EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2018213

IRAGARKIA, Hendaiako geltoki berriaren eraikuntza-proiektuaren lanei buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

Organo emailea: EUSKAL TRENBIDE SAREA
Xedapenaren data: 2018-10-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201805453
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/01/24an argitaratutako 2018/01/17ko IRAGARPENA [201800404]

1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: lanak.
b) Xedearen deskribapena: Hendaiako geltoki berriaren eraikuntza-proiektuaren lanak.
c) Buletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2018ko urtarrilaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 17. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio-irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hiru milioi berrogeita hemeretzi mila bederatziehun eta hogeita sei euro eta laurogeita bost zentimo (3.059.926,85), BEZik gabe.
5.– Esleipena.
a) Data: 2018ko ekainaren 21a.
b) Esleipenduna: UTE Construcciones Moyua SL – COMSA SAU.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: bi milioi zazpiehun eta hirurogei mila seiehun eta hirurogeita bost euro laurogeita hemeretzi zentimorekin (2.760.665,99), BEZik gabe.
e) Burutzapenerako/entregarako epea: hamalau (14) hilabete.
Bilbao, 2018ko urriaren 29.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.