EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2018217

EBAZPENA, 2018ko urriaren 29koa, Kulturako sailburuordearena, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko dena.

Xedapenaren data: 2018-10-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201805544
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/05/10rean argitaratutako 2018/05/03ko AGINDUA [201802499]

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 3ko Aginduak, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen du (2018ko maiatzaren 10eko EHAA, 89. zk.).
Aipatutako 2018ko maiatzaren 3ko Aginduaren 13. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jarraian aipatzen diren eskatzaileei adierazten diren diru-kopuruak ematea liburutegi sortu berriak funtsez hornitzeko.
Bigarrena.– Liburutegi sortu berriak funtsez hornitzeko Turcios-Turtziozko Udalak aurkeztu duen eskaerari diru-laguntza ukatzea, udalak ez duelako berariazko aurrekontu partida funtsak erosteko, Aginduaren 4. artikuluko 4. puntuan eskatzen den bezala.
Hirugarrena.– Eranskinean azaltzen diren udal eta erakundeei adierazten diren diru-kopuruak ematea (647.000,00 euro guztira) liburutegiko funtsak berritzeko.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beraz, beraren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak ezartzen dutenaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 29a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.