EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2018222

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1041/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-10-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201805671
Maila: Ediktua
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 1041/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Luisa Fernanda Osorio Garcia.
Abokatua: Estibaliz Diaz de Lezana Vargas.
Prokuradorea: Aitor Suarez Fernandez.
Demandatua: Mauricio Alexander Vargas Henao.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-10-29an. Hona hemen epaitza:
610/2018 EPAIA
Epailea: María José Carrasco Castillo.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hemezortziko urriaren hogeita bederatzia.
Alderdi demandatzailea: Luisa Fernanda Osorio Garcia.
Abokatua: Estibaliz Diaz de Lezana Vargas.
Prokuradorea: Aitor Suárez Fernández.
Alderdi demandatua: Mauricio Alexander Vargas Henao.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak arautzea.
EPAITZA
Lehenengoa.– Baietsi egiten dut Luisa Fernanda Osorio Garcíak aurkeztutako demanda; eta, beraz, neurri hauek hartzea erabaki dut:
I.– Adingabeko hiru seme-alaben zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio, eta guraso-ahala guraso biek partekatuko dute.
II.– Ez da aitaren aldeko bisita-araubiderik ezartzen.
III.– Mauricio Alexander Vargas Henaok seme-abala bakoitzarentzako 120 euro ordaindu beharko du hilean, mantenu-pentsioaren kontzeptuan, hau da, guztira 360 euro. Aurreratuta ordaindu beharko du, hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan, horretarako izendatzen den kontu korronte edo aurrezki-libretan.
Diru-kopuru hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako kontsumoko prezioen indizeen aldaketen arabera.
Guraso biek ordainduko dituzte erdibana seme-alaba adingabeen gastuak (seme-alabek eragindako ustekabeko gastu horiek bi baldintza bete behar dituzte: jagoletza ez daukan gurasoak erdibana ordaintzeko baimenduta egotea edo behar-beharrezkoak izatea. Bi baldintza horiek bete eta aurreikus daitezkeen gastuak ere aparteko gastuen barruan sartuko dira, esate baterako, gastu medikoak (aurreikusiak zein ez) baldin eta Gizarte Segurantzak ordaintzen ez baditu; eta, ados egon ezean, agintaritza judizialak ebatziko du zer egin.
Laugarrena. – Gurasoei ez zaie ezartzen kosturik.
Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharra dago, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuen eta kontsignazioen kontuan:... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Mauricio Alexander Vargas Henao demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Barakaldo (Bizkaia), 2018ko urriaren 29a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.