EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2018211

EBAZPENA, 2018ko urriaren 8koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, gaztelaniazko hedabideetan euskararen erabilera areagotzeko egindako deialdiari dagozkion 2018ko diru-laguntzen berri ematen duena.

Xedapenaren data: 2018-10-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201805403
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/07/03an argitaratutako 2018/06/20ko AGINDUA [201803446]

Nagusiki gaztelania darabilten eta paperean inprimatzen diren egunkarien edizio digitaletan eta Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan euskararen erabilera areagotzeko diru-laguntzak emateko modua arautuz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2018ko ekainaren 20an emandako Aginduak finkatutakoari jarraituz (EHAA, 2018ko uztailaren 3a, 127. zk.), honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok jakin dezan, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2018ko ekainaren 20an emandako Aginduaren babesean diru-laguntza jaso duten egitasmoen zerrenda.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 8a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
MIREN DOBARAN URRUTIA.