EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2018215

AGINDUA, 2018ko ekainaren 7koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez «Fundación Susana Monsma» fundazioaren eratzea inskribatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan.

Xedapenaren data: 2018-06-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201805489
Maila: Agindua
«Fundación Susana Monsma» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2018ko urtarrilaren 11n, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eskabide bat sartu zen, «Fundación Susana Monsma» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko (Pieter-Abraham Monsma de korte jaunak sortu zuen fundazio hori). Eskaerari espedienteko agiriak erantsi zaizkio.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoak 2018ko ekainaren 7an aldeko txostena eman du fundazioaren xedeen zilegitasunari eta interes orokorrari buruz eta haren bideragarritasun ekonomikoari buruz.
Hirugarrena.– Fundazioaren estatutuen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, fundazioak interes orokorreko helburu hauek (ongintza eta laguntza arlokoak) ditu:
– Giza eskubideen defentsa.
– Laguntza soziala eta gizarteratzea. Haurrentzako eta gazteentzako laguntza. Hirugarren adinekoentzako laguntza. Baliabiderik ez daukaten pertsonei eta arrazoi fisiko, sozial edo kulturalengatik gizarte-bazterketako arriskuan dauden behartsuei laguntzea.
– Garapenerako lankidetza eta heziketa.
– Ingurumenaren eta animalien defentsa eta babesa.
– Esparru sanitarioko ikerketa zientifikoa.
Laugarrena.– Estatutuen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, fundazioaren helbidea hau izango da: Berastegi kalea 4, 5., Bilbao. Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatuko du, bereziki, bere jarduna.
Bosgarrena.– Sortzaileak, Pieter-Abraham Monsma de korte jaunak, 100.000 euroko ekarpena egin du, fundazioaren hasierako dotazio gisa. Era berean, sortzaileak 500.000 euroko ekarpena egin du lehenengo ekitaldi ekonomikoaren gastuak estaltzeko diru-sarrera gisa. Agiri bidez jasota geratu da ekarpen horiek egin direla erregistro-inskripzioaren espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 37.1.c) artikuluak. Erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen.
Seigarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatu, administratu eta gobernatzea. Patronatuko kideek doan beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetan xedatutakoaren arabera.
Zazpigarrena.– Patronatuko kideak, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hasieran hauek izango dira (iraupen mugagabea izango dute karguok):
– Lehendakaria: Sortzailea, Pieter-Abraham Monsma de korte jauna (biziarteko kargua).
– Lehendakariordea: Jorge Molina García jauna.
Idazkari ez patronoa: María Elena Torrealba Mendi andrea.
– Idazkariordea: Ibón Núñez Céspedes jauna.
– Bokala: Victoria Gutiérrez Bilbao andrea.
– Bokala: Cornelis-Lodewijk Traas Tichelman jauna.
– Bokala: Francisco Sanfeliú Martínez jauna.
– Bokala: José Manglano Sada jauna.
– Bokala: Cleyecti Jose Herrera Oliveros andrea.
– Bokala: Teresa Torralba Polo andrea.
Izendatutako guztiek onartu dituzte karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 9ko 9/2016 Legearen 16.2 artikuluak ezarritako moduetako batean.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena; honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, bete egin da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7., 8., 9., 10., 11. eta 12. artikuluetan eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Beraz, legezko eta erregelamenduzko manuen arabera sortu da fundazioa.
Aipatutako arauak eta oro har kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak ikusirik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honako hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea –egun honetan eta F-431 erregistro-zenbakiarekin–: Bilboko (Bizkaia) «Fundación Susana Monsma» fundazioaren eraketa, baita Patronatuaren hasierako osaera ere. Patronatu horren kideak zazpigarren aurrekarian agertzen dira. Kideok espresuki onartu dituzte euren karguak, 2017ko abenduaren 21ean, Bilboko Juan Ignacio Gomeza Villa notarioaren aurrean (2.331 protokolo-zenbakia) egiletsitako eskritura publikoan xedatu bezala.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 7a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.