EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2018220

IRAGARKIA, Visesa sozietate publikoaren jabetzakoa den etxebizitza libreko SI-5 lursaila besterentzeari buruzkoa. Lursail hori Bilboko Zorrotzaurreko eremu mistoan dago, AI-1eko I. egikaritze-unitatean.

Xedapenaren data: 2018-11-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201805632
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa) sozietate publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Sail Juridikoa.
c) Espedientearen zenbakia: 051/2018/C17/Lurzoruak besterentzea
2.– Besterentzearen xedea.
a) Xedearen deskribapena:
Visesa sozietate publikoaren jabetzakoa den etxebizitza libreko SI-5 lursaila besterentzea. Lursail hori Bilboko Zorrotzaurreko eremu mistoan dago, AI-1eko I. egikaritze-unitatean.
b) Loteen araberako banaketa: ez.
c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.
3.– Adjudikatzeko izapideak, prozedura eta modua.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Modua: lehiaketa publikoa
d) Adjudikatzeko irizpideak: 1) Eskainitako prezioa (80 puntu); 2) Eskainitako prezioa ordaintzeko era (20 puntu): 2.1) Ordainketa aurreratua (10 puntu) eta 2.2) lurzoru babestuak erosteko aukera ematen duen eskubideagatiko eskaintza (10 puntu)
4.– Aurrekontu tipoa: 22.650.000,00 euro, BEZik eta gasturik gabe. Lursailerako eskainitako prezioak ezingo du zenbateko hau baino txikiagoa izan:
a) SI-5 lursaila (153 EL gutxi gorabehera): 22.650.000,00 euro BEZik eta gasturik gabe.
5.– Bermeak.
Behin-behinekoa: lizitazioaren prezio tipoaren % 1. Berme hori adjudikazioaren unean adjudikaziodun ez diren lizitatzaileei itzuliko zaie, eta adjudikaziodunari salerosketako kontratu pribatua sinatzen denean.
Salerosketako eskritura publikoa emateko unean, atzeratutako ordainketa guztiak banku-abalen bidez bermatuko dira.
6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.
a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).
b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).
c) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.
d) Telefono-zenbakia: 945 21 40 50.
e) Telefaxa: 945 06 84 40.
f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2019ko urtarrilaren 21a.
Higiezinari buruzko baldintza juridiko-ekonomikoak eta dokumentuak Visesaren webgunean kontsultatu ahalko dira: www.visesa.eus
9.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko epemuga: 2019ko urtarrilaren 31. Ordua: 13:00.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A» eta «B» gutun-azalak, administrazio-klausulen agirian jasotako dokumentazioarekin batera.
c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea, 1-A (2. Solairua).
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.
e) Lizitatzaileak bere eskaintza mantendu beharko du epe honetan zehar: 6 hilabete, plikak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak onartzea: ez dira onartzen.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).
b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.
d) Data: 2019ko otsailaren 11.
11.– Iragarkien gastuak: adjudikaziodunaren kontura.
12.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo baldintza-agiriak eskuragarri dituen atari informatikoa edo webgunea: www.visesa.eus
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 7a.
VISESAko zuzendari nagusia,
CARLOS QUINDOS FERNANDEZ.