EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2018216

1779/2018 EBAZPENA, irailaren 27koa, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Marcelo Calabozo Raluy jaunari esleitzen baitzaizkio Osasun Prestakuntza Espezializatuko ikasketa-buruaren eginkizunak, Osakidetza-EOZko Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean (Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratua).

Xedapenaren zenbakia: 201801779
Xedapenaren data: 2018-09-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201805510
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/05/09an argitaratutako 2018/04/20ko 201800466 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 20ko 466/2018ko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri- Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko fakultatiboen (BAME) Osasun-arloko Prestakuntza Espezializatuaren ikasketa-buruaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko.
Maiatzaren 25eko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 572/2018 Ebazpenaren bidez, 466/2018 ebazpenean egindako akatsak zuzendu ziren, deialdiaren xedea zen osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketa-buruzagitzaren eginkizunei lotutakoak (Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratua).
Deialdiaren oinarrietan ezartzen da xede diren ikasketa-buruzagitzaren eginkizunetara dedikatzeko erregimena bere lanaldiaren % 100 izango dela.
Hautaketa Batzordeak dagoeneko egin dituenez aurkeztutako eskabide bakarraren balioztapena eta izendapen proposamena, eta ikusita Marcelo Calabozo Raluy jaunak dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak, bidezkoa da berari esleitzea osasun-arloko prestakuntza espezializatuko Ikasketa buruzagitzako eginkizunak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean (Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESI).
Beraz, bat etorrita hurrenez hurren Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 2017ko apirilaren 11ko 255/97 Dekretuaren 15.1.e) artikuluarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan prestakuntza espezializatuaren sistema arautzen duen 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuarekin, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaritza honek,
EBAZTEN DU:
Lehenik.– Marcelo Calabozo Raluy jaunari esleitzea osasun-arloko prestakuntza espezializatuko ikasketa buruzagitzako eginkizunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean (Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESI).
Bigarrenik.– Eginkizun esleipen honek egun honetan izango du eragina: 2018ko urriaren 1a, Euskal Autonomia Erkidegoan prestakuntza espezializatuaren sistema arautzen duen 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritako eran.
Hirugarrenik.– Euskal Autonomia Erkidegoan prestakuntza espezializatuaren sistema arautzen duen 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 17 artikuluaren arabera, ebazpen honen bidez esleitzen diren eginkizunak betetzeak, berez, kudeaketa klinikoan aritzea esan nahi du, eta horren ondorio zuzena da jardunean egindakoak eta izandako emaitzak ere aldiro aztertuko zaizkiola zeregin horretan ari denari. Ebaluazioa 4 urtean behin egingo du berariaz horretarako eratuko den batzorde berri batek. Ebaluazioaren ondorioz, kasuaren arabera, Ikasketa-burua bere eginkizunetan berretsi edo kargutik kendu ahal izango da.
Laugarrenik.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Bosgarrenik.– Ebazpen hau interesdunari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzari eta Zuzendaritza Nagusiari.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.
Barakaldo, 2018ko irailaren 27a.
Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIko zuzendari gerentea,
SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.