EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2018212

907/2018 EBAZPENA, irailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean Erizaintzako Laguntzailea kategorian sartutako txanda irekiko esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan daude.

Xedapenaren zenbakia: 201800907
Xedapenaren data: 2018-09-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201805422
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/06/03an argitaratutako 2015/05/28ko 201501135 EBAZPENA
  • Ikus 2015/06/03an argitaratutako 2015/05/28ko 201501145 EBAZPENA
  • Ikus 2018/01/15ean argitaratutako 2017/12/22ko 201701545 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2014an eta 2015ean deitutako hautaketa prozesuen oinarri orokorrak onartu ziren (2015eko ekainaren 3ko. EHAA, 102. zenbakia).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1145/2015 Ebazpenaren bitartez, Osasun teknikari laguntzaileen Lanbide Taldeko Erizaintzako laguntzaileen kategorian (Erizaintzako laguntzaileen, Osasun Mentaleko erizaintzako laguntzaileen eta Osasun Mentaleko monitoreen lanpostu funtzionalak) lotura estatutarioa lortzeko hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak onartu ziren, kategoria horretako destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun zerbitzuetan izanik (2015eko ekainaren 3ko EHAA, 102. zenbakia).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 1534/2017 Ebazpenaren eta abenduaren 22ko 1545/2017 Ebazpenaren bidez, hautatutako hautagaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena argitaratu ziren, Erizaintzako Laguntzaile kategoriako txanda irekikoena, eta era berean, Erizaintzako Laguntzaile kategoriako txanda ireki bidez I. eranskinean sartutako esleipendunen pertsonal estatutario finko izendapena ere argitaratu zen.
Hautaketa prozesua gidatzen duten oinarri orokorreko 21. atalean ezarritakoari jarraikiz, abenduaren 21eko 1534/2017 Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen M.ª Carmen Nogueiras Herrero andreak.
Administrazio Kontseiluaren 2018ko apirilaren 26ko Erabaki bidez, gorako errekurtsoa onartu egin zen, eta horrela, M.ª Carmen Nogueiras Herrero andreak destino-esleipena izateko eskubidea lortu zuen, María Velasco García andrearen kaltetan, azken horrek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 1534/2017 Ebazpenaren eta abenduaren 22ko 1545/2017 Ebazpenaren bidez esleitu zioten destinoa izateko eskubidea galdu baitzuen.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– M.ª Carmen Nogueiras Herrero andrea, Erizaintzako Laguntzaile kategorian, txanda ireki bidez, estutupeko langile finko izendatzen dela EHAAn argitara dadin agintzea. Destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango du.
Bigarrena.– Esleipendunak hilabete izango du destinoaz jabetzeko, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian (Egoitza Zentralean) hartu beharko du destinoaren jabetza; horretarako, hautagaiak hitzordua eskatu beharko du lehenbizi, eta ekitaldian dokumentazio hau aurkeztu beharko du:
– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.
Parte hartzeko eskubidea izanik Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute, eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen norbaitekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko deklarazio bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontidearengandik zuzenbidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, hautagaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.
– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
– Diziplina-espediente bidez hautagaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako ezgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.
Espainiako nazionalitatea ez duten hautagaiek, Espainiako Estatuari buruzko deklarazioaz gain, zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako desgaituta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.
– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.
– Erantzukizunpeko adierazpena, adingabeen babes juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzearen inguruan eta Sexu-delitugileen Erregistro Nagusitik egiaztagiria eskuratzeko baimena.
Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu langile estatutario gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokien epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.
Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.