EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2018216

IRAGARKIA, hornitzailearen instalazioetan konponketa mekaniko eta elektrikoak egiteko eta Euskotrenen autobusen mantentze zerbitzua emateko lizitazio publikoa esleitu dela jakinarazten duena.

Organo emailea: EUSKO TRENBIDEAK SAU
Xedapenaren data: 2018-10-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201805535
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/09/19an argitaratutako 2018/09/10reko IRAGARPENA [201804590]

1.– Erakunde kontratatzailea.
a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Espediente-zenbakia: P10026459.
b) Xedearen deskribapena: hornitzailearen instalazioetan konponketa mekaniko eta elektrikoak egitea eta Euskotrenen autobusen mantentze zerbitzua ematea.
c) Burutzapen/emate tokia: Euskadi.
d) Burutzapen epea: urtebete, urtebeteko bi luzapen izateko aukerarekin.
e) Loteak: bai, 8.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Lehiaketa honen lizitazioko gehiengo aurrekontua hirurehun eta berrogei mila (340.000,00) eurokoa izango da, BEZ kanpo, honako loteetan banaturik:
a) I. lotea: Bizkaiko Scania autobusen konponketak, 20.000,00 euro urtean (BEZ kanpo).
b) II. lotea: Gipuzkoako Scania autobusen konponketak, 60.000,00 euro urtean (BEZ kanpo).
c) III. lotea: Bizkaiko Volvo autobusen konponketak, 20.000,00 euro urtean (BEZ kanpo).
d) IV. lotea: Gipuzkoako Volvo autobusen konponketak, 80.000,00 euro urtean (BEZ kanpo).
e) V. lotea: Bizkaiko Iveco autobusen konponketak, 20.000,00 euro urtean (BEZ kanpo).
f) VI. lotea: Gipuzkoako Iveco autobusen konponketak, 50.000,00 euro urtean (BEZ kanpo).
g) VII. lotea: Bizkaiko Mercedes autobusen konponketak, 20.000,00 euro urtean (BEZ kanpo).
h) VIII. lotea: Euskotreneko autobusen abiadura-martxa automatikoen konponketak, 70.000,00 euro urtean (BEZ kanpo).
Argitalpen-ondorioetarako, kontratuaren balio zenbatetsia 1.224.000,00 eurokoa izango da (BEZ kanpo), egon daitezkeen luzapenak eta % 20ko gehienezko zabalkuntza aintzat hartuta.
5.– Bermeak: baldintza-pleguen arabera.
6.– Esleipena: honako ale bakarreko prezioak esleitzen dira.
a) I. lotea: Scasaga SA.
– Eskulaneko prezioa orduko: 52,50 euro (BEZik gabe).
– Jatorrizko ordezko piezaren prezioaren % deskontua: % 15.
b) II. lotea: Olaondo, S.A.
– Eskulaneko prezioa orduko: 58,25 euro (BEZik gabe).
– Jatorrizko ordezko piezaren prezioaren % deskontua: % 15.
c) VIII. lotea: Jesus Díez, S.A.
– Eskulaneko prezioa orduko: 42,00 euro (BEZik gabe).
– Jatorrizko ordezko piezaren prezioaren % deskontua: % 10.
– Allison S1000 / 2000 abiadura kaxa berriaren prezioa: 12.785,00 euro.
– Allison S1000 / 2000 abiadura kaxa errekuperatuaren prezioa: 7.160,00 euro.
– ZF 6AP 1400B Ecolife abiadura kaxa berriaren prezioa: 22.355,00 euro.
d) III., IV., V., VI. eta VII. loteak hutsik geratzen dira eskaintzarik ez delako aurkeztu.
Kontratuak irauten duen bitartean, Euskotrenek lote bakoitzerako lizitazioan aurreikusitako zenbatekoa gehienez % 20an hedatzeko aukera izango du, esaterako, 2017an aurreikusitako zenbatekoen inguruko aldaketak edo autobusen flota handitzeak direla-eta, esleitutako eskaintza teknikoan hasiera batean aurreikusita ez zeuden konponketak ekiteko, baldin eta burutzapen fasean sortutako arazoei erantzuteko eta kontratua ondo gauzatzeko beharrezkoak badira.
Lote bakoitzerako bakarrik benetan egindako zerbitzuak fakturatuko dira (eta horniketak, VIII. lotearen kasuan), esleitutako eskaintzak ezarritako unitate prezioen arabera.
7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipena lortzen duten enpresek ordainduko dituzte, bakoitzak dagokion zatian.
Bilbao, 2018ko urriaren 31.
Zuzendari nagusia,
MANUEL LEZA OLAIZOLA.