EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2018220

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1026/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-10-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201805627
Maila: Ediktua
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 1026/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Zineb El Ktiri Idrissi.
Abokatua: Pablo Javier Palominos Garriga.
Prokuradorea: Francisco Jose del Bello Martin.
Demandatua: Antonio Santiago Amador.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-10-24an. Hona hemen epaitza:
478/18 epaia, 2018ko urriaren 24koa, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1026/2017 prozeduran emana. Prozedura horretan, hauek izan dira alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Zineb EL Ktiri Idrissi, Francisco Jose del Bello Martin prokuradorearekin; bestetik, demandatu gisa, Antonio Santiago Amador (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe). Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.
Antonio Santiago Amador demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baita.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 24a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.