EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2018220

EBAZPENA, 2018ko irailaren 28koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusi eta aldatzen baita Lucart Tissue & Soap SLU sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua, tisu papera fabrikatzeko jarduerarako, Zallako udal-mugartean.

Xedapenaren data: 2018-09-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201805612
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/09/16an argitaratutako 2008/04/25eko EBAZPENA [201303932]
  • Ikus 2018/06/12an argitaratutako 2018/05/31ko EBAZPENA [201803032]

Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez eman zitzaion Kimberly Clark SLri ingurumen-baimen integratua, tisu papera fabrikatzeko jarduerarako, Zallako udal-mugartean (Bizkaia).
Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren 2008ko irailaren 2ko Aginduaren bidez, Kimberly Clark SLk 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren aurka 2008ko ekainaren 3an aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zen.
Ingurumeneko sailburuordearen 2010eko martxoaren 30eko ebazpenaren bidez aldatu eta eraginkor egin zen Kimberly Clark SLri Zallako udal-mugartean (Bizkaia) tisu papera fabrikatzeko jarduerarako eman zitzaion ingurumen-baimen integratua.
Ingurumeneko sailburuordearen 2011ko martxoaren 3ko Ebazpenaren bidez, «araztegiko lohiak» hondakin arriskugabeari esleitutako kodetzean izandako akats bat zuzendu zen.
Ingurumeneko sailburuordearen 2012ko urtarrilaren 13ko ebazpenaren bidez, Kimberly Clark Manufacturing Professional SLUri transmititu zitzaion Kimberly Clark SLri Zallako udal-mugartean (Bizkaia) tisu papera fabrikatzeko jarduerarako 2008ko apirilaren 25ean eman zitzaion ingurumen-baimen integratua.
2012ko martxoaren 14ko ebazpenaren bidez, Cel Technologies & Sistems SLri transmititu zitzaion Kimberly Clark Manufacturing Professional SLUri Zallako udal-mugartean (Bizkaia) tisu papera fabrikatzeko jarduerarako 2008ko apirilaren 25ean eman zitzaion ingurumen-baimen integratua.
Ingurumeneko sailburuordearen 2014ko otsailaren 21eko Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen Cel Technologies & Sistems SLri emandako ingurumen-baimen integratua, Ecofibras Aranguren SLU izena hartu baitzuen.
Ecofibras Aranguren SLk 2016ko apirilaren 25ean bere ingurumen-baimen integratua aldatzeko eskatu zuen, hondakin arriskugabeen (hondakin-papera) kudeatzaile izateko xedez. 2016ko maiatzaren 19an aldatzeko-eskabideari erantzuna eman zitzaion.
2018ko maiatzaren 31n, Lucart Tissue & Soap SLUk titulartasun-aldaketaren berri eman zuen, bere ingurumen-baimen integratuan Celulosas Aranguren SLren (Lucart Tissue & Soap SLU izatera pasatu da) MP2 paper-makinaren jarduera sartzeko eskatu zuen eta jardueraren funtsezkoak ez diren aldaketa batzuk jakinarazi zituen.
2014ko abenduaren 18an, Batzordearen 1357/2014 Erregelamendua onartu zen, zeinaren bidez 2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordeztu zen; onartu zen, orobat, Batzordearen 2014/955/EB Zuzentaraua (Hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzekoa), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat etorriz.
2015eko martxoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Plana onartu zen.
2015eko martxoaren 13an, 180/2015 Errege Dekretua onartu zen, Estatuko lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duena.
2015eko ekainaren 25ean, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko Legea (ekainaren 25eko 4/2015 Legea) onartu zen.
2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluak ezartzen ditu baimena berrikusteko baldintzak; hala, lau urteko epean, instalazio bateko jarduera nagusiaren TEOei buruzko ondorioak argitaratzen direnetik, organo eskudunak bermatuko du berrikusi eta, beharrezkoa balitz, egokitu direla instalazioaren baimen-baldintza guztiak, eta instalazioak aplika daitezkeen TEO dokumentuei buruzko ondorioak betetzen dituela.
2014ko irailaren 30ean, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Europako Batzordearen 2014ko irailaren 26ko Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Isurketa Industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (2014/687/EB Erabakia).
2018ko apirilaren 10ean ingurumen-organoak, baimena berrikusi ahal izateko, Ecofibras Aranguren SL eta Celulosas Aranguren SLri eskatu zien alderaketa bat igortzeko (instalazioaren funtzionamendua ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenekin).
2018ko maiatzaren 25ean aurkeztu zituen Lucart Tissue & Soap SLUk ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatu zizkioten agiriak.
Aurkeztutako dokumentazioa nahikoa zela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen 2018ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez erabaki zen jendaurrean jartzea Lucart Tissue & Soap SLUren ingurumen-baimen integratuaren berrikusketa, 30 egun balioduneko epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2018ko ekainaren 12an.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien URAri –2018ko uztailaren 2an–, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari –2018ko abuztuaren 1ean–, Zallako Udalari eta eta Osasun Sailari.
2016ko abuztuaren 20an, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak txostena egin zuen, eta espedientean jaso da txosten horren emaitza.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen 10. artikuluko 4. eta 5. apartatuetan ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazitako aldaketa ezin da «funtsezko aldaketa» gisa kalifikatu.
Proiektatutako aldaketak ez daude sartuta ez Euskadiko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeko IB eranskinean ez Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eta II. eranskinetan. Horregatik, bada, aipatutako aldaketak ez dira arau horietan ezarritako inolako ingurumen-inpakturen ebaluazio-prozeduraren mende jarriko.
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluan (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) eta 2008ko apirilaren 21eko ebazpenaren bosgarren apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz, egokia da ingurumen-baimena egokitzea, airearen kalitateari, saneamendu-sareko isuriei, hondakinak sortzeari eta lurzorua babesteari buruzko apartatuen idazkera eta zaratari buruzko baldintzak eguneratzeko.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluan (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategina) ingurumen-baimen integratua zein kasutan aldatu eta berrikusi behar den zehazten da, indarraldiari epe zehatzik ezarri gabe, eta beraz, baimenaren laugarren apartatua ezabatu eta bosgarrena aldatu behar dira.
Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspenari dagokion jendaurreko informazioaren izapidea amaituta, ez da alegaziorik aurkeztu.
Ebazpen hau emateko ingurumen-organo honek du eskumena, xedapen hauetan ezarritakoaren arabera: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoa; eta 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
Honako araudi hau ikusi da: Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; isuri industrialen Erregelamendua onartu eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua; ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta aplikazio orokorreko gainerako arauak. Hori guztia kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ez-funtsezko aldaketa gisa kalifikatzea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoaren ondorioetarako, honako aldaketa hau: Lucart Tissue & Soap SLUk sustatutako instalazioetan, Ecofibras Aranguren SLri dagokion ingurumen-baimen integratutik kentzea MP2 makinaren jarduera produktiboa eta Celulosas Aranguren SLren MP2 makinaren jarduera sartzea. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedurari aplikatu beharreko araubide juridikoaz adierazitakoari dagokionez, eta ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean adierazitakoari dagokionez, ez zaie ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorik egin behar aldaketoi.
Bigarrena.– Berrikustea Lucart Tissue & Soap SLUri emandako ingurumen-baimen integratua, eta orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenen gaineko ondorioen dokumentuari egokitzea baimenaren baldintzak.
Hirugarrena.– Aldatzea eta berrikustea Lucart Tissue & Soap SLUri Zallako udal-mugartean tisu papera fabrikatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua, zeina 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez eman baitzen. Ondorioz, 2008ko apirilaren 25eko Ebazpen horren lehenengo, bigarren eta bosgarren apartatuak aldatzen dira, eta honela idatziak gelditzen:
«Lehenengoa.– Lucart Tissue & Soap SLU enpresari (helbide soziala: Nicolás María Urgoiti kalea z/g, Zalla (Bizkaia), eta IFK-zk.: B-95902060) ingurumen-baimen integratua ematea, ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzen arabera.
Jarduera 6.1.b) kategorian sartuta dago: «Papera eta kartoia fabrikatzeko industria-instalazioak, egunean 20 tona baino gehiago ekoizteko ahalmena dutenak», abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskina.
Lucart Tissue & Soap SLUk bi paper-makina ditu tisu papera fabrikatzeko, hondakin-paperetik abiatuta, eta, guztira, urtero 55.000 tona paper-ore eta 65.000 tona paper ekoizteko gaitasuna dauka.
Bi fase bereizten dira instalazioan garatzen den ekoizpen-prozesuan: hondakin-paperaren tratamendua eta paperaren fabrikazioa.
Hondakin-paperaren tratamendua tinta kentzeko plantan egiten da. Azken horrek hondakin-paperaren tratamendurako bi lerro ditu, modu berean.
Prozesua hasteko lehengaia pulper edo zuntz-askagailuan sartzen da. Bertan nahasten da hondakin-papera edo ore-xaflak eta ur garbia, kontzentrazio jakin batzuk lortu arte.
Hondakin-papera oso kutsatuta iristen den lehengai bat denez (harea, burdin, grapa eta abarrek kutsatua), eta tindatuta egoten denez (idazketa eta argazkien ondorioz), garbiketa-prozesu bat egin behar da. Zentzu horretan, pulperrean orea osatu eta gero, disolbatu egiten da berriro, bahea duen bereizgailu batean eta bertan desagerrarazten dira partikularik lodienak. Jarraian orea itxaron-asketara eramaten da eta bertan hasten da arazketa.
Lehenengo urrats batean arazketa lodia egiten da turbo bereizgailuetan eta bertan desagerrarazten dira hondakin lodiak (grapak, plastikozko zatiak, eta abar). Ondoren, orea aska batean biltegiratzen da eta bertatik mailakatze-kutxara eramaten da, orearen maila, presioa eta trinkotasuna erregulatzeko. Jarraian, disolbatu eta flotazio-fasera eramaten da.
Flotazio-prozesuan tinduak desagerrarazten dira. Orea irabiatu egiten da eta aparrak osatzen dira (tinduak arrastatzen dituzte). Guztiak ekorketa bidez desagerrarazten dira. Xede horrekin, pulperrean apar-eragileak gehitzen zaizkio oreari.
Orearen arazketa ziklonikoa egiten da ondoren, partikula astunak desagerrarazteko; pisu gutxiago duten partikulak, berriz, zikloiko ardatz axialetik mugitzen dira, bigarren zikloi multzora iritsi arte. Zikloi horietan arazketa zentrifugoa egiten da, ezpal txikiak edo zuntz trinkoko zatiak desagerraraziz.
Amaitzeko, orea azken arazketa-prozesu batera eramaten da. Orea garbitu egiten da, orea deshidratatuz eta, ondorioz, urak eramaten du orean egon daitekeen zikinkeriaren zati bat. Horrela lortzen den ura zirkuitu orokorrean sartzen da berriro, klarifikagailu bat erabiliz, eta garbigailutik irteten den orea aska batean biltegiratzen da eta ur berriarekin disolbatu.
Hurrengo urratsa kolore zuriko zuntzei lehen zuritzea egitean datza; horretarako, ur oxigenatua gehitzen da nahasgailu batean. Horrela lortutako nahastea loditasun baxuko zutabe batean sartzen da eta azpialdetik erauzten da, gainezkatze bidez, aska berri batera. Orea sartzen denetik ateratzen denera igarotako denboran gertatzen da zuritzea lortzeko erreakzio kimikoa.
Jarraian, orea loditzeko prozesu bat garatzen da; baker torlojuetan lehenengo eta prentsetan ondoren. Ore loditua dispertsore torlojudun eta horzdunetara eramaten da eta bertan desagerrarazten dira orbanak, latexa, eta abar, marruskadura bidez; ondoren, azken zuritze-prozesua egiten da, ur oxigenatua erabiliz. Prozesu hori loditasun altuko zuritze-dorre batean egiten da. Orea goialdetik sartzen da kasu honetan.
Orea zuritu eta gero, paper-makinetan sartzen da. Makinak tinta kendutako orearekin zein ore puruarekin elikatu daitezke.
Ore purua pulper helikoidaletik pasatzen da eta, ondoren, zelulosa-aska izeneko aska batean pilatzen da. Centrifiner batera eramaten da ondoren eta bertan oreak eduki ditzakeen hainbat elementu kaltegarri desagerrarazten dira. Azkenik, orearen azken fintzea egin eta berriro biltegiratzen da.
Bi oreak nahasketa azkarreko kaxa batera ponpatu daitezke, behar diren proportzioen arabera. Kaxa horretatik, nahasketa-aska batera jausiko da ore nahastua, eta, jarraian 14 makinako askara ponpatuko da (lehen, Ecofibras Aranguren SLren V makina deitua). Biltegi horretatik makina-buruko kaxara sartu arte, oreari arazketa ziklonikoko eta arazketa zentrifugoko azken prozesua egiten zaio.
Prozesuan zehar orearen kontzentrazioa aldatzen dela kontuan hartuta, diluzio-ura behar izaten da. Papera lehortzeko kendutako ura berriro zirkulazioan jarriz eta berregokituz lortzen da diluzio-ura.
Paper-xaflari ura kentzen zaio MP14 makinan. Horretarako artekak eta presio bidezko huts-ponpen ekipo bat erabiltzen dira. Azken lehortzea satinatzeko makinan edo yanki arrabolean egiten da, lurruna eta aire beroa erabiliz. Errekuntza-gasak eta lurrunak erabilita lortutako nahastea sabaian lurruna trinkotzea saihestuko duen tenperatura egokia mantentzeko erabiltzen da airea.
Bestalde, bobinagailura sartu aurretik ertzak ebakitzetik soberan dagoen papera makinako orearen zirkuitu orokorrean sartzen da. Horretarako, aurretik fintzeak eta arazketak egiten dira.
Amaitzeko, muselina papera tamaina desberdineko arraboletan biltzen da (diametro eta luzera desberdinekoak), beharraren arabera.
MP13 makinarako (lehen, Celulosas Aranguren SLren 2 makina deitua), orea pulperrean sartzen da, eta, bertan loditu egiten da eta paperezko partikula handiak xehatzen dira. Ondoren, orea fintze-prozesuan sartzen da, eta, hala, fibrilatu egiten da zenbait ezaugarri har ditzan: erresistentzia, harrotasuna, etab. Paper-makinan sartu aurretik, orea diluitu behar da eta horretarako ur iragazien zirkuituko ura erabiltzen da, eta horrela pasako da papera makinara. Bertan, indar zentrifugoari esker telaren bitartez ura kentzen zaio.
Jarraian, bigarren lehorketa egingo da presio hidraulikoaren bidez eta gero eroapen bidez, paperarekin kontaktuan dagoen gainazal beroaren bitartez. Emaitza % 95eko idortasuna duen paper-orria da, eta kartoizko mandrilaren gainean biribiltzen da paperezko bobinak osatzeko. Paperezko bobinak zuzenean saldu daitezke, moztu eta elkarren artean konbinatu bezeroek manipulatu ahal ditzaten.
Ekoizpen-prozesuan erabiltzen diren energia-baliabideak energia elektrikoa, gas naturala eta gasolioa dira. Baliabide horien kontsumoa, urtero, 80.500.000 KWh, 13.600.000 m
Bestalde, udal sareko ura langileen kontsumorako eta zerbitzu higienikoetarako erabiltzen da, eta Cadagua ibaitik hartutako ura hondakin-papera arazteko prozesurako eta papera fabrikatzeko erabiltzen da. Udal-sareko ur-kontsumoa 2.210 m
Era berean, instalazioan bilketako uren tratamendurako planta bat dago. Bi dekantagailu ditu eta horietan koagulatzailea eta malutatzailea gehitzen dira, solido esekiak desagerrarazteko.
Instalazioan sortutako hondakin-uren artean, komun, bainugela eta aldageletako ur sanitarioak daude. Gueñeseko HUAko saneamendu-sarera iristen dira zuzenean.
Bestetik, prozesuko urak, galdarako purgatzeak eta instalazio osoko euri-urak, bidalketa-eremukoak eta laborategietakoak izan ezik, Artzeniagako fabrikatik datozen xaboi-urekin batera, instalazioak duen araztegi biologikora zuzentzen dira. Araztegi horretako efluentea Cadagua ibaira isurtzen da isurketa-puntu bakar batetik.
Atmosferara egindako isurketei dagokienez, galdaretatik, 13 paper-makinaren (MP13) hauts-biltzailetik eta MP13 eta MP 14 makinetako erregailuen fokuetatik egiten dira, eta errekuntza-gasak eta partikulak dira isuritako kutsatzaile atmosferikoak. Modu berean, paper-makinei lotutako ur-lurrunaren erauzketak egiten dira.
Bestalde, honakoak instalazioan sortzen diren hondakin arriskutsu garrantzitsuenak: olio erabilia, plastikozko ontzi kutsatuak, metalezko ontzi kutsatuak, eta abar, instalazioko zerbitzu orokorrekoak guztiak. Halaber, hondakin arriskugabeen artean, instalazioan sortutako hondakin-urak arazi ondorengo araztegiko lohiak daude, bai eta ekoizpen-prozesuarekin lotutako hondakinak ere (txatarra, kartoia, plastikoa, eta abar).
Europako Batzordearen 2014ko irailaren 26ko Betearazpen Erabakian, orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dira; bada, erabaki horretan jasotzen diren teknika erabilgarri onenen artean, uraren erabilera gutxitzera bideratuak azpimarra daitezke; esate baterako, gutxien kutsatutako urak bereiztea eta prozesura birzirkulatzea adibidez, urak berritzea birziklatzeko, ur-zirkuituak eta korrontearen kontrako fluxua prozesuko uretatik bereiztea eta barruko ur-zirkuituen tratamendua. Bestalde, hondakin-uren isurketen eragina minimizatzeko, Lucart Tissue & Soap SLU enpresak tratamendu-sistema bat du: tratamendu fisiko-kimikoa, eta, ondoren, tratamendu biologikoa. Airera egindako isurketak gutxitzera bideratutako Teknika Erabilgarri Onenei dagokienez honako hauek nabarmentzen dira: energetikoki eraginkorrak diren teknologiak erabiltzea, galdara laguntzaileen errekuntza-baldintzak kontrolatzea eta NO
Halaber, Europako Batzordearen 2014ko irailaren 26ko Betearazpen Erabakia betetzeko beharrezkoak diren bitarteko tekniko eta antolaketakoak daude. Erabaki horren bidez, orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dira, eta ondorio horietatik honako hauek aplikatu behar dira: MTD1, MTD2, MTD5, MTD6, MTD7, MTD8, MTD9, MTD10, MTD12, MTD14, MTD16, MTD17, MTD42, MTD43, MTD44, MTD45, MTD46, MTD47, MTD48, MTD49, MTD50, MTD52, eta MTD53.
«Bigarrena.– Lucart Tissue & Soap SLU enpresak Zallako udalerrian tisu papera fabrikatzeko, ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea:
A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da, gutxienez seiehun mila eurokoa (600.000), honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimendutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.
Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumo-prezioen indizearen arabera (KPI) handituz.
B) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Lucart Tissue & Soap SLUk aldaketa horien berri emango du.
C) Neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira:
C.1.– Hondakin arriskugabeak hartu, maneiatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.
Lucart Tissue & Soap SLUk birziklatutako hondakin arriskugabeak (R3) balorizatuko ditu paper berria ekoizteko.
Hondakin-paperaren tratamendua tinta kentzeko plantan egiten da. Hondakin-paperaren tratamendurako bi linea daude, bakoitzak egunean 60 tonako tratamendu-gaitasuna du, eta urtean 60.000 tonako gaitasuna, guztira. Hona hemen bakoitzaren osagaiak:
– Zuntz-askatzea.
– Arazketa lodia eta arazketa fina.
– Tinta-kentzea flotazio bidez.
– Garbiketa, dispertsioa eta zuritzea.
Instalazioan balorizatzeko onar daitezkeen hondakinak honako atal hauetan zehazten dira, zeinetan, era berean, hondakinak behar bezala kudeatzeko zehaztapenak ere jasotzen baitira.
Instalazioan tratatu beharrekotzat jotzen den hondakin-jatorri bakoitzeko, operadoreak ekoizlearekin tratamendu-kontratu bat izenpetu beharko du eta kontratu horretan hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena erantsiko da.
C.1.1.– Onar daitezkeen hondakinak.
Lucart Tissue & Soap SLUk Europako Hondakinen Zerrendako hondakin arriskugabeak tratatu ahal izango ditu. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EE Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EE Zuzentarauan xedatutakoa betetzeko), honako epigrafe hau emanda:
Instalazioan inolaz ere ez dira onartuko ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edo hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin-mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.
Jasotako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.
2015eko martxoaren 13an, 180/2015 Errege Dekretua, estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duena bete beharko da.
C.1.2.– Hondakin arriskugabeen sarrera kontrolatzea.
Balorizazioa egiteko, instalaziora iristen diren hondakin arriskugabeen kontrol bat eraman beharko da, bermatzeko ezen ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla instalazioan.
Kontrol hori tratamendu-agirian ezarritako egiaztapena izango da. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.
Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, beharrezkoa izango da kudeatu beharreko hondakinak zabaltzeko Ingurumen Sailburuordetzaren onarpena lortzea.
C.1.3.– Zamalanak.
a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta, orobat, beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, betiere bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.
b) Plantan, hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da ez dadin gertatu zehaztugabeko edo kontrolik gabeko isuririk, edo, bestela, isuriok ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, garrantzitsua izango da ekipoen estankotasuna ziurtatzea ere.
C.1.4.– Jasotako hondakinak biltegiratzea.
Hondakinak estankotasun-baldintza egokietan biltegiratuko dira, gerta daitezkeen ihes edo isurien balizko eragina saiheste aldera; hala gertatuz gero, horiek bildu eta karakterizatu egingo dira.
Bi urtekoa izango da balorizatu beharreko hondakin arriskugabeak gordetzeko gehieneko epea.
Ebakin-fardelak ebakinen plazan biltegiratzen dira. Ebakin motaren arabera kokapen desberdinak ezartzen dira (UNE-EN 643 Arauaren arabera - birziklatzeko paper eta kartoiaren kalitate estandarren Europako zerrenda). Plazak, gutxi gorabehera, 10.000 m
Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihes edo isuriei eusteko gai direnak, eta biltegiratze-eremu bereiziak izan beharko dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.
Haizeak arrastatzea eragozteko moduan biltegiratu beharko dira instalazioan onartutako hondakinak.
C.1.5.– Kudeatutako hondakinen datuen erregistroa.
Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Lucart Tissue & Soap SLUk fitxategi kronologiko bat izan beharko du, formatu fisikoan edo telematikoan. Fitxategi horretan, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, destinoa eta tratamendu-metodoa, eta, hala badagokio, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken destinoa eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanei buruzko egiaztagirietan bildutako informazioa sartu behar da.
Urtean behin artxibo kronologikoaren laburpen bat bidaliko zaio Ingurumen Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.
C.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.
Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan (hondakinen lekualdaketei buruzkoa) ezarritakoa bete beharko da.
Horrez gain, aurreikusten bada inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen destinoko instalazioan –aurreikusitako balorizazio- edo deuseztatze-tratamenduaren ondorioz– sortutako korronte esanguratsuren bat hondakindegian ezabatzea, kontsulta bat egin beharko da organo honen aurrean, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketek bat egiten dutela EAEko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa 2020 Planean zehazten diren EAEko hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.
C.2.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.
C.2.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
C.2.1.1.– Baldintza orokorrak.
Lucart Tissue & Soap SLUren lantegiaren ustiapenean bete beharreko baldintzak dira atmosferara egingo diren isurketek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea.
Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.
Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.
Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurtzerik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperaturaren eta konposizioaren arabera sortzen diren aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztu behar dira disfuntzionamendu- eta erabilezintasun-aldiak.
Instalazioaren titularrek Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuak 5. artikuluan jasotzen dituen betebeharrak bete beharko dituzte.
Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: fokuen sekzioak, neurketa-guneak, laginketa-guneek, neurketa-portuek, irisgarritasunak eta segurtasunak eta zerbitzuek.
Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.
C.2.1.2.– Fokuak identifikatzea Katalogazioa.
Tisu papera fabrikatzen duen Lucart Tissue & Soap SLUren instalazioak foku konfinatu hauek ditu papera fabrikatzeko jarduerei lotuta. Fokuen zerrendan, dagozkion fokuetarako, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duen eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituen urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuko katalogoan jasotako katalogazioa biltzen da:
Urte jakin batean foku sistematiko batek foku ez-sistematiko batek bezala funtzionatzen badu, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondoko urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek ez badute bere horretan jarraitzen. Ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da inguruabar hori.
C.2.1.3.– Isurketaren muga-balioak.
Isuri atmosferikoek isurketaren muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da lantegia:
Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.
Isuri-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duena beteko da. Ikusten bada isurketaren muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.
C.2.1.4.– Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.
Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren apartatuko C.2.1.2 azpiapartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: fokuen sekzioak, neurketa-guneak, laginketa-guneek, neurketa-portuek, irisgarritasunak eta segurtasunak eta zerbitzuek.
Isuri lausoak minimizatzeko helburuarekin, ihesak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.
C.2.2.– Isurketak egiteko baldintzak.
C.2.2.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.
Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Paperaren eta kartoiaren fabrikazioa.
Jarduera-taldea: Papera.
Mota-taldea-EJSN: 2-14-1712.
B.1.2.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.
– 1. isuria:
B.1.2.3.– Isurketaren muga-balioak.
Ibilgura egiten den isurketaren ohiko kutsadura-parametroak honako hauek izango dira soil-soilik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:
a) 1. isuria:
Tenperatura: behe-emarian 3 ºC igotzea.
Gainera, Europako Batzordearen 2014ko irailaren 26ko Betearazpen Erabakia betez, zeinaren bidez ezartzen baitira orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, urteko batezbesteko hauek bete beharko ditu:
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurketaren muga-balioak betetzeko.
Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, aipatutako kalitate-helburuak isurketaren ondorioz urratzen ez direla ziurtatzeko.
Baimen honek ez du uzten baldintza honetan aipatu gabeko substantziak isurtzen, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatutako substantzia arriskutsuak. Errege-dekretu horrek aldatu egiten du apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua, zeinak onartu egiten baitu Jabari Publiko Hidraulikoaren Arautegia, urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen sarrerako, I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituena.
b) 3. isuria:
Kloruroen kontzentrazioa mugatuta geldituko da; isuria hartzen duen hondakin-uren araztegiaren isuriek ez dute 2.000 mg/l-ko kontzentrazioa gainditu behar saneamendu-sareko erabiltzaile guztientzat.
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurketaren muga-balioak betetzeko.
B.1.2.4.– Arazketa- eta hustuketa-instalazioak.
Industriako hondakin-urak arazteko instalazioa. Uren tratamendu fisiko-kimikoa eta biologikoa egiten da. Honako elementu hauek ditu sistemak:
– Ibaiko uren tratamenduko ur gordin lohitsuenen homogeneizazio-andela.
– Tratamendu fisiko-kimikoa (malutapena-dekantazioa, lohi-lodigailua eta prentsa-iragazkia).
– Lehen-tratamenduan tratatutako urak bigarren tratamendura ponpatzea.
– Bigarren tratamendu biologikoa lohi aktibatuekin, dekantazio sekundarioarekin eta lohien birzirkulazioarekin.
Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Lucart Tissuesoap SLU enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan, isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.
Aurkeztutako agirien arabera, isuriak kontrolatzeko kutxatila bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako, eta isurien lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango ditu kutxatila horrek. Ingurumen administrazioak egoki deritzonean ikuskatzeko sarbide zuzena duen lekuan kokatuko dira kutxatilak.
Kasu honetan, efluentea kontrolatzeko honako elementu hauek eduki beharko dira ezinbestez:
– 1. isuria:
a) Neurri puntualen eta egunerokoen neurketaren adierazle lokala eta metaketa digitalizatua dituen emari-neurgailua.
– Lagin-hargailu automatikoa, eguneroko lagin bateratuak hartzeko.
c) pHmetro.
B.1.2.5.– Isurien kontrol-kanona.
Uraren Legearen testu bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 291. artikulua (606/2003 Errege/Dekretua) aplikatuz, eta Estatuaren 2014rako Aurrekontu Orokorren 22/2013 Legearen 95. artikulua aplikatuz egindako oinarrizko prezioen ondorengo eguneratzea aintzat hartuta, hau da isurketa-kanonaren zenbatekoa:
(IKK): Isurien kontrol-kanona = V x Pu.
Pu = Pb x Cm.
Cm = C2 x C3 x C4.
Non:
V = Isurketa baimenduaren bolumena (m
Pu = Isurketa kontrolatzeko prezio unitarioa.
Pb = Oinarrizko prezioa m
Cm = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.
C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.
C3 = Isurketaren poluzio-mailaren araberako koefizientea.
C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.
– 1. isuria:
Cm = 1,09 x 0,5 x 1,25 = 0,68125.
Pu = 0,04207 x 0,68125 = 0,02866 euro/m
Isurien kontrol-kanona = 0,02866 2.274.213 = 65.178,94 euro urtean.
Zenbateko hori ez da aldatuko, harik eta isurtzeko baimena edo Isurketen Kontrol Kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den arte.
Urte natural bakoitza amaitu ondoren, urte horri dagokion isurketa-kanonaren likidazioa jakinaraziko dio administrazio eskudunak baimenaren titularrari.
Isurien kontrol-kanona autonomia erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-obrak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko independentea izango da (TRLA 113.7. artikulua).
C.2.3.– Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.
Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, hartarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.
Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideei jarraikiz.
Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d) apartatua) ezarritakoa ezertan galarazi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.
Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurtzeak edo lixibatuak sor baditzakete, bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurtzeak kanpora irten ez daitezen. Hauts itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.
Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko du, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.
Hondakinak desagertu edo galtzen badira edo ihes egiten badute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Zallako Udalean.
Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.
Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta matxoaren 13ko 180/2015 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.
Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarria bete beharko da.
C.2.3.1.– Hondakin arriskutsuak.
Hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:
a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da, eta horiei buruzko informazioa baimena izapidetzean jasotzen da. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020rako Ingurumeneko Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balioztapena kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onarpen-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada.
b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi eta arriskutsuago bihurtu daitezken edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.
c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.
d) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiagoz biltegiratu. Salbuespenetan, ingurumen-organoak aldatu ahalko du epe hori, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.
e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartzea. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Lucart Tissue & Soap SLUk artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.
g) Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak betetzen dituela halako gaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako betebeharrak.
h) Lucart Tissue & Soap SLUk Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko ditu sortutako erabilitako industria-olioa.
i) Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak–. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatua bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu, betiere. Toki-erakundeei egindako emateak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.
j) Lucart Tissue & Soap SLUk PCB eduki dezaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan zehaztutako baldintzak (errege-dekretu haren bidez, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dira) eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.
k) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009 (EE) Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu Lucart Tissue & Soap SLUk, berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.
l) Lucart Tissue & Soap SLUk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.
m) Erregistro bat eramango da, eta bertan adieraziko dira kantitatea, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak.
n) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zein hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Lucart Tissue & Soap SLUk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Lucart Tissue & Soap SLU hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.
o) Baldin eta Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Lucart Tissue & Soap SLU, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.
p) Irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan (Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena) xedatutakoari jarraituz, e) eta f) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta l) eta m) letretan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeentzako bertsioa erabiliz.
q) Amiantoa duten hondakinak daudela ikusiz gero, Lucart Tissue & Soap SLUk bete beharko ditu Amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako eskakizunak. Horretaz gainera, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
C.2.3.2.– Hondakin arriskugabeak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskugabeak hauek dira:
a) Bigarren apartatuko C.2.3 azpiapartatuan bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, «Zaborra – Instalazioaren garbiketa» izeneko hondakinak ezingo du baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkidegoan baliotu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.
b) Hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei dagokienez bigarren apartatuko C.2.3 azpiapartatuan xedatutakoaren arabera, hondakinak balorizatu egin beharko dira, eta balorizatzaile baimendun bati eraman beharko zaizkio horretarako. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Justifikazio tekniko hori lortzeko, hondakin hori onartzeko baimenduta dauden hiru kudeatzailek ezetza eman behar diote kasuan kasuko hondakina baloratzeari.
c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzailea), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati emango zaizkio.
d) Baldin eta hondakin horiek deuseztatzeko badira, ezingo dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balorizatzea bada, ordea, 2 urtez gorde ahal izango dira.
e) Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Lucart Tissue & Soap SLUk erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo haien agiri ofizial baliokideak, derrigorrezkoak badira, hiru urtean gutxienez.
f) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin arriskugabea eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharra egongo da, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa.
g) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.
h) Baldin eta Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Lucart Tissue & Soap SLU, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.
i) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta ingurumena zaintzeko programa, urte egokikoa, bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.
j) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, atal honetako d), e) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta f) eta g) letretan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.
C.2.4.– Ontziak merkaturatzea.
Lucart Tissue & Soap SLUk, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.
Era berean, Lucart Tissue & Soap SLUk ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du derrigorrez, zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita. Lucart Tissue & Soap SLU enpresak, bere produktuak merkaturatzeko industria- edo merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian arautakoari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.
Baldin eta Lucart Tissue & Soap SLUk, urte natural batean zehar, ondoren zehazten diren kantitateak baino gehiagoko hondakinak sortu ahalko dituen ontziratutako produktuak edota industria- edo merkataritza-ontziak merkaturatzen baditu:
– 250 tona, beira bada bakarrik.
– 50 tona, altzairua bada bakarrik.
– 30 tona, aluminioa bada bakarrik.
– 21 tona, plastikoa bada bakarrik.
– 16 tona, egurra bada bakarrik.
– 14 tona, kartoia edo material konposatuak soil-soilik badira.
– 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.
Prebentziorako enpresa-plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, dagokion urtearen martxoaren 31 baino lehen. Ingurumena zaintzeko urteko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.
C.2.5.– Lurzorua babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostenaren gomendioekin bat etorriz, Lucart Tissue & Soap SLUk lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu.
Halaber, 9/2005 Errege Dekretuan, urtarrilaren 14koan, 4/2015 Legean, ekainaren 25ekoan, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan, eta abenduaren 16koan, xedatuta dauden eta lurzoruaren babesarekin lotura duten betebeharrak egikaritzeko, 2016ko azaroaren 17an ingurumen-organoak bidalitako «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» zirkularrean aipatzen diren instalazioei eskatzen zaien dokumentazioa entregatu beharko du sustatzaileak. Zirkular horretan, honako hau jasotzen da: lurzoruaren egoeraren aldizkako txostenaren edukia eta emateko baldintzak, lurpeko uren eta lurzoruen txostena, kontrol-agiria eta jarraipen-agiria, esteka honetan eskura daitekeena:
http://www.euskadi.eus/informazioa/lurzoru-kutsatuen-eta-lurpeko-uren-gaineko-arauzko-eskakizunak-aplikatzea-ingurumen-baimen-integratua-behar-duten-instalazioetan/web01-a2ingkut/eu/
Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde ezagun batek egina. Dokumentu horretan jasoko dira: lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta kontroleko eta lurzoruen eta lurrazpiko uren jarraipeneko dokumentuak. Aurrerantzean ere, emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar badira, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.
Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:
1.– Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:
a) 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, 25. artikuluaren 1.c) apartatuan ebazten denarekin bat etorriz, hondeatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak, eta abar) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.
b) Hondeaketa horrek hondeatutako materialen 500 m
c) Hondeatu beharrekoa 500 m
d) Aurreko kasu horietan guztietan, hondeatzen amaitutakoan, hondeatutako materialak zuzen berrerabili edo kudeatu direla ziurtatzen duen txosten bat aurkeztu beharko da ingurumen-organoan, behar bezala karakterizatu aurretik.
e) Oro har, irizpide hauek beteko dira:
– Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m
– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezingo da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.
– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak eta TPH direlakoetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.
– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.
2.– Aurreikusten bada lur-mugimendua dakarren aldaketa egitea instalazioa baimenduta dagoen lurzatitik kanpo (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 1. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru gaiei buruzko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.
Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e) apartatuari jarraikiz betiere.
C.2.6.– Zaratari buruzko baldintzak.
a) Beharrezko neurri guztiak ezarriko dira honako indize akustiko hauek gaindi ez daitezen:
a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.
a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.
a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; halakoetan, pantailatzeak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.
Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.
Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.
b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiagoko guneetako zarata-maila.
D) Ingurumena zaintzeko programa.
Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da ingurumena zaintzeko programa:
D.1.– Atmosferako isurtzeak kontrolatzea.
D.1.1.– Kanpoko kontrolak.
a) Lucart Tissue & Soap SLUk isurketen kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:
b) Puntu honetako a) letran aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa-kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.
c) Etengabe monitorizatu beharko dira galdaren errekuntza prozesuetako ihes-gasen presioa, tenperatura eta oxigeno-edukia, CO-edukia eta ur lurrunaren edukia.
d) Halaber, a) letran azaldutako isurketa-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta isurketa bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta isurketaren iraupen globala lantegiaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik beherakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori urteko ingurumena zaintzeko programan, dagokion urtekoan, justifikatu beharko da.
D.1.2.– Lortutako emaitzen erregistroa.
Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskinean (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).
Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.
D.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, honako analisi hauek egingo dira:
Gainera, Batzordearen 2014ko irailaren 26ko exekuzio-erabakia betetzeko (orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei –TEO– buruzko ondorioak ezartzen dira), analisi hauek egin beharko dira:
b) «Erakunde laguntzaile» batek kontrolatu eta egiaztatuko du kanpoko kontrol bakoitza (Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduko 255. artikulua), eta aurreko puntuetan aipatutako parametro bakoitzaren gainean egingo da.
c) Isurketen kontrolen emaitzak hauei bidaliko zaizkie:
– Uraren Euskal Agentziari, laginak hartzen direnetik hilabeteko (1) epean.
– Ingurumen Sailburuordetzari, ebazpen honetako bigarren apartatuko C.6 azpiapartatuan ezarritako epeak eta baldintzak betez.
d) Kontrolen emaitzak bidaltzen diren bakoitzean efluenteak ezaugarri baimenduekiko dituen balizko desbideratzeei, horien kausei eta zuzentzeko hartutako neurriei buruzko gorabeheren adierazpen bat erantsiko da.
e) Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak beti.
f) Urtean behin, biomasaren P eta N edukiaren, lohien bolumen-indizearen, efluentearen gehiegizko amoniako eta ortofosfatoaren analitika bat egingo da, baita lohi biologikoaren azterketa mikroskopiko bat ere. Ingurumena Zaintzeko Programa ematean erantsiko da informazioa.
g) Isurketak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, baldin eta puntu honetako a) letran ezarritako kontrol-parametro guztiek betetzen badituzte ebazpen honen bigarren apartatuko B.1.2.3 azpiapartatuan ezarritako mugak.
h) Isurketan uren kalitatearen araudian (maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria) araututako gai arriskutsuak dauden ala ez dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.
i) «Standard methods for the examination of water and waste water» (APHA, AWWA, WPCF, azken edizioa) deritzonaren edo «ASTM Water and environmental technology-ko 11. atala»ren azken edizioaren metodo normalizatuetako batzuk erabiliz aztertuko dituzte parametroak. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera egokiena dena hautatuko da. Gaur egun erabiltzen diren metodoak ez bezalako analisi-metodoak ezarri ahal izango dira, kutsatzaileen kontzentrazioa hobeto zehazteko. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.
j) Egoki deritzonean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen arloko Administrazioak arazketa-instalazioak ikuskatuko ditu eta efluentea neurtu eta aztertu ahal izango du, isurketen emariek eta parametroek baimendutako mugak gainditzen ez dituztela egiaztatu ahal izateko. Era berean, arazketa-instalazioak ustiatzeko titulazio egokia duen arduradun bat izendatzeko eskatu ahal izango dio titularrari.
D.3.– Instalazioaren inguruneak ingurune urtarrean duen eraginaren kontrola.
Urtean behin neurtuko da adierazle biologiko hori. Horrenbestez, agorraldia iristean komunitate bentonikoen osaera, ugaritasuna eta dibertsitatea zehaztuko dira, IBMWP eta IASPT adierazle biotikoen bitartez.
D.4.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Sustatzaileak jardueraren gaineko parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztuko du.
D.5.– Zarataren kontrola.
a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira bost urterik behin: L
b) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako administrazioko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.
c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.
D.6.– Emaitzak kontrolatu eta igortzea.
Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren web-orriko emate-prozedura telematikoari jarraikiz:
https://www.euskadi.eus/y22-izapide/eu/contenidos/serv_proc_comunicacion/p_comu_201732123333101/procedures/proc_201732144928210/eu_def/electronic_partial.shtml
Hala, aipatutako programan zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgura edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko dira bakarrik, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da, eta jakinarazpena ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, urtebete baino periodikotasun handiagoko kontrolik egiten bada, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez da igorriko.
Emaitza horiek urtero bidaliko dira, martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, babes- eta zuzenketa-neurrien funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak, eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aldez aurretik egin ez bada.
D.7.– Ingurumena Zaintzeko Programaren Agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du, eta bertan bildu beharko ditu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barnean hartu beharko du.
Era berean, Ingurumena Zaintzeko Programak jaso beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, adierazle horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
E) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.
E.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta programatutako mantentze-lanetako eragiketak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurpenen eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.
Instalazioa geldiaraztean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatu beharko dira, bigarren apartatuko C.2.3 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz (azpiapartatu horren izena: «Instalazioan ekoitzitako hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko baldintzak»), baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.
E.2.– Jarduera uztea.
Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa (21.1 «Paper-orea, papera eta kartoia egitea»), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Lucart Tissue & Soap SLUk jarduera bertan behera uztearen berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jarduera utzi baino lehen, Lucart Tissue & Soap SLUk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu ebazpen honen bigarren ataleko C.2.3 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.
E.3.– Jarduera aldi baterako etetea.
Jarduera aldi baterako etetea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Lucart Tissue & Soap SLUk, aldi baterako etetearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuan ezarritako kontrolak eta eskakizunak nola beteko dituen adierazteko.
Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.
E.4.– Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.
Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.
Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo isuriak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko biltodi-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa-mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.
Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, tangen barnealdearen ikuskapen bisualak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
Era berean, atmosfera eta ura kutsatzea prebenitzeko eta kutsatutakoa zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.
Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak beharrezko maiztasunez aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo hondakindegi baimendu batera eramateko. Gorde egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.
Baldin eta instalazioetan lohi-tratamendua badago, hortik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.
Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.
Hondakin-ura ezingo da «by-pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.
Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «by pass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. «By-pass» horretatik ustekabeko isurketa bat sortuko balitz, titularrak, Ingurumen Sailburuordetzara 48 orduko epean bidali behar duen txostenaren bidez (apartatu honetako i letran adierazitakoaren arabera), segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko luke.
b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gorabeherak jasota uzteko.
c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.
d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta, orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isurketak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur-zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.
e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak eduki beharko dira.
f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.
g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek baldintza batzuk bete beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoak.
h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezko diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta babes pertsonalerako ekipo egokiak.
i) Gorabeheraren bat gertatuz gero agintariei jakinaraztea.
Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari (zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren, betiere). Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:
– Gorabehera mota.
– Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).
– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.
– Sortutako ondorioak.
– Epe laburrera aurreikusitako jarduketak, halakorik balego.
Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Zallako Udala berehala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
– Gorabehera mota.
– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
– Gorabeheraren iraupena.
– Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria eta isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.
– Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.
– Eragindako kalteen zenbatespena.
– Hartutako neurri zuzentzaileak.
– Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.
– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.
Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kaltetu badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta; horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS Deiak (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.
j) Aurreko letran ezarritakoari kalterik egin gabe, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu, etengabeko prozesu bati badagokio, baita aurreikusitako mantentze prebentiboak ere, betiere ahalik eta aurrerapen handienarekin.
k) Larrialdi-egoeretan babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.
F) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala eginarazten badigute, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumen-zaintzako programa aldarazi ahal izango da, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai eta neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, hala babes- eta zuzenketa-neurriak nola ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuz gero edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
G) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Lucart Tissue & Soap SLUk, aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.
Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakunde-bertsioaren bidez emango da (www.eper-euskadi.net webgunean dago eskueran), hau da, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.
Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.
Ingurumen Adierazpena publikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez arautzen dira informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
H) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko dute:
http://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_autorizacion/p_autho_20183895085814/procedures/proc_20183895329689/eu_def/adjuntos/Formulario_modificaciones.doc
Erakunde honen onespena ere beharko da, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen ditu aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak.
Nolanahi ere, aipatutako 815/2013 Errege Dekretuak, urriaren 18koak, 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.
Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoak, 7.1.c) eta 7.2.c) artikuluetan xedatutakoa.
Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.»
«Bosgarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da honako kasu hauetan:
a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, komeni da isurien muga-balioak berrikustea, edo beste batzuk ezartzea.
b) Isuriak nabarmen murritz daitezke gehiegizko kosturik izan gabe erabil daitezkeen teknikarik onenetan egindako aldaketa handien ondorioz.
c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta beste teknika batzuk erabili behar badira.
d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian xedatutakoaren arabera, uste badu ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isuriei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuste-prozesua hasteko.
e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.
f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.
g) Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitzeko beharra badago; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.
h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak akastunak direla egiaztatzen bada.
i) Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen 26. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.
Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.»
«Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako hauek gertatzen direnean:
– Lucart Tissue & Soap SLUren nortasun juridikoa iraungitzea, indarrean dauden arauek aurreikusitako kasuetan.
Horrez gain, ibilgura isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 263. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzetan.»
Laugarrena.– Alderdi hauei gehienez sei hilabeteko epean erantzuteko eskatzea Lucart Tissue & Soap SLUri:
– Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.
– Lurzorua babesteari dagokionez, lurzoruen dokumentu bakar bat aurkeztu beharko da, ikerketa-lanak eta lurzoruaren kalitatea lehengoratzeko lanak egin ditzakeen erakunde egiaztatu batek egina. Dokumentu horretan, hauek jasoko dira: lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol eta jarraipeneko dokumentuak. Horiek guztiak eskatzen dira «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» izeneko zirkularrean, zeina bigarren apartatuan aipatzen baita: C.2.5.– Lurzorua babesteko baldintzak. Dokumentuari «058» kodea esleituko zaio, eta 6 hilabeteko epean entregatu beharko dute baimena jasotzen denetik hasita.
Bosgarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua), eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.
Seigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Lucart Tissue & Soap SLUri, Zallako Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.
Zazpigarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 28a.
Ingurumeneko sailburuordea,
MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.