EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2018219

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2018ko urriaren 19koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegitura saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita zenbatekoak diren nekazaritzaren sektorea finantzatzeko jarritako baliabide ekonomikoak, agindu honen bitartez egindako deialdiko diru-laguntzetarako: Agindua, 2018ko ekainaren 27koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialentzako 2018ko ekitaldiko laguntzak emateko deialdia («Elkarteak» programa)».

Xedapenaren data: 2018-10-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201805592
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/10/29an argitaratutako 2018/10/19ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201805288]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira Ebazpenaren testuan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegitura saileko Zerbitzu zuzendariarena, 2018ko urriaren 19koa, zeinaren bidez argitara ematen baita zenbatekoak diren nekazaritzaren sektorea finantzatzeko jarritako baliabide ekonomikoak, agindu honen bitartez egindako deialdiko diru-laguntzetarako: Agindua, 2018ko ekainaren 27koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialentzako 2018ko ekitaldiko laguntzak emateko deialdia («Elkarteak» programa)». (2018ko urriaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 208. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da.
Euskarazko bertsioan, 2018/5288 (2/1) orrialdean, Ebazpenean,
hau esaten duenean:
«Publiko egitea zenbatean geratzen diren nekazaritzaren sektorea finantzatzeko jarritako baliabide ekonomikoak, agindu honen lehen ebatzia oinarritzat hartuta: Agindua, 2017ko irailaren 27koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena,...»
Hau esan behar du:
«Publiko egitea zenbatean geratzen diren nekazaritzaren sektorea finantzatzeko jarritako baliabide ekonomikoak, agindu honen lehen ebatzia oinarritzat hartuta: Agindua, 2017ko ekainaren 27koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena,...»