EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2018218

EDIKTUA, 453/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-03-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201805574
Maila: Ediktua
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Eibarko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 453/2016 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Juan Maria Alcorta Alcibarrek eskatuta, Ag Cars, S.L.ren aurka, hitzezko judizioari buruz. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:
12/2018 EPAIA
Eibar, bi mila eta hamazortziko urtarrilaren hogeita hirua.
Nik, Gonzalo Martín Vázquez jaunak, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko magistratu titularrak, ikusi ditut 453/2016 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek parte hartu duten: demandatzailea, Juan María Alkorta Alcibar jauna, María Jesús Ronda García epaitegietako prokuradoreak ordezkatua, eta demandatua, Ag Cars, S.L., auzi-iheslari deklaratua
EPAITZA
Osorik baiesten dut María Jesús Ronda García prokuradoreak Juan María Alkorta Alcibar jaunaren izenean eta haren ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Ag Cars, S.L.ren aurkakoa. Horrenbestez, suntsitutzat deklaratzen dut alderdiek 2016ko irailaren 1ean izenpetutako salerosketa-kontratua, Volkswagen Multivan markako furgoneta bati dagokiona. Beraz, demandatua kondenatzen dut erosleari 3.300 euro itzultzera eta demandaren egunetik sortutako legezko interesa ordaintzera.
Prozedura honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot, berariaz.
Legeak agindu bezala jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta aditzera eman epaia ez dela irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan, 20 eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Apelazio-errekurtsoa aurkezteko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta behar bezala egiaztatu beharko da zenbateko hori zainpean jarri dela epaitegi honek duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan, hala ezarrita baitago BJLOko 15. xedapen gehigarriarekin bat etorriaz Botere Judizialari buruzko 1/2009 LOko 15. xedapen gehigarrian (xedapen hori azaroaren 3ko 1/2009 LOren bidez sartu zen).
Horrela, bada, epai honen bidez, Erregearen izenean, Gonzalo Martín Vázquez epaitegi honetako magistratu titularrak erabaki, agindu eta sinatzen du.
Eta Ag Cars, S.L. demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamazortziko martxoaren bostean.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.