EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2018211

AGINDUA, 2018ko urriaren 25ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez aldatu egiten baita 2018ko martxoaren 9ko Agindua, seme-alabak dituzten familien onurarako diru-laguntzen aurrekontu-zuzkidurak jakinarazten dituena.

Xedapenaren data: 2018-10-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201805396
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/03/22an argitaratutako 2018/03/09ko AGINDUA akatsen zuzenketa [201801558]

2018ko martxoaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, argitara eman zen Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko martxoaren 9ko Agindua, seme-alabak dituzten familien onurarako diru-laguntzen aurrekontu-zuzkidurak jakinarazten zituena aurtengo ekitaldirako. Zuzkidura hori 29.007.850,00 eurokoa zen, honela banatuta:
– 28.805.550,00 euro Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen lerroak betetzeko.
– 115.900,00 euro Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren esparruan aitortu behar diren egoera diruz lagungarrietarako.
– 86.400,00 euro Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen uztailaren 16ko 176/2002 Dekretua betearaziz eman beharko liratekeen diru-laguntzetarako.
2018ko uztailaren 30ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Familiei Laguntzeko 2018-2022 aldirako Erakunde arteko IV. Planaren esparruan, Gobernu Kontseiluak 121/2018 Dekretua onartu zuen, zeinaren bidez aldatu egiten baita Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Dekretua. Horrela, handitu egiten da martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuan ezarritako laguntza-sistema, eta, besteak beste, hirugarren urte-sari bat gehitzen da bigarren seme-alabengatik bi urte betetzen dituzten urtean.
121/2018 Dekretuak eragindako aldaketen ondorioz, hasiera batean programari ekitaldi honetarako esleitu zitzaion 29.007.850,00 euroko diru-zuzkidura ez da nahikoa, eta, beraz, Gobernu Kontseiluak, 2018ko urriaren 23an, erabaki zuen 5.514.200,00 euroko gastua baimentzea hasierako kopuru hura handitzeko.
Hori dela bide, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Aldatzea 2018ko martxoaren 9ko Aginduaren artikulu bakarraren 1. apartatua, zeinaren bidez jakinarazten baita seme-alabak dituzten familien onurarako diru-laguntzen aurrekontu-zuzkidura; ondorioz, honela idatzita geratuko da:
«1.– Seme-alabak dituzten familiei laguntzeko diru-laguntzak arautzen dituen martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuan aurreikusten diren diru-laguntzetarako lerroak betearazteko –Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Dekretua aldatzen duen uztailaren 30eko 121/2018 Dekretuaren bidez aldatua–, gehienez 34.319.750,00 euro bideratuko dira guztira.»
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 25a.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.