EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2018214

EBAZPENA, 2018ko urriaren 26koa, Trafikoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sareko gune batean zinemometroak eta tresna osagarriak instalatzeko eta erabiltzeko baimena ematen duena, hain zuzen ere, trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplinarako irudiak hartzeko eta erreproduzitzeko.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2018-10-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201805480
Maila: Ebazpena
Istripu-tasari buruz egin diren azken txostenek erakusten dute Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bide-zati zehatz batzuetan istripu-tasa handitu dela eta ondorioztatzen dute istripu horietan errepikatu ohi den faktoreetako bat gehiegizko abiadura izaten dela.
Gidariek bide-sareko bide-zati bakoitzean ezarritako abiadura-muga errespeta dezaten lortzeko, trafikoaren kontrola, erregulazioa, zaintza eta diziplina helburuekin irudiak hartzen eta erreproduzitzen dituzten zinemometroak eta beste tresna osagarri batzuk erabiltzea eta instalatzea neurri eraginkorra dela frogatuta dago.
N-637 errepidetik Loiuko aireporturantz joateko R2 irteera-adarrean, 18. kilometro-puntuan, istripu kopurua handitu dela antzeman da.
Arrazoi horiengatik, eta bide-segurtasuna hobetzeko eta zirkulazioa arintzeko helburuarekin, egokia iruditu zaigu ebazpen honetan aipatzen den errepide sareko bide-zatian zinemometro bat instalatzea; helburu horiek lortzeko zinemometroak eraginkorrak direla frogatuta baitago.
Hori guztia dela eta, alde batetik, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimena eman eta haien erabileraren erregimena (abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoan araututa) garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarriak ezarritakoaren arabera; eta bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 87/2017 Dekretuaren 17.3 artikuluak Trafiko Zuzendaritzari ematen dizkion eskumenak erabiliz, hauxe:
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Trafikoaren kontrola, erregulazioa, zaintza eta diziplina helburu dituzten irudiak hartzeko eta erreproduzitzeko zinemometroak eta beste tresna osagarri batzuk instalatzeko eta erabiltzeko baimena ematea, bide eta kilometro-puntu hauetan dagoen kabina batean:
Bigarrena.– Herritarrei zinemometroa hor dagoela informatzea, abiadura kontrolatzen den bide-zatian informazio-seinale egokiak jarriz.
Hirugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak arau-hauste horiek tramitatzeko eta ebazteko eskumena duten organoetara helaraziko dira, dagokien zehapen-prozedura tramitatu eta ebatzi dadin. Grabazioetan jasotako ekintzetatik ez-zilegi penalen bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazio horiek eskumena duen agintaritza judizialera bidaliko dira.
Laugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, horiek Trafiko Zuzendaritzak tratatuko ditu eta «Zehapenak» tratatzeko jardueran sartuko dira, zehapen administratiboetako espedienteen tramitazioa errazteko; interes publikoa helburu, eta Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legean jasotzen den lege-betebeharra betetzeko.
Espediente horiek gordetzeko egutegiak ezartzen duen denbora-tartean zehar gordeko dira datuak. Interesdunek datuetara iristeko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko eta transferitzeko, eta datuen tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko eskubideak, eta tratamendu automatizatuan baino oinarritzen ez diren erabakiak jasan behar ez izateko eskubidea ere, erabili ahal izango dituzte, hala dagokionean, Trafiko Zuzendaritzaren aurrean, helbide honetan: Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Bosgarrena.– Ebazpen hau Bideozaintza eta Askatasunen Batzordeari jakinarazi behar zaio, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimena eman eta haien erabileraren erregimena garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarriak bere laugarren ataleko bigarren paragrafoan ezarritakoa betetzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 26a.
Trafikoko zuzendaria,
SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.