du urteko disolbatzaile-kontsumoaren taula soilik, 1/2013 Dekretuaren 9.2 artikuluak xedatutako moduan.
1/2013 Dekretuaren 9.1 eta 9.2 artikuluetan aipatzen diren dokumentuak bidaltzeko, http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-20775/es/ helbide elektronikoan dauden txantiloiak erabili beharko dira, bertan dauden giden jarraibideen arabera.
Onduline Materiales de Construcción SAUk, ekoizpenean aldaketak egiteagatik edo lehengai berriak erabiltzen hasteagatik, aurreikusten badu urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuaren II. eranskinean barnebilduta egoteari utzi egin behar diola, behar bezala arrazoitu beharko du zio hori EAEn konposatu organiko lurrunkorrak isurtzen dituzten instalazioen zerrendan duen inskripzioa baliogabetzeko, 1/2013 Dekretuak 8. artikuluan agintzen duen eran, eta, behar izanez gero, ingurumen-baimen integratuan dituen atmosferarako isurketen baldintzak aldatzeko.
D.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, honako analisi hauek egingo dira:
b) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldian egingo dira beti.
c) Isurien kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzari igorriko zaizkio, ebazpen honen bigarren apartatuko C.6 azpiapartatuan ezarritako epeetan eta baldintzetan.
d) Isurketak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, baldin eta puntu honetako a) apartatuan ezarritako kontrol-parametro guztiek betetzen badituzte ebazpen honen bigarren apartatuko B.1.2.3 azpiapartatuan ezarritako mugak.
D.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko.
(1) Adierazleen unitateak, ahal dela, ohikoak izango dira; hau da, isurketa atmosferikoei buruzko datua bada kg urteko edo emaria eta kontzentrazioa emango dira, horrela ageri baitira isurketei buruzko EPERen datuetan. Materialei buruzko datuak ahal dela tonetan (t), energiari buruzko datuak kWh-etan, etab.
D.4.– Zarataren kontrola.
a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira bost urterik behin: Ld, Le, Ln, LAeq, Ti eta LAeq,60 segundo. Erdietsitako emaitzen arabera, ondorengo neurketak egiteko beste maiztasun bat erabaki ahal izango da.
b) Neurketa bidezko ebaluazioak –aurreko atalean adierazitakoak– administrazioaren II. mailako erakunde laguntzaile batek egin beharko ditu urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen-organoak zainduko du ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.
c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.
D.5.– Emaitzak kontrolatu eta igortzea.
Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:
https://www.euskadi.eus/y22-izapide/eu/contenidos/serv_proc_comunicacion/p_comu_201732123333101/procedures/proc_201732144928210/eu_def/electronic_partial.shtml
Hala, aipatutako programan zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgura edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik (uren atalean dago zehaztuta horien bidalketa), ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko dira bakarrik, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean baino ez dute berehala jakinarazi beharko, eta ingurumen-baimen integratuan ezarritako mugak betetzea lortzeko neurriak ere aurkeztu beharko dituzte horrelakoetan. Era berean, urtebete baino aldizkakotasun handiagoko kontrolik egiten bada, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez da igorriko.
Emaitza horiek urtero bidaliko dira, martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozeduren kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak azalduz; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.
D.6.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du, eta bertan bildu beharko ditu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.
Era berean, ingurumena zaintzeko programak jaso beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, adierazle horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
E) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.
E.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurketen eta sortuko diren hondakinen zenbatespena egin beharko du sustatzaileak, eta kasuan-kasuan haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.
Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko, bigarren apartatuko B.1.3 azpiapartatuan («Instalazioan ekoitzitako hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko baldintzak») ezarritakoari lotu beharko zaio, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.
E.2.– Jarduera uztea.
Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa (21.1 epigrafea, «Paper-orea, papera eta kartoia egitea»), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Onduline Materiales de Construcción SAUk jarduera bertan behera uztearen berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jarduera utzi baino lehen, Onduline Materiales de Construcción SAUk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu ebazpen honen bigarren apartatuaren B.1.3 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.
E.3.– Jarduera aldi baterako etetea.
Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Onduline Materiales de Construcción SAUk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.
Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.
E.4.– Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.
Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.
Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo isuriak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesik izanez gero, lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa-mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.
Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, tangen barnealdearen ikuskapen bisualak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
Era berean, atmosfera eta ingurune urtarra kutsatzea prebenitzeko eta kutsatutakoa zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.
Hidrokarburoen bereizgailua aldizka ikuskatuko da hondakinak ez pilatzeko, esaterako lokatzak, olioak eta koipeak. Horiek guztiak aldizka erretiratuko dira isuriaren kalitatea ez kaltetzeko. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko. Hala badagokio, gorde egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.
Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.
b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gorabeherak jasota uzteko.
c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.
d) Bustitzeko asfaltoa, erretxina, jariakin termikoa eta plantan sortutako gainerako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzakeenez, isuriak, jarioak edo ihesak gerta daitezkeen azalera guztiak iragazkaitzak izan beharko dute.
e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak eduki beharko dira.
f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak biltegiratuko dira, halako kondiziotan ezen ez baitira izango ingurunean sakabanatzeko moduan.
g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.
h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezko diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko ontziak; kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta babes pertsonalerako ekipamendu egokiak.
i) Kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura dokumentatu bat izango dute; eta saiatu behar dira efikaziari eragin diezaioketen isuriak tratamendu-instalaziora joan ez daitezen.
j) Gorabeheraren bat izanez gero agintariei jakinaraztea.
Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:
– Gorabehera-mota.
– Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).
– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.
– Sortutako ondorioak.
– Halakorik badago, epe laburrera aurreikusitako jarduketak.
Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Abanto-Zierbenako Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
– Gorabehera-mota.
– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
– Gorabeheraren iraupena.
– Ustekabeko isuria izanez gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.
– Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.
– Eragindako kalteen zenbatespena.
– Hartutako neurri zuzentzaileak.
– Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.
– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.
k) Larrialdi-egoeretan babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.
F) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala eginarazten badigute, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumen-zaintzako programa aldarazi ahal izango da, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai eta neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, hala babes- eta zuzenketa-neurriak nola ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuz gero edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
G) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Onduline Materiales de Construcción SAUk aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.
Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioaren bidez transmitituko da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri); hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.
Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.
Ingurumen Adierazpena publikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez arautzen dira informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
H) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko dute:
http://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_autorizacion/p_autho_20183895085814/procedures/proc_20183895329689/eu_def/adjuntos/Formulario_modificaciones.doc
Erakunde honen onespena ere beharko da, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).
Nolanahi ere, aipatutako 815/2013 Errege Dekretuak, urriaren 18koak, 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.
Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c) eta 7.2.c) artikuluetan xedatutakoa.
Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
«Bosgarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da honako kasu hauetan:
a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatutako isurketaren muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.
b) Isurketak nabarmen murritz badaitezke, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteko gehiegizko kostuak ezarri gabe.
c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta, beste teknika batzuk erabili behar badira.
d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian xedatutakoaren arabera, uste badu ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isuriei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuste-prozesua hasteko.
e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.
f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.
g) Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitu beharra badago; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.
h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, egiaztatzen bada ez direla nahiko ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak.
i) Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen 26. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.
Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.»
Hirugarrena.– Onduline Materiales de Construcción SAUri eskatzea gehienez sei hileko epean erantzun diezaiela alderdi hauei:
– Bideragarritasunaren azterketa aurkeztu beharko da, fokuetako jatorri organikoko kutsatzaileen tratamendua hobetzeko eta usain-isurketak minimizatzeko.
Halaber, sei hileko epean:
– Justifikatu beharko da kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen erabakiaren bidez argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.
– Lurzorua babesteari dagokionez, lurzoruen dokumentu bakar bat aurkeztu beharko da, ikerketa-lanak eta lurzoruaren kalitatea lehengoratzeko lanak egin ditzakeen erakunde egiaztatu batek egina. Dokumentu horretan, hauek jasoko dira: lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol eta jarraipeneko dokumentuak. Horiek guztiak eskatzen dira «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» izeneko zirkularrean, zeina bigarren apartatuaren C.1.5 azpiapartatuan aipatzen baita. Dokumentuari «058» kodea esleituko zaio.
Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz –testu bategina abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen–, eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.
Bosgarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Onduline Materiales de Construcción SAUri, Abanto-Zierbenako Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.
Seigarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 28a.
Ingurumeneko sailburuordea,
MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.