EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2018223

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 14koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio Emaitek Plus laguntza-programarako 2018ko ekitaldiko deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak handitzeari.

Xedapenaren data: 2018-11-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201805690
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/04/17an argitaratutako 2018/03/28ko EBAZPENA [201802010]

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduaren bitartez (2015eko urriaren 7ko EHAA, 191. zk.) arautzen da Emaitek Plus laguntza-programa. Agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduak aldatu du (2017ko abuztuaren 18ko EHAA, 157. zk.).
Bigarrena.– Emaitek Plus programa agindu arautzailearen 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, egoki da, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2018ko martxoaren 28ko Ebazpenaren bidez, 2018ko ekitaldirako laguntzetarako deialdi publikoa egin zen.
Hirugarrena.– Aipatutako ebazpenaren 2. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, egokia da, iragarritako laguntzak finantzatzeko, 56.000.000,00 euro bideratuko dira, eta, agindu arautzailearen 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, urteko deialdiko guztizko aurrekontu-zuzkidura bi zenbateko bereizitan banatuko da:
– Foku anitzeko teknologia-zentroentzat: 42.000.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatituta:
● Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua: 40.740.000,00 euro.
● 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko, zentroen jarduera-planak: 1.260.000,00 euro.
– Ikerketa kooperatiboko zentroentzat: 14.000.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatituta:
● Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua, 13.580.000,00 euro.
● 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko, zentroen jarduera-planak: 420.000,00 euro.
Beti 2018ko martxoaren 28ko Ebazpenaren 2. artikulu horren arabera, eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik, eta haiek ebatzi baino lehen, zenbateko horiek aldatu ahal izango dira, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren beste laguntza-programa batzuk exekutatu eta agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera, betiere. Aldaketarik izanez gero, Berrikuntza, Teknologia eta Lehiakortasuneko sailburuordeak ebazpena emango du, aurreko guztiaren berri emateko.
Horiek Emaitek Plus programa laguntzen 2018ko deialdia arautzen duen 2018ko martxoaren 28ko Ebazpenaren 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Publikotasuna ematea Emaitek Plus laguntza-programarako 2018ko ekitaldiko deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak 1.600.000 euro handitzeari, xahutu gabe geratu diren aurrekontu baliabideen arabera. Deialdi hori Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2018ko martxoaren 28ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen. Horrela, 57.600.000,00 eurokoak dira Emaitek Plus laguntza-programaren 2018ko ekitaldia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak.
Agindu arautzailearen 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, urteko deialdiko guztizko aurrekontu-zuzkidura bi zenbateko bereizitan banatuko da:
– Foku anitzeko teknologia-zentroentzat: 1.200.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatituta:
● Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua, 1.164.000,00 euro.
● 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko, zentroen jarduera-planak, 36.000,00 euro.
– Ikerketa kooperatiboko zentroentzat: 400.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatituta:
● Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua, 388.000,00 euro.
● 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko, zentroen jarduera-planak, 12.000,00 euro.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 14a.
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.