EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2018212

EBAZPENA, 2018ko urriaren 18koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2018ko maiatzaren 16ko Aginduan salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programarako ezarritako gehieneko diru kopurua.

Xedapenaren data: 2018-10-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201805435
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/06/04an argitaratutako 2018/05/16ko AGINDUA [201802907]

GERTAERAK
1.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuaren 2018ko maiatzaren 16ko Aginduaren bidez, salgaien errepideko garraio publikoaren arloan enpresa-kontzentraziorako laguntza-programa bat sortu zen, eta Aginduaren 1.2 artikuluan ehun eta laurogei eta hiru mila zazpiehun eta berrogeita hamar euro (183.750,00) ezarri ziren laguntza horiek finantzatzeko.
2.– Laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko epea itxita, eskabideak erregistratu eta kuanfitikatzeari ekin zitzaion. Bada, lanbidea uzte-prozesuetarako zenbateko laguntza eskatu den ikusita, komeni da laguntza horietarako diru kopuru handiagoa bideratzea.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuaren 2018ko maiatzaren 16ko Aginduaren 1.2 artikuluak honela dio:
«Baliteke, eskatutako laguntzen zenbatekoaren arabera, diru-kopuru hori aurrerago handitzea; baina egitekotan diru-laguntzak esleitzeko prozedura amaitu aurretik egin beharko da, eta ezinbestekoa izango da, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren beste programa batzuetan gauzatutakoen ondorioz, kreditu lotetsietan dirua erabiltzeko moduan izatea edo aurrekontuetan aldaketak onartzea. Halakorik izanez gero, Garraio Plangintzaren zuzendariaren ebazpenaren bidez emango da horren berri.»
2.– Horiek horrela, 2018ko maiatzaren 16ko Aginduaren 1.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, aurrekontuetan dirua erabiltzeko moduan dagoenez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuaren 2018ko maiatzaren 16ko Aginduan ezarritako gehieneko diru kopuruari beste berrogeita hamar mila euro (50.000,00) gehitzea.
Beraz, 2018ko maiatzaren 16ko Aginduaren 1.2 artikuluan adierazitako gehieneko diru kopurua berrehun eta hogeita hamahiru mila zazpiehun eta berrogeita hamar eurokoa (233.750,00) izango da.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Garraioetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 18a.
Garraio Plangintzaren zuzendaria,
JANIRE BIJUESCA BEDIALAUNETA.