EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2018219

EBAZPENA, 2018ko urriaren 31koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, batera argitaratzen dira 2018. urterako lehiaketa arrunterako deialdien behin betiko esleipenak, Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko.

Xedapenaren data: 2018-10-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201805589
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/06/04an argitaratutako 2018/05/22ko EBAZPENA [201802903]

Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 21eko 7/1985 Legearen (TAOL) bigarren xedapen gehigarriak, Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak emandako idazkeran, xedatzen du TAOLaren 92. bis artikuluan eta horrekin bat egiten dutenetan aurreikusitako eskumen guztiak, gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzakoak, erakunde eskudunek izango dituztela beren esku, autonomia-erkidegoko arautegiak xedatutakoaren arabera, eta ahalmena ere ematen zaie beren lurraldeetarako baino ez direnean, eta bertako lanpostu hutsetarako.
2018ko martxoaren 19an, indarrean jarri zen gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretua. Errege-dekretu horren bosgarren xedapen iragankorrak ezartzen du lehiaketa garatzeko agindua indarrean jarri arte, bi lege-xedapen hauek aplikagarri izaten jarraituko dutela: batetik, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretua, eta bestetik, Estatu mailako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuen horniketarako lehiaketei buruzko arauak ematen dituen Administrazio Publikoetarako Ministerioaren 1994ko abuztuaren 10eko Agindua.
Hori dela eta, arau hauei jarraikiz: TAOLaren bigarren xedapen gehigarria; 1732/1994 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarria; eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen hamahirugarren xedapen iragankorra, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru aldundiek egin eta argitaratu zuten 2018. urteko lehiaketa arrunterako deialdia lurralde historiko bakoitzean toki-erakundeetan gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko (Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren maiatzaren 11ko 4372/2018 Foru Agindua –2018ko maiatzaren 21ko BAO, 96. zk.–; eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru-diputatuaren 2018ko apirilaren 20ko 520/2018 Foru Agindua –2018ko maiatzaren 11ko GAO, 90. zk.–).
Aipatutako deialdiak honako hauek ebatzi dituzte: Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren irailaren 21eko 8080/2018 Foru Agindua; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru-diputatuaren urriaren 26ko 1320/2018 Foru Agindua.
Hori guztia, eta kontuan hartuta, aipatutako araudian ezarritakoa eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 10. artikuluak xedatutakoa, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Batera argitaratzea foru-aldundiek egindako 2018. urterako lehiaketa arrunterako deialdien behin betiko esleipenak, Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko. Ebazpen honen eranskinean daude jasota esleipen horiek.
Bigarren artikulua.– Destino berriez jabetzeko epea izango da Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren maiatzaren 11ko 4372/2018 Foru Aginduak onartutako deialdiaren hamahirugarren oinarrian eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru-diputatuaren 2018ko maiatzaren 3ko 520/2018 Foru Aginduak egindako deialdiaren zortzigarren oinarrian adierazitakoa.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 31a.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.
ERANSKINA
BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOA
– 2. mailako Idazkaritza.
Amorebieta-Etxanoko Udala:
Atela Uriarte, Aizbea. NAN 30673302 -E
– Diruzaintza.
Barakaldoko Udala:
Pérez Blanco, Sonia. NAN 30607962-L