EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2018214

EBAZPENA, 2018ko urriaren 18koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2017ko martxoaren 1eko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-10-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201805479
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/03/03an argitaratutako 2017/03/01eko AGINDUA [201701152]

2017ko martxoaren 3an argitara eman zen EHAAn 2017ko martxoaren 1eko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena. Horren bidez, dei egiten zitzaien Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Prest-Gara Plana garatzeko 2017-2018 ikasturtean zehar proiektuak aurkeztuz sail honekin batera lan egin nahi zuten erakunde publiko eta pribatuei.
2017ko apirilaren 24an ebatzi zen deialdia, eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan. Horregatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko martxoaren 1ean Aginduaren bidez deitutako laguntza onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez dei egiten zitzaien Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Prest-Gara Plana garatzeko 2017-2018 ikasturtean zehar proiektuak aurkeztuz sail honekin batera lan egin nahi zuten erakunde publiko eta pribatuei (2017ko martxoaren 3ko EHAA, 44. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 18a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.