EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2018216

AGINDUA, 2018ko urriaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko udalerriko «Zorrotza-Fray Juan de Zorroza» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen (Bizkaia) izen espezifikoaren aldaketa onartzeko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-10-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201805519
Maila: Agindua
Bilbon (Bizkaia) dagoen «Zorrotza-Fray Juan de Zorroza» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko egindako proposamena aztertu da.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta, bestalde, arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak ikusi ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– «Zorrotza-Fray Juan de Zorroza» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzea onartzen da: aurrerantzean «Zorrotza Fray Juan» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxea izango du izena. Ikastetxe hori Bilboko udalerrian (Bizkaia) dago, Ikastalde kaleko 12 zenbakian, eta 48001919 kode-zenbakia du.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 26a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.