EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2018214

AGINDUA, 2018ko urriaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira Fundación María Isabel Gonzalvo fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak.

Xedapenaren data: 2018-10-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201805474
Maila: Agindua
Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskaeraren espedientea. Honako aurrekari hauek ditu oinarri
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2018ko ekainaren 7an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko Fundación María Isabel Gonzalvo fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko eginak. Aldaketa horiek egitea 2018ko ekainaren 7an erabaki zuen Fundazioaren Patronatuak. Espedientean jasotako agiriak erantsi zitzaizkion eskabide-idazkiari.
Bigarrena.– Fundazioen Erregistroak, 2018ko abuztuaren 6ko idazki baten bidez, interesdunei eskatu zien zuzendu zitzatela bidalitako dokumentazioan aurkitutako akatsak, eta 2018ko irailaren 21ean sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eskatutako dokumentazio hori.
ZUZENBIDEZKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena; honako arau hauetan xedatutakoarekin bat: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1. artikulua.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen lehenengo xedapen iragankorrak ezartzen duenez, fundazioek lege horretara egokitu beharko dituzte beren estatutuak, lege hori indarrean jartzen denetik bi urteko epean.
Era berean, 6/1985 Lege Organikoaren 37.1 artikuluan, honako hau ezartzen du:
«Fundazioaren patronatuak, arrazoiak emanda, estatutuak aldatzea erabaki dezake, baldin eta fundazioaren interesari komeni bazaio, fundazioaren helburua errespetatzen bada eta fundatzaileek berariaz debekatu ez badute.
Patronatuak onartutako estatutu-aldaketek fundazioaren helburuak errespetatzen dituztela bermatuko da, eta, beraz, ez da beharrezkoa izango erregistroan inskribatu aurretik babeslaritzak onartzea.
Edonola ere, estatutu-aldaketa fundatzaileek jarritako helburuak aldatzean edo ezabatzean badatza eta betiere posible bada hori egitea, babeslaritzaren berariazko onarpena eduki beharko da erregistroan inskribatu baino lehen».
Kasu honetan, fundazio-helburuen aldaketak ez die eragiten helburuen edukiari eta funtsari, ez eta fundazio-borondateari ere; idazketa formalari bakarrik eragiten dio, gizarte-errealitatera egokitzeko.
Hirugarrena.– Funtsezko iritzitako datuak eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, hiru lege-xedapen hauetan aurreikusten diren betekizunak betetzen dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluak eta lehenengo xedapen iragankorra; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 33.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikulua (erregelamendu hura onartzeko ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen). Horrenbestez, aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin bat dator estatutuetan egindako aldaketa.
Ikusi dira aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak. Beraz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Fundazioaren helburuei buruzko artikuluaren aldaketa onartzea.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Getxoko Fundación María Isabel Gonzalvo fundazioaren estatututan egindako aldaketak, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko egin baitziren. Ebazten dut, orobat, fundazioaren helburuetan egindako aldaketa inskribatzea. Aldaketa horiek bat datoz 2018ko ekainaren 8an Ramón Múgica Alcorta notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin (protokolo-zenbakia: 1463).
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 8a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.