EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2018211

AKORDIOA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Hezkuntza Sailaren artekoa, honako hau zuzentzen duena: kudeaketa-gomendioko akordioa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Hezkuntza Sailaren artean hitzartua, EAEko langile langabeei eta landunei zuzendutako 2018-2020ko prestakuntza-programazioa egiteko.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-10-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201805397
Maila: Akordioa

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/10/05ean argitaratutako 2018/09/26ko AKORDIOA akatsen zuzenketa [201804867]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak honako hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».
Era horretako akatsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Hezkuntza Sailaren artean hitzartutako kudeaketa-gomendioko akordioan, EAEko langile langabeei eta landunei zuzendutako 2018-2020ko prestakuntza-programazioa egiteko den horretan. Zehazki, akordioa 2018ko urriaren 5eko Euskal Herriko Aldizkarian argitaratu zen, 193. zenbakian, eta honako hauek zuzendu behar dira:
– 2018/4867 (121/84) orrialdean, II. eranskinean [«Landunentzako Prestakuntza-planak (2018-2020)»], taularen azken hiru lerroetan, «Zentroa» zutabean, hau esaten duen lekuan:
CIFP Elorrieta Erreka-Mari LHII
CIFP Elorrieta Erreka-Mari LHII
CIFP Elorrieta Erreka-Mari LHII
hau esan behar du:
CIFP Emilio Campuzano LHII
CIFP Emilio Campuzano LHII
CIFP Emilio Campuzano LHII
– 2018/4867 (121/85) orrialdean, II. eranskinean [«Landunentzako Prestakuntza-planak (2018-2020)»], taularen lehen hiru lerroetan, «Zentroa» zutabean, hau esaten duen lekuan:
CIFP Elorrieta Erreka-Mari LHII
CIFP Elorrieta Erreka-Mari LHII
CIFP Elorrieta Erreka-Mari LHII
hau esan behar du:
CIFP Emilio Campuzano LHII
CIFP Emilio Campuzano LHII
CIFP Emilio Campuzano LHII
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 17a.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.