EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-11-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2018211

AGINDUA, 2018ko urriaren 10ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako 2018ko diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak.

Xedapenaren data: 2018-10-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201805394
Maila: Agindua
Arrantza Politika Erkidearen funtsezko helburuetako bat itsasoko baliabide biologikoen ustiapen jasangarria bermatuko duen eta ekonomikoki errentagarria izango den flota profesional bat sustatzea da, haren probetxu ezin hobea ahalbidetuz, ustiatutako populazioen oreka biologikoa eta ingurune fisikoaren osotasuna arriskuan jarri gabe. Alde horretatik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1380/2013 zenbakiko Erregelamenduak (EB) Arrantza Politika Erkideari buruzko arau-esparru berri bat ezarri du, baita haren aplikazio-eremua, helburuak eta gobernantza egokirako printzipioak ere.
Beraz, Arrantza Politika berriaren oinarrietako bat den heinean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 zenbakiko Erregelamenduan (EB) Arrantza Politika Erkidea aplikatzeko Batasunaren finantza-neurriak ezartzen dira, baita Itsas Eskubideari buruzko neurriak, arrantza- eta akuikultura-guneen eta barne-arrantzarako guneen garapen jasangarrirako neurriak eta Itsas Politika Integratuaren neurriak ere. Hain zuzen ere, 33. eta 34. artikuluetan ezartzen dira arrantza-jarduera aldi baterako eta betiko geldiarazteagatiko laguntzak. Erregelamendu honen promulgazioak jarduketa horietarako aurreko araua indargabetzen du, hau da, Arrantzarako Europako Funtsari buruzko Kontseiluaren 1198/2006 zenbakiko Erregelamendua (EE).
Hori dela-eta, arrantza-sektorea antolatu eta Europako Arrantza Funtsa egokitzeari buruzko urriaren 9ko 1549/2009 Errege Dekretuan jasotzen den Arrantzarako Europako Funtsaren garapenerako legeria nazionala −arrantza-jarduera aldi baterako eta behin betiko geldiarazteko laguntzei aplikatu beharreko araudia jasotzen duena− inolako ondoriorik gabe geratu da 2015eko abenduaren 31tik aurrera. Egun horretan bertan inolako ondoriorik gabe geratu zen, halaber, 1198/2006 zenbakiko Erregelamendua (EB), 508/2014 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 129.2. artikuluan zehazten den moduan.
Bestalde, Batzordearen 2014ko azaroaren 24ko 2015/531 Erregelamendu delegatuak (EB) 508/2014 zenbakiko Erregelamendua (EB) osatzen du, eta, hala, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren finantziazioa jaso dezaketen kostuak zehazten dira, betiere arrantzaleen higienea, osasuna, segurtasuna eta lan-baldintzak hobetzeko, itsasoko ekosistemak eta biodibertsitatea babesteko eta berreskuratzeko, klima-aldaketa arintzeko, eta arrantza-ontzien eraginkortasun energetikoa areagotzeko helburuarekin.
Era berean, 2015eko azaroan Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren gaztelaniazko Programa Operatiboa onartu zen egiturazko neurri horiek eragindako autonomia-erkidego guztien adostasunarekin. Programa horrek Espainiako arrantza-sektorean garatu beharreko neurri guztiak hartzen ditu barne, eta arrantza eta akuikultura lehiakorrak sustatzea du helburu, betiere horiek ingurumenari dagokionez jasangarriak, ekonomikoki bideragarriak eta sozialki arduratsuak badira. Horrez gain, 2015ean Euskadi 2020 Arrantza eta Akuikulturaren Plan Estrategikoa prestatu zen. Hark arrantza-jardueraren eta arrantzaren mendeko arrantza-gune eta -erkidegoen hazkunde ekonomiko integratzailean, adimendunean eta jasangarrian lagunduko du. Azkenik, 2016ko maiatzean, «Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren Programa Operatiboaren esparruko laguntzak emateko hautaketa-irizpideak» jasotzen dituen dokumentu finkatua argitaratu zen; dokumentu horrek aldaketak izan ditu 2017an.
Bestetik, 508/2014 Erregelamendu horren 34.4 artikuluan adierazten denez, «artikulu honetan aurreikusitako laguntza 2017ko abenduaren 31ra arte eman ahal izango da», arrantza-jarduerak behin betiko geldiarazteari buruz ari dela; hain zuzen ere, horrexegatik ez da egiten agindu honetan laguntza horien deialdia.
Era berean, arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko laguntzen deialdia ere ez da egiten, ekitaldi honetan dagoeneko eginda dagoelako 2018ko apirilaren 25eko Aginduaren bidez (2018ko maiatzaren 7ko EHAAn argitaratua, 86. zenbakian).
Arau-esparru berri horri esker, honako eremu hauetako neurriak babestu ahal izango dira, besteak beste:
I) Arrantza jasangarria, honako laguntza-lerro hauek izango dituena: Berrikuntza; aholkularitza-zerbitzuak; ikerlarien eta arrantzaleen arteko elkarteak; giza kapitalaren sustapena; gizarte-elkarrizketa eta enpleguaren sorrera; arrantzale gazteentzako hasierako laguntza; arrantza-ontzietako edo banako ekipoetako inbertsioetako segurtasuna eta osasuna; arrantzak itsas ingurunean duen inpaktua mugatzea eta arrantza espezieen babesera egokitzea; itsasoko baliabide biologikoen kontserbazioarekin lotutako berrikuntza; itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea, eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak; ontziko inbertsioak, kontu-ikuskapenak eta azterketa energetikoak; eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea; balio erantsia, produktuen kalitatea eta nahi gabe hartutako harrapakinen erabilera; arrantza-portuak, ontziratze-tokiak, lonjak eta ainguralekuak.
II) Ekoizpen- eta merkaturatze-planak eta -neurriak, honako laguntza-lerro hauek barne hartuz: Ekoizpen- eta merkaturatze-planak eta -neurriak; eta merkaturatze-neurriak.
III) Akuikultura jasangarria. Berrikuntza, Akuikulturako inbertsio produktiboak: ekoizpena dibertsifikatzea, instalazioak hobetzea eta modernizatzea, produktuen kalitatea hobetzea, putzuak edo urmaelak leheneratzea. Akuikulturako inbertsio produktiboak: baliabideen efizientzia, uren eta kimikoen erabilera gutxitzea, birziklatzeko sistemak. Akuikulturako inbertsio produktiboak: efizientzia energetikoa eta energia berriztagarriaren erabilera areagotzea. Akuikultura-ustiategietarako kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak. Giza kapitala eta sareko lana sustatzea. Akuikultura-ekoizpeneko eremuen ahalmena handitzea. Akuikultura jasangarria lantzen duten akuikultura-enpresak sustatzea. Abereen osasunari eta ongizateari buruzko neurriak.
Agindu honen bitartez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 zenbakiko Erregelamenduan (EB) araututako laguntza-eskaerak aurkezteko epea irekiko da; erkidegoko Erregelamenduak Europar Batasun osoan zuzenean eta nahitaez aplikatu beharko dira, eta ez dute transposiziorik beharko estatu kideetan.
Euskal Autonomia Erkidegoaren 2018ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onesten dituen apirilaren 11ko 5/2017 Legean, Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailaren 2018. urterako diru-laguntzen plan estrategikoan (2018ko otsailaren 15eko Aginduaren bidez onetsia eta honako helbide honetan argiaratua: http://www.euskadi.eus/sail-plana/2018ko-ekonomiaren-garapen-eta-azpiegitura-sailaren-diru-laguntzen-plan-estrategikoa/web01-s2ekono/eu/), Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta azken horren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.
Eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearekin bat etorriz (lege horren 26.4. artikuluaren arabera, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, sailburuek beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute), honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Deialdia.
2018. urterako, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako laguntzen deialdiari dagozkion oinarriak onartzea; oinarri horiek agindu honetako I., II., III. eta IV. eranskinean jasota daude.
XEDAPEN IRAGANKORRA.– Zenbakiko Erregelamenduaren babespean (EIAF)diruz lagundu daitezkeen gastuak, 2017an ekoizpen- eta merkaturatze-planei buruzko lerroan egindakoak.
508/2014 zenbakiko Erregelamenduaren babespean ekoizpen- eta merkaturatze-planei buruzko lerroan diruz lagundu daitezkeen eta diru-laguntzarik jaso ez duten 2017ko ekitaldiko gastuek laguntza hau jaso ahal izango dute, agindu honetan jasotzen diren eskakizunak eta baldintzak betetzen badira, baldin eta Europako Funtsen xedapen komunak zehazten dituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 65. artikuluan eta arrantza-ekoizleen eta haien elkarteen organizazioak kontrolatzeko programa nazionalean xedatutakoa betetzen bada.
Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren ekarpenarekin baino ezin izango da diruz lagundu gastua, ordainketa-agenteak 2014ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean ordaintzen badu dagokion laguntza.
Eragiketak ez dira hautatuko Europako egitura- eta inbertsio-funtsen laguntza jasotzeko, baldin eta kudeaketa-agintariari finantzaketa-eskabidea aurkeztu baino lehenago osorik bukatuak izan badira edo osorik betearazi badira, onuradunak aipatu diren ordainketak eginak izan arren.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 10a.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
I. ERANSKINA
1. artikulua.– Xedea.
Agindu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako 2018rako laguntza batzuen deialdia egitea; laguntza horiek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko 508/2014 zenbakiko Erregelamenduan (EB) ezarrita daude.
2. artikulua.– Onuradunak.
Agindu honetan deitutako laguntzen onuradunak izango dira, laguntza motaren arabera, diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak kontratatzen, finantzatzen edo egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoak, ondasun-erkidegoak, arrantzako elkarte profesionalak, arrantza sektorearen ekoizle-elkarteak, arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak eta erakunde zientifiko eta teknikoak.
Laguntza hauen onuradun diren aldetik ondasun-erkidegoei dagokienez, eskabidean berariaz jaso beharko dute bakarra izan beharko dela, eta erkide guztiek sinatu beharko dute; era berean, elkarteko kide bakoitzak gauzatzeko hartu dituen konpromisoak jaso beharko dira, bai eta horietako bakoitzeko aplikatu beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa ere. Alderdi horiek, diru-laguntza ematen bada, diru-laguntza emateko ebazpenean ere jaso beharko dira. Era berean, izendatu behar da taldearen ordezkari edo ahaldun bat, nahiko ahal duena taldeari onuradun gisa dagozkion obligazioak betetzeko; hau da, interesdunek eurek izendatzen dute nahi duten taldearen ahaldun edo ordezkaria.
3. artikulua.– Eskakizun orokorrak.
1.– Agindu honetan jasotzen den laguntza-modalitate bakoitzean ezartzen diren baldintza eta betekizun bereziez eta espezifikoez gain, onuradun izateko honako baldintza orokor hauek bete beharko dira:
1) Diruz lagundu daitezkeen gastuak eta inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan edo oinarri-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantza-ontzietan egin behar dira.
2) Pertsona fisikoen kasuan, eskabidea egiteko orduan horiek Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute administrazio-egoitza, laguntza eskatu baino urtebete lehenagotik eta eten barik, laguntza bakoitzaren lerroan zehazten dena salbu.
3) Pertsona juridikoen kasuan, horien egoitza sozialak EAEren esparru-eremuan egon beharko du.
4) Diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak eskaera aurkeztu ondoren egin beharko dira. Ikuskatu beharrekoa Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan ez dagoenean, onartutako Sailkapen Sozietate batek egindako txostena onartuko da aldez aurreko aktatzat.
5) Betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
6) Inbertsioek ez dituzte ingurumenean aldaketa negatibo esanguratsurik eragin beharko.
Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
Eskabidean jakinaraztea ea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasiera eman zaion itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dauden ala ez. Sartuta badaude, esan zein den edo diren prozedura horiek.
7) EAEko Administrazioak edo haren menpeko erakundeek emandako diru-laguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketan egunean izatea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.
Ez dute izan behar diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat.
Konkurtso-deklarazioa ez eskatu izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat ez jo izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitu ez izana, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe.
8) Administrazioarekin hitzartutako edozein kontratu ezeztatzea ez eragin izana.
9) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea ekainaren 26ko 1/2014 Legean (Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena) ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.
10) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
11) Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, administrazio-prozedura ez etetea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.
12) Ezin izango dira agindu honetan araututako laguntzak jaso, honako hauek egin direla egiaztatzen bada:
a) Arau-hauste astun bat egin bada, 1005/2008 Erregelamenduko 42. artikuluari edo 1224/2009 Erregelamenduko 90.1 artikuluari jarraikiz.
b) 1005/2008 Erregelamenduaren 40.3 artikuluan jasotzen den Europar Batasuneko INDNR ontzien zerrendan sartutako arrantza-ontzien edo Erregelamendu horren 33. artikuluan zehazten diren hirugarren herrialde ez-kooperanteen pabiloian jasotzen diren ontzien ustiaketan, kudeaketan edo jabetzan nahastuta egon bada.
c) Arrantza Politika Erkidearen aurkako arau-hauste astunak egin baditu.
d) 2008/99/EE Zuzentarauko 3. eta 4. artikuluetan zehaztutako delituren bat egin badu, 508/2014 Erregelamenduaren II. kapituluko V. tituluari jarraikiz emandako laguntzen kasuan.
13) 33., 34., 35., 37., 39. eta 40. artikuluei buruzko inbertsioetan, lehenago Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren baimena jaso beharko da, akuikultura-proiektua egiteko.
2.– 7. zenbakitik 16.era bitartean ezarritako betekizunen eta egoeren egiaztatzea erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egingo da.
3.– 5. eta 9. zenbakian ezarritako betekizunak onuradun izateko eta emandako diru-laguntza likidatu arte onuradun izaten jarraitzeko dira. Beraz, baldintza horiek betetzen direla egiaztatuko da diru-laguntza ematean eta ordainketak egitean.
4.– 16. zenbakian ezarritako baldintzak betetzen jarraitu beharko dute eskabidea aurkeztu eta gero, eta, onuradun gertatzen badira, diruz lagundutako jarduerak gauzatzen diren aldi osoan eta onuradunei diru-laguntzaren azken ordainketa egin eta bost urteko epean.
4. artikulua.– Eskaerak eta agiri osagarriak aurkeztea.
1.– 2018ko ekitaldian, agindu honetan araututako laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau ondorioak sortzen hasten denetik hasita.
Hala ere, agindua argitaratu baino lehen aurkeztutako proiektuak epearen barruan aurkeztutakotzat hartuko dira, baldin eta eskabidea 2018ko ekitaldiaren barruan egin bada.
2.– 38/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira euskadi.eus-en egoitza elektronikoan:
www.nasdap.ejgv.euskadi.eus/
Helbide horretan eskuratu ahal izango dira: eskabide-orria, erantzukizunpeko adierazpenaren eredua eta inprimakien ereduak, bai eta eskaerak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko beharrezkoa den dokumentazioa ere.
3.– Eskabidea ordezkari bitartez egiten bada, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluak.
4.– Eskabidearen ondorengo izapideak helbide elektroniko honetan egin eta jakinaraziko dira:
https://www.euskadi.eus/nirekudeaketak/
5.– 39/2015 Legearen 14.1 artikuluaren arabera, pertsona fisikoek aukeratu dezakete administrazioarekin harremanetan jartzea bitarteko ez elektronikoen bidez; horrela, dagokion eskabide-inprimakiaren bidez eskatu ahal izango dute laguntza, eta inprimaki hori Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren bulegoetan eskura dezakete, ondoren zehazten diren helbideetan eta www.nasdap.ejgv.euskadi.eus helbidean; gero, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzara bidali behar dira, zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatzen duen edozein bidetatik. Hona hemen Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren bulegoen helbideak:
● Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza, Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.
● Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila. Arrantza Egituren Zerbitzua. Concha Jeneralaren kalea 23, 2 – 48010 Bilbo.
● Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila. Arrantza Antolamenduko Zerbitzua. Easo kalea 10 – 20006 Donostia.
6.– Agindu honetan araututako laguntza-mota bakoitzerako agiri espezifikoak eskatu ahal izango diren arren, laguntza-mota guztietarako, oro har, eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:
a) Aurkezten diren agiri guztiak egiazkoak direla dioen aitorpen arduratsua, inprimaki-ereduaren arabera.
b) Eraketaren eskrituraren kopia eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.
c) Eskatzailearen NANaren fotokopia, eta haren ordezkaritza-ahalmena egiaztatzen duen eskriturarena.
d) Hirugarrenen altaren inprimakia.
e) Eskatzailearen administrazio-egoitzaren ziurtagiria (errolda-ziurtagiria), pertsona fisikoen kasuan.
Eskabidea ondasun-erkidego batena bada, eskabidean berariaz jaso beharko dute bakarra izan beharko dela, eta erkide guztiek sinatu beharko dute; era berean, elkarteko kide bakoitzak gauzatzeko hartu dituen konpromisoak jaso beharko dira, bai eta horietako bakoitzeko aplikatu beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa ere. Alderdi horiek, diru-laguntza ematen bada, diru-laguntza emateko ebazpenean ere jaso beharko dira. Era berean, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.
7.– Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak betetzen direla dagokion Ogasunarekin, eta kasuan kasuko ordainketa-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekin. Edonola ere, eskatzaileak bere eskabidean berariaz uko egin ahal izango dio baimen inplizitu horri; kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.
Eskabidearekin batera, eskatzaileak baimen bat aurkeztu ahal izango du, eta bertan, berariaz adieraziko du Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari bere nortasunaren egiaztagiriak eskuratzeko edo egiaztatzeko baimena ematen diola.
8.– Nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira laguntza-eskabidea eta eskatutako agiriak. Ildo horretatik, eskatzaile bakoitzak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskaera aurkeztu ondoko jardueretan, prozedurak irauten duen bitartean, Euskararen erabilera normalizatzeko 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearekin bat.
9.– Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio ezen, horrela egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela; aldez aurretik Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak ebazpena emango du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat.
10.– Nolanahi ere, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango die erakunde eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko. Arau honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.
5. artikulua.– Prozedura eta ebazpena.
1.– Deialdi honetan araututako laguntzak modu ordenatuan esleituko zaizkie agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaileei, espedientea osorik betetako egunaren arabera, lehiaketaren teknikara jo gabe. Nolanahi ere, kontuan izango dira hautatutako irizpide objektiboak aplikatzean lortutako ehunekoak eta horien haztapena, laguntza-motaren arabera, eta, laguntza horiei lotutako kredituari dagokionez, saldo erabilgarririk baldin badago.
2.– Balorazio Batzorde bat osatuko da proiektuak baloratzeko, eta hura Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako teknikarien artean hautatutako hiru pertsonek osatuko dute; horiek Zuzendaritzako pertsona titularraren ebazpen bidez izendatuko dira, eta, gainera, Batzordeko idazkaria eta lehendakaria izendatuko dira. Batzorde horrek onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa proposatuko dio Arrantza eta Akuikulturako zuzendariari.
3.– Arrantza eta Akuikulturako zuzendariari dagokio eskatutako laguntzen ebazpena ematea. Horretarako, kontuan izan beharko du Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena, izaera loteslerik gabea.
4.– Ebazpen horren bidez, hala badagokio, laguntza Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren eta Arrantzarako Europako Funtsen kontura emango da.
5.– Ebazpenaren gutxieneko edukia:
a) Diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoa.
b) Diruz lagundutako zenbatekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren eta Arrantzarako Europako Funtsaren kontura.
c) Inbertsioak gauzatu behar diren epeak, aurrekontuan baliagarri dagoen diruaren arabera, eta urtekoak.
d) Justifikatzeko modua.
6.– Eskabide bakoitza osorik aurkeztu eta gehienez ere sei hilabetean emango eta jakinaraziko da ebazpena. Sei hilabete igaro eta berariazko ebazpenik ez badago, eskabideak onartu egin direla ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera.
7.– Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, edo hiru hilabeteko epea administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta biharamunetik aurrera.
8.– Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, EHAAn argitaratuko da dekretu honen babesean laguntza jasoko duten eskaera-egileen zerrenda, emandako zenbatekoak adierazita eta diruz lagundutako proiektuari erreferentzia eginez.
6. artikulua.– Onuradunen betebehar nagusiak.
Laguntza-lerro bakoitzerako betebehar espezifikoei kalterik egin gabe eta laguntza-lerro guztietarako, oro har, agindu honetan arautzen diren laguntzen onuradunek ondoko hauek bete beharko dituzte:
1.– Zertarako ematen den diru-laguntza, horretarako erabiltzea.
2.– Diru-laguntzen xede diren inbertsioak horiek egin eta, gutxienez, hurrengo 5 urtetan mantentzea, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 71. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki; bertan, Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Landa Garapenerako Nekazaritzako Europako Funtsari eta Itsaso Eta Arrantzako Europako Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen dira, baita Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari eta Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsari buruzko xedapen orokorrak ere, eta Kontseiluaren 1083/2006 zenbakiko Erregelamendua (EE) indargabetzen da.
3.– Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren nahiz Europako Batasunaren esku jarri behar dituzte inbertsioa eta gastuak egin direla frogatzeko behar diren agiri guztiak.
4.– Ekonomi Kontrolerako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal epaitegiari, agindu honen kargura jasotako laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko eginkizunen barruan, eskatzen dieten informazio guztia eskaintzea.
5.– Jasotako diru-laguntza zertan erabili den egiaztatzeko dokumentuak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapenak edo kontrolak egiteko erabil baitaitezke.
6.– Deialdi honen 3. artikuluko 7. paragrafoak xedatzen duenari kalte egin gabe, beste diru-laguntza edo laguntza batzuk eskatzen badizkiote administrazioren bati edo erakunde publiko edo pribaturen bati xede bera finantzatzeko, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari jakinarazi behar diote, eta, hala badagokio, eman egin dizkietela ere jakinarazi behar diote, idatziz, beste diru-laguntza edo laguntza horiek eman dizkietela jakin eta egutegiko hamabost egunetan.
7.– Diru-laguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretako bat, objektiboa zein subjektiboa, aldatuz gero, horren berri eman behar diote idatziz Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari.
8.– Merkataritza-legeriak eskatutako terminoetan ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentazio guztia izatea, eta deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako kontabilitate-kode egoki bat edo kontabilitate-sistema bereizi bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.
9.– Diruz lagundutako gastuen eta jardueren inguruan egindako publizitate edo informazio guztietan ikusteko eta ulertzeko moduan adierazi beharko da horiek finantzatu ahal izateko, batetik, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren funtsak erabiltzen direla −2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 119. artikuluarekin bat etorriz, V. eranskinean adierazten den moduan− eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren funtsak erabiltzen direla, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan zehaztutakoari jarraikiz.
10.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. artikuluan ezarritako eginbeharrak betetzea.
7. artikulua.– Inbertsioa justifikatzea.
1.– Emandako laguntzaren xede den gastua edo inbertsio-proiektua gauzatu izana, eta onuradunei eskatutako eskakizunak eta baldintzak bete izana justifikatzeko, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko zaizkio Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari, aurreikusitako jarduketak gauzatzeko gehieneko epea igarotzen denetik gehienez ere hiru hilabetetara:
a) Egindako jarduketen justifikazio-memoria bat. Bertan, proiektuaren betetze-mailari eta exekuzio-mailari buruzko informazioa jasoko da, baita laguntza emateko kontuan hartu diren betekizunak eta baldintzak betetzen direla ere.
b) Ezarritako baldintzak betetzen dituela eta aurreikusitako helburuak lortu dituela frogatu beharko du agiri bidez, arauz ezarritako moduan; izan liteke egindako gastuaren justifikazio-kontua aurkeztu beharra, edo gastu hori moduluka ziurtatzea, edo kontabilitateko egoera-orriak aurkeztea, araudian xedatutakoaren arabera.
Justifikazio-kontua aurkeztea nahitaezkoa da onuradunarentzat. Eta, bertan, deklarazioa egiten duenaren erantzukizunpean, honako hauek jaso beharko dira: gastu-ziurtagiriak edo diru-laguntzaren helburua bete dela egiaztatu eta balio juridikoa duten dokumentuak.
Kontu horretan jaso beharko da diru-laguntzarekin finantzatu diren jardueren deklarazioa, eta jarduera horien kostua, egindako gastu bakoitza zehaztuta. Eta deklarazio hori aurkeztuko da, gehienez ere, jarduera egiteko epea bukatzen denetik hiru hilabeteko epean.
Gastuak justifikatzeko, jatorrizko fakturak eta froga-balio baliokidea duten gainerako agiriak erabiliko dira, zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan balioa dutenak, edo administrazio-eraginkortasuna dutenak, erregelamendu bidez ezarritako eran.
Halaber frogatu ahalko dira gastuak faktura elektronikoen bidez, baldin eta zergen alorrean onartuak izateko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.
c) Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, hartarako aurkeztu badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.
d) Diru-laguntzak itzultzegatik dagozkion betebeharrak ordaindu dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
e) Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako teknikari baten azken ikuskapena. Teknikari horrek akta bat egingo du, non diruz lagundutako inbertsioak benetan egin direla (aurkeztutako justifikazio-agiriekin bat etorriz) jasoko baitu.
2.– Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak agiri gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki irizten badio.
8. artikulua.– Laguntzak ordaintzea.
1.– Agindu honetan xedatutakoaren arabera, emandako proiektuak eta inbertsioak laguntza-modalitate bakoitzak adierazten duen moduan ordainduko dira.
Hala ere, 100.000 euro baino gehiagoko diru-laguntzetan, % 50eko aurrerakina ordaindu ahalko da. Horretarako, onuradunak eskabidea aurkeztu beharko du, non horren beharra justifikatuko duen diruz lagundutako jarduketak gauzatzeko, eta abal bat aurkeztu, honako zenbateko hauek estaliko dituena: entregatutako aurrerakinaren balio nominala eta gehienez ere urtebeteko interesak, eta balio nominalaren ehuneko hamabost, gehienez ere, judiziozko edo judizioz kanpoko balizko erreklamazioen kostu eta gastuetarako. Interes-tasa diruaren gaur egungo legezko interesa izango da. 100.000,00 €-tik gorako diru-laguntza eskatzen dutenek, oinarrietan aurreikusten den aurretiazko ordainketa eskatzeko asmoa baldin badute eta diru-laguntza hori 180.303,63 €-tik gorakoa bada, eskabidea egitean, dagokion deklarazioaren bidez, abala eratzeko konpromisoa hartuko dute.
2.– Laguntzak ordaintzeko epea hiru hilekoa izango da inbertsioaren edo gastuaren frogagiriak behar bezala aurkezten direnetik; zuzenean onuradun direnei egingo zaizkie ordainketak.
9. artikulua.– Uko egitea.
Onuradunak galdu egingo du ebazpenaren bidez aitortutako eskubidea, bai eta, kasuaren arabera, laguntza osoa edo haren zati bat jasotzeko eskubidea ere, baldin eta laguntzari uko egiteko idazki bat aurkezten badu. Uko egiteko idazkia Arrantza eta Akuikulturako zuzendariari bidaliko zaio. Ondoren, bidezkoa bada, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako itzultze-prozedurari ekingo zaio. Administrazioak uko egitea onartu eta amaitutzat emango du prozedura; hala ere, ez du prozedura amaitutzat emango, baldin eta hirugarren interesdunak aurkeztu eta prozedura aurrera eramateko eskatzen badute, jakinarazpena egin eta 10 eguneko epean.
10. artikulua.– Laguntza emateko ebazpena aldatzea eta ez betetzea.
1.– Diru-laguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretako bat aldatzen bada edo beste erakunde publiko nahiz pribatu batek beste laguntza edo diru-laguntzaren bat emanez gero, Nekazaritza eta Akuikultura Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio idatziz, eta gerta liteke horren ondorioz diru-laguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak bete beharko dira. Nekazaritza eta Akuikultura Zuzendaritzak aldaketa-ebazpena emango du, zeinetan birdoitu egingo baitira oinarri berriaren arabera emandako diru-laguntzaren zenbatekoak.
2.– Edonola ere, onuradunek ez badute betetzen agindu honetako eta betebeharren bat edo diru-laguntzak emateko ebazpenak ezartzen duen baldintzaren bat, ez badute gauzatzen proiektuaren zati bat eta erabat itxuragabetzen badute laguntzaren xedea, edo diru-laguntza edo laguntza publikoak itzultzera behartzen duen egoeraren batean badaude Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeko 53. artikuluarekin eta diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluarekin bat, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak, onuradunek beren betebeharrak ez betetzeagatiko espedientea bideratu eta interesdunak entzun ondoren, diru-laguntza osoa edo zati bat hartzeko eskubidea kenduko die onuradunei, ebazpen bidez, eta, hala badagokio, aginduko die Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari guztiz edo partzialki, proiektuaren exekuzio-mailaren arabera, itzultzeko hartu dituzten laguntzak eta diru-laguntzen alorrean aplikagarri den berandutze-interesa, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten izaki laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluarekin berarekin bat, dagozkion gainerako neurriak hartzea bazter utzi gabe. Ez-betetzeak diru-laguntzaren xede diren gastuen edo inbertsioen mantentze-epeari erreferentzia egiten dionean, emandako diru-laguntza «pro rata temporis» itzuliko da.
Aipatutako diru kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira, lege-ondorio guztietarako.
3.– Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzulketa-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan.
4.– Inbertsioaren edota gastuaren behin betiko benetako kostua onetsitako inbertsio edota gastuaren aurrekontua (laguntza zehazteko baliatu zena) baino gutxiago bada, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren ebazpen baten bidez diru-laguntzaren zenbatekoa gutxituko da, eta, gero, diru-laguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.
5.– Hasieran aurkeztutako aurrekontuaren zenbatekoa gehitzen bada, ebazpen-proposamenaren fasera iritsi aurretik soilik sartu ahal izango da espedientean. Geroago handitutako aurrekontua aurkezteak ez du ekarriko laguntzaren zenbatekoa gehitzea.
11. artikulua.– Bateragarritasunak.
Agindu honek ezartzen dituen laguntzak beste administrazio publiko batzuek edo erakunde pribatuek ematen dituztenekin bateragarriak dira, baldin eta emandako diru-laguntzen zenbatekoen baturak ez baditu gainditzen agindu honetan ezarritako mugak (agindu honen III. eranskinean daude ezarrita diru-laguntzaren gehieneko portzentajeak). Mugak gainditzen baditu, berriz, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren ebazpen baten bidez emandako laguntza txikitu egingo da.
12. artikulua.– Baliabide ekonomikoak
1.– 2018ko ekitaldian, laguntza-programa horretarako guztira 8.526.100 euro bideratu dira. Funts horietatik 6.386.902 euro Europako Itsas eta Arrantza Funtsari dagozkio eta 2.139.198 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrari. Era berean, 3.526.100 euro 2018ko ekitaldiko ordainketa-kredituak dira; 2.500.000 euro 2019ko ekitaldiko konpromiso-kreditu, eta 2.500.000 euro 2020ko ekitaldiko konpromiso-kreditu.
2.– Deialdi honen barruan emango diren laguntzek ezingo dute gainditu aipatutako aurrekontu-zuzkidura. Horrenbestez, orotarako diru-kopuru hori agortutakoan, ezin izango da diru-laguntza gehiago eman, eta, beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da xedapen hau. Orotarako diru-kopuru hori agortzen bada, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.
13. artikulua.– Laguntza-lerroak.
2018ko ekitaldian, aurrekontu-zuzkidurak mugatuak direla kontuan hartuta, diruz lagundu beharreko laguntza-lerroak, 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduan zehazten direnak, honako hauek dira (erregelamendu horretan ezarritako artikuluen ordenaren arabera eta laguntzen izapidetze elektronikorako dagokion kodea adierazita):
1.– Berrikuntza – 508/2014 Erregelamenduaren 26. artikulua – 1046508 zerbitzua.
2.– Aholkularitza zerbitzuak – 508/2014 Erregelamenduaren 27. artikulua – Zerbitzua 1046509.
3.– Ikerlarien eta arrantzaleen arteko elkarteak – 508/2014 Erregelamenduaren 28. artikulua – 1046510 zerbitzua.
4.– Giza kapitala sustatzea, enplegua sortzea eta elkarrizketa soziala – 508/2014 Erregelamenduaren 29. artikulua – 1046511 zerbitzua.
5.– Arrantzale gazteentzako hasierako laguntza – 508/2014 Erregelamenduaren 31. artikulua – 1046408 zerbitzua.
6.– Arrantza-ontzietan edo banako ekipoetan egindako inbertsioen segurtasuna eta osasuna – 508/2014 Erregelamenduaren 32. artikulua – 1046409 zerbitzua.
7.– Arrantzak itsas ingurunean duen eragina mugatzea eta arrantza espezie babestuetara egokitzea – 508/2014 Erregelamenduaren 38. artikulua – 1046410 zerbitzua.
8.– Itsasoko baliabide biologikoen kontserbazioarekin lotutako berrikuntza – 508/2014 Erregelamenduaren 39. artikulua – 1046606 zerbitzua.
9.– Itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea, eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak. Itsas hondakinak jasotzea – 508/2014 Erregelamenduko 40.1.a) artikulua – 1046604 zerbitzua.
10.– Itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea, eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak – 508/2014 Erregelamenduaren 40.1.a,c,d,f,g,i) artikulua – 1046605 zerbitzua.
11.– Eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea. Ontzi barneko inbertsioak, kontu-ikuskapenak eta azterketa energetikoak – 508/2014 Erregelamenduaren 41.1 artikulua – 1046411 zerbitzua.
12.– Eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea. Motorrak ordezkatu edo modernizatzea – 508/2014 Erregelamenduaren 41.2 artikulua – 1046412 zerbitzua.
13.– Balio erantsia, produktuen kalitatea eta nahi gabe hartutako harrapakinen erabilera – 508/2014 Erregelamenduaren 42. artikulua – 1046512 zerbitzua.
14.– Arrantza-portuak, ontziratze-tokiak, lonjak eta ainguralekuak – 508/2014 Erregelamenduaren 43.1, 2 eta 3 artikulua – 1049002 zerbitzua.
15.– Ekoizpen eta merkaturatze plan eta neurriak – 508/2014 Erregelamenduaren 66. artikulua – 1046704 zerbitzua.
16.– Merkaturatze-neurriak – 508/2014 Erregelamenduaren 68. artikulua – 1046705 zerbitzua.
17.– Berrikuntza akuikulturan – 508/2014 Erregelamenduaren 47. artikulua – 1046810 zerbitzua.
18.– Akuikulturako inbertsio produktiboak: ekoizpena dibertsifikatzea, instalazioak hobetzea eta modernizatzea, produktuen kalitatea hobetzea, putzuak edo urmaelak leheneratzea – 508/2014 Erregelamenduaren 48. artikuluko 1. paragrafoaren a), b), c), d), f), g) eta h) letrak – 1046811 zerbitzua.
19.– Akuikulturako inbertsio produktiboak: baliabideen efizientzia, uraren eta substantzia kimikoen erabilera gutxitzea, birziklatze-sistemak – 508/2014 Erregelamenduaren 48. artikuluko 1. paragrafoaren e), i) eta j) letrak – 1046812 zerbitzua.
20.– Akuikulturako inbertsio produktiboak: efizientzia energetikoa handitzea eta energia berriztagarriak – 508/2014 Erregelamenduaren 48. artikuluko 1. paragrafoa, k) letra – 1046813 zerbitzua.
21.– Akuikultura-ustiategietarako kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak – 508/2014 Erregelamenduaren 49. artikulua – 1046814 zerbitzua.
22.– Giza kapitala eta sareko lana sustatzea – 508/2014 Erregelamenduaren 50. artikulua – 1046815 zerbitzua.
23.– Akuikultura-ekoizpeneko eremuen ahalmena handitzea – 508/2014 Erregelamenduaren 51. artikulua – 1046816 zerbitzua.
24.– Akuikultura jasangarria lantzen duten akuikultura-enpresak sustatzea – 508/2014 Erregelamenduaren 52. artikulua – 1046817 zerbitzua.
25.– Osasun-neurriak eta animalia-ongizatea – 508/2014 Erregelamenduaren 56. artikulua – 1046818 zerbitzua.
14. artikulua.– Berrikuntza – 508/2014 Erregelamenduaren 26. artikulua.
1.– Laguntza-lerro honen helburua garapen teknologikoan eta eraginkortasun energetikoan oinarritutako arrantza-sektore berritzaile bat sustatzea izango da. Hark produktu eta ekipo berriak edo perfekzionatuak, prozesu eta teknika berriak edo perfekzionatuak, edo kudeaketa- eta antolakuntza-sistema berriak edo perfekzionatuak garatzea edo txertatzea izango du helburu, baita eraldaketari eta merkaturatzeari dagokienez ere.
2.– Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte erakunde zientifikoek edo teknikoek, edo erauzketa-sektoreko operadore batek, horietakoren batekin lankidetzan. Erauzketa-sektoreko operadoreen artean ondasun-erkidegoak sartuta daude.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
A) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
B) Proiektu pilotuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
A) Arrantza-sektoreko garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatzea, gehienez ere 50 puntu.
B) Produktu, prozesu edo antolakuntza-sistema berrien garapena, gehienez ere 50 puntu.
5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (inbertsioen ordainketaren fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta) eta jarraipenaz arduratu den erakunde zientifikoak berrikuntza-proiektuari buruzko azken txostena, lortutako emaitzak jasotzen dituena, eman ondoren ordainduko da laguntza.
15. artikulua.– Aholkularitza-zerbitzuak – 508/2014 Erregelamenduaren 27. artikulua.
1.– Laguntza-lerro honen helburua prestazio globalak hobetzea eta operadoreen lehiakortasuna hobetzea da, baita arrantza jasangarria sustatzea ere, honako hauetarako laguntzen bitartez:
A) Proiektuen aholkularitza-zerbitzuak eta bideragarritasun-azterketak.
B) Ingurumen-jasangarritasunari buruzko aholkularitza profesionala; haren helburua arrantza-jarduerek itsas ekosistemetan eragindako ondorio negatiboak mugatzea eta, ahal den neurrian, ezabatzea izango da.
C) Enpresa- eta merkataritza-estrategiei buruzko aholkularitza profesionala.
2.– Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte zuzenbide publikoko erakunde eta ekoizleen elkarteek eta arrantza-erakundeek.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
A) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
B) Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Bideragarritasun-azterketak, aholkularitza eta aholkularitza-zerbitzuak aholkularitza ekonomikoa eskaintzen duten eta behar bezala gaituta dauden erakunde zientifikoek, unibertsitarioek, profesionalek edo teknikoek eskainiko dituzte.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
A) Orientazioa hartzaile-kopuru handiagoari, gehienez ere 50 puntu.
B) Proiektuaren finantziazioa, gehienez ere 50 puntu.
6.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (inbertsioen ordainketaren fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta), eta proiektuari buruzko azken txostena, lortutako emaitzak jasotzen dituena, eman ondoren ordainduko da laguntza.
16. artikulua.– Ikerlarien eta arrantzaleen arteko elkarteak – 508/2014 Erregelamenduaren 28. artikulua.
1.– Laguntza-lerro honen helburua da ikerlarien eta arrantzaleen arteko ezagutzak transferitu daitezela sustatzea, eta honako hauetara bideratuko da:
A) Erakunde zientifiko independente baten edo gehiagoren eta arrantzaleen edo arrantzale-erakunde baten edo gehiagoren arteko sareak, elkartzeko akordioak edo elkarteak sortzea; erakunde teknikoek ere parte hartu ahal izango dute.
B) a) letran aipatzen diren sareen, elkartzeko akordioen edo elkarteen esparruan egindako jarduerak.
2.– Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte zuzenbide publikoko erakundeek, arrantzaleek, arrantzale-elkarteek, Arrantzako Tokiko Ekintza Taldeak (ATET) eta gobernuz kanpoko erakundeek (GKE).
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
A) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
B) Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– 1b) atalean aipatutako jardueren artean, honako hauek gainera daitezke: datu-bilketa eta kudeaketa-jarduerak, azterketak, proiektu pilotuak, ezagutzen eta ikerketa-emaitzen hedapena, mintegiak eta praktika hobeak.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
A) Arrantza-sektorearen ordezkagarritasun-maila, gehienez ere 50 puntu.
B) Proiektuaren interes zientifiko eta teknikoa, gehienez ere 50 puntu.
5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (inbertsioen ordainketaren fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta) eta jarraipenaz arduratu den erakunde zientifikoak berrikuntza-proiektuari buruzko azken txostena, lortutako emaitzak jasotzen dituena, eman ondoren ordainduko da laguntza.
17. artikulua.– Giza kapitala sustatzea, enplegua sortzea eta elkarrizketa soziala – 508/2014 Erregelamenduaren 29. artikulua.
1.– Laguntza-lerro honen helburua giza kapitala sustatzea, enplegua sortzea eta elkarrizketa soziala izango dira, eta honako hauek egiteko bideratuko da:
A) Prestakuntza profesionala, etengabeko ikaskuntza, baterako proiektuak, izaera ekonomiko, tekniko, erregelamendu mailako edo zientifikoko ezagutzen eta praktika berritzaileen hedapena, eta eskumen profesional berrien ikaskuntza, batez ere horiek itsas ekosistemen kudeaketa jasangarriarekin, higienearekin, osasunarekin, segurtasunarekin, itsas sektoreko jarduerekin, berrikuntzarekin eta enpresa-espirituarekin lotuta daudenean.
B) Sareko lana eta esperientzien trukaketa eta interes-taldeen arteko praktika hobeak; horien artean sartzen dira, besteak beste, gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, emakumeek itsas komunitateetan duten eginkizuna, eta kostako arrantza artisauan edo zutik egiten den arrantzan parte hartzen duten eta gutxi irudikatuta dauden taldeak sustatzen dituzten elkarteak.
C) EAEko elkarrizketa soziala, arrantzale, gizarte-hizketakide eta beste alderdi interesdun batzuen partaidetzarekin.
2.– Laguntza hauen onuradun honako hauek izango dira:
A) 17.1.A artikuluan jasotako jardueretarako: zuzenbide publikoko erakundeak, administrazio publikoak edo haien menpeko ikerketa-zerbitzuak, unibertsitateak edo haien menpeko erakundeak. Prestakuntza-ikastaroak eta bestelako jarduerak (jardunaldiak, tailerrak, mintegiak...) ematen dituzten arrantza sektoreko erakundeak, baldin eta jarduera horiek arrantzale profesionalei eta arrantzale autonomoen ezkontideei zuzenduta badaude edo, Zuzenbide Nazionalak onartzen baditu, haien izatezko bikotekideei.
B) 17.1 artikuluan jasotako jardueretarako. B: zuzenbide publikoko erakundeak, administrazio publikoak, sareko lanaren garatzea eta esperientzien eta praktika hobeen trukatzea egiten duten interes-taldeak.
C) 17.1.C artikuluan jasotako jardueretarako: arrantzale profesionalak, enpresaburuen eta langileen elkarteak eta administrazio publikoak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
A) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
B) Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
C) Langabezia-egoeraren egiaztagiria.
D) Arrantzale profesionalak honako hauek egiaztatu beharko ditu: Itsasoko Gizarte Segurantzaren araubide berezian alta emanda dagoela; erregistratuta dagoen eta gutxienez 12 metroko luzera duen itsasontzi baten jabea dela; eta praktiketako langilearen eta agintaritza eskudunak aitortutako ontzi baten jabearen arteko kontratua −hark 2 urteko iraupena izan beharko du gehienez−.
E) Gazteak honako hauek egiaztatu beharko ditu: lanik gabe dagoela, marinel arrantzalearen titulua eta oinarrizko prestakuntza dituela, eta 30 urte baino gutxiago dituela.
4.– 1303/2013 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 67.5 artikuluko 2. zenbakian aurreikusitako laguntza EAEko egoera eta bizi-maila kontuan hartuta baloratuko da. Laguntza hori 40.000 eurokoa izango da, gehienez ere, programazio-aldiko onuradun bakoitzeko.
Europar Batasuneko araudian zehazten denari jarraiki, gastuak Euskal Autonomia Erkidegoko baxurako arrantza-sektoreko gertakari arrunten kontratazio-oinarriari dagokionez kalkulatuko dira.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
6.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa-frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.
18. artikulua.– Arrantzale gazteentzako hasierako laguntza – 508/2014 Erregelamenduaren 31. artikulua.
1.– Laguntza hauen helburua arrantza-sektorearen berregituraketarekin lotutako izaera sozioekonomikoko ekintzak erraztea da, arrantzale gazteei eta hurrengo belaunaldiari babesa eskainiz.
Laguntza arrantza-ontzi bat lehen aldiz erosteko bakarrik emango da, eta hark honako ezaugarri hauek izan beharko ditu:
A) 24 metroko luzera izango du gehienez ere.
B) Itsas arrantzarako hornituta egon dadila.
C) 5 eta 30 urte bitarteko antzinatasuna izan dezala.
D) Flota-segmentu jakin baten barnean egon dadila, 1380/2013 Erregelamenduaren 22.2 artikuluan aipatzen den arrantza-gaitasunari buruzko haren txostenak segmentu horretarako arrantza-aukerekin dagokion oreka izan dezan.
E) Arrantzaleak edo arrantzale-taldeak bere osotasunean bereganatu beharko du ontzia, eta, beraz, hura ezin izango da partzialki erosi.
2.– Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte «arrantzale gazteek», Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko Erregelamenduak jasotzen duen definizioaren arabera, horiek arrantza-ontzi bat lehen aldiz erosi nahi duten pertsona fisikoak badira eta, eskaera aurkezteko orduan, 40 urte baino gutxiago badituzte eta gutxienez 5 urtez arrantzale gisa lan egin badute edo arrantza-sektoreko titulu profesionalak arautzen dituen urtarrilaren 24ko 36/2014 Errege Dekretuan jasotzen diren tituluren bat badute, eta, jakina, itsasoko langileen Gizarte Segurantzako araubide berezian alta hartuta badaude.
3.– Bost urtean (jabetza-eskritura egin zenetik zenbatzen hasita) ezin izango da itsasontziaren jabetza transferitu. Baldintza hori bete ezean, emandako laguntza osorik itzuli beharko da.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
A) Ontziaren egoitza-portuaren ziurtagiria.
B) Gizarte Segurantzan, Itsasoko Langileen Erregimen Berezian alta emanda egotea egiaztatzen duen agiria.
C) Gutxienez 5 urteko ontziratze-aldiaren itsas kapitainaren ziurtagiria edo, hala badagokio, dagokion prestakuntza-ziurtagiria edo -titulua, urtarrilaren 24ko 36/2014 Errege Dekretuan jasotzen diren tituluei jarraikiz.
D) Ontzia erabilgarri dagoela eta Jarduneko Arrantza Flotaren Erroldan inskribatuta dagoela eta eskatutako behin betiko baja ez duela frogatzen duen agiria.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da, honako irizpide eta baremazio hauei jarraikiz:
A) Onuradunak egindako finantza-ahaleginak: 50 puntu.
B) Arrantzale gaztearen inbertsio-proiektuaren hedapena: 50 puntu.
Aurreikusitako laguntzak ez du gaindituko arrantza-ontziaren eskuratze-kostuaren % 25, eta hura ez da, inola ere, 75.000tik gorakoa izango onuradun bakoitzeko.
6.– Inbertsioa behar bezala egiaztatu eta gero ordainduko da laguntza, erositako itsasontziaren titulartasunaren erregistroko ziurtagiria eta erositako ontziaren ordainketa egiaztatuz, ordainketaren fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta.
19. artikulua.– Osasuna eta segurtasuna – 508/2014 Erregelamenduaren 32. artikulua.
1.– Laguntza hauen helburua flotaren lehiakortasuna sustatzea eta arrantza-ontzietako segurtasun-baldintzak eta lan- eta gizarte-baldintzak sustatzea da, higienea, osasuna, ontziko segurtasuna eta arrantzaleen lan-baldintzak hobetzera bideratutako inbertsioetarako laguntzak eskainiz.
Ontzian edo ekipo indibidualetan egiten diren inbertsioek Europar Batasuneko, nazioko nahiz autonomia-erkidegoko arauetan jasotako eskakizunak bete behar dituzte, eta, beraz, erkidegoko, nazioko edo autonomia-erkidegoko legeriak ezarritako eskakizunak betetzen direla ulertuko da.
Hala, honako hauek egiteko diru-laguntzak eman ahal izango dira:
A) Jarraian aipatzen diren artikuluak erosteko eta instalatzeko, horien helburua arrantza-ontzietan dauden arrantzaleen segurtasuna hobetzea denean:
1.– Salbamendu-baltsak.
2.– Salbamendu-baltsetarako destrinka hidrostatikoko unitateak.
3.– Arrantzaleen salbamendu-jaketan eta laneko arropan txerta daitezkeen pertsonak kokatzeko irrati-balizak.
4.– Flotazio-gailuak, batez ere murgilketa- edo biziraupen-jantziak eta salbamendu-uztaiak eta -jakak.
5.– Sorospen-seinaleetarako bengalak.
6.– Soka-jaurtigailuak.
7.– Salbamendu-sistemak, «pertsona uretara!» kasuetan.
8.– Suteen aurkako gailuak.
9.– Suaren kontrako ateak.
10.– Erregai-depositua ixteko balbulak.
11.– Gas-detektagailuak eta gasaren alarma-sistemak.
12.– Xukatzeko ponpak eta alarmak.
13.– Satelite bidezko komunikazio- eta irrati-tresnak.
14.– Eskotilak eta ate hermetikoak.
15.– Makina-gordailua.
16.– Sartzeko pasabideak eta eskailerak.
17.– Kubiertako, larrialdietarako edo bilaketarako argiak.
18.– Arrantza-aparailuak blokeatuta geratzen direnerako segurtasun-mekanismoak.
19.– Segurtasun-monitoreak eta -kamerak.
20.– Kubiertako segurtasuna hobetzeko beharrezko ekipoak eta gainerako elementuak.
B) Arrantza-ontzietako arrantzaleen osasun-baldintza hobetzeko helburua duten tresnak:
1.– Lehen sorospenetarako botika-kutxak erosi eta instalatzea.
2.– Ontzian larrialdi-tratamendua eskaintzeko medikamentuak eta gailuak erostea.
3.– Telemedikuntza-zerbitzuen hornidura, ontzietan urrutiko kontsulta egin ahal izateko ekipoak, teknologia elektronikoak eta irudi medikoen gailuak barne.
4.– Ontziko osasuna hobetzeko gidak eta eskuliburuak erostea.
C) Jarraian aipatzen diren eta arrantza-ontzietako arrantzaleen higiene-baldintzak hobetzeko xedea duten ekipoak erosi eta instalatzea:
1.– Osasun-instalazioak, hala nola, komunak eta konketak.
2.– Elikagaiak gordetzeko ekipoak eta sukaldeak.
3.– Edateko ura ekoizteko ur-araztegiak.
4.– Ontzian osasun-baldintza egokiak mantentzeko garbiketa-ekipoak.
5.– Ontziko higienea hobetzeko gidak eta eskuliburuak, informatika-tresnak barne.
D) Arrantza-ontzietan dauden pertsonen lan-baldintzak hobetzeko xedea duten ekipo hauek erosi eta instalatzea:
1.– Kubiertako barandak.
2.– Babeserako kubiertako egiturak eta kamaroteak modernizatzeko elementuak, kontrako baldintza meteorologikoetatik babesteko.
3.– Kamaroteetako segurtasuna hobetzeko eta tripulazioarentzat gune komunak finkatzeko elementuak.
4.– Karga pisutsuak eskuz errazago jasotzeko ekipoak, arrantza-eragiketetan zuzenean erabiltzen diren makinak salbu, troilak, adibidez.
5.– Pintura eta gomazko alfonbra ez labaingarriak.
6.– Zarataren, beroaren edo hotzaren kontra isolatzeko materiala, eta aireztapena hobetzeko ekipoak.
7.– Lanerako jantziak eta segurtasun-tresnak, hala nola, segurtasun-bota iragazgaitzak, arnasteko eta begietarako babes-gailuak, erorketen kontra babesteko eskularruak eta kaskoak.
8.– Larrialdietarako, segurtasunerako eta alertarako seinaleak.
9.– Arrantzaleek portuan bertan nahiz nabigazioan jasaten dituzten arriskuak zehaztuko dituzten azterketak eta ebaluazioak, horiei aurrea hartzeko edo murrizteko neurriak hartzeko helburuarekin.
10.– Ontziko lan-baldintzak hobetzeko gidak eta eskuliburuak.
E) Gailu bat funtzionamenduan mantentzen duten ekipoen programatutako mantentze- edo prebentziorako mantentze-kostuak ez dira, inola ere, diruz lagunduko.
2.– Arrantzaleak eta arrantza-ontzien jabeak (ondasun-erkidegoak barne) izan daitezke laguntza hauen onuradun.
3.– Berariazko baldintza hauek bete beharko dira:
A) Ontziak elkarzuten artean gutxienez 5 metroko luzera eta egoitza portua Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar ditu.
B) Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan alta emanda eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendan matrikulatuta egon behar du itsasontziak.
C) Ontzia ez da baja gisa eskainita egon behar eraikuntza berria egiteko, ez eta behin betiko geldiarazteko ere.
D) Lanak ez dira diru-laguntza emateko eskabidea egin aurretik hasi behar.
E) Ontziaren inbertsio-proiektuak dagokion baimena izan beharko du, hala badagokio.
F) Proiektuak ez du lagunduko tarteko itsasontziaren arrantza-eraginkortasuna handitzen.
4.– Berariazko betebehar hauek ezarri dira:
A) Bost urtean (lanak amaitu zirenetik zenbatzen hasita) ezin izango da eginiko inbertsioen xede izan den itsasontziaren jabetza transferitu. Baldintza hori bete ezean, emandako laguntza «prorrata temporis» itzuli beharko da.
B) Lanak amaitu zirenetik 5 urte igaro ondoren itsasontzia saldu eta arrantzale gazteentzako laguntza gisako diru-laguntzari bide ematen badio, azken 10 urteetan emandako laguntzen «prorrata temporis» itzulketa egingo da, bai eta modernizatzeko lanen ondorengo 5 urteko epean itsasontzi horrek itsasontzien matrikula-erregistroan baja eman badu ere.
C) Itsasontziko inbertsioetako obra-baimena lortzeko, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren aurrean eskaera egin beharko da, eta Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren dagokion ebazpenaren bidez inbertsioa baimendu edo ukatuko da. Ebazpena gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da. Epe horretan ez bada berariazko ebazpenik eman, interesdunek onartutzat jo dezakete beren eskabidea.
Estatuaren eskumena bakarrik diren gaietan, txosten lotesle bat egiteko eskatuko zaio Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, edo hiru hilabeteko epea administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta biharamunetik aurrera.
5.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
A) Arrantza-ontzian inbertsioa egiteko baimena.
B) Erantzukizunpeko adierazpena, ontzia eraikuntza berrirako edo behin betiko gelditzeko baja gisa eskainita ez dagoela adieraziz eta 5 urte baino lehen ontziaren jabetza ez transferitzeko konpromisoa hartuz.
C) Enpresaren arrantza-jardueren azalpen-txostena, eta, era berean, inbertsioaren alderdi teknikoen eta ekonomikoen deskribapena eta errentagarritasunaren azterketa.
D) Inbertsioaren aurrekontu originalak, honako hauek aurkeztuaz: egingo den inbertsio bakoitzeko hiru aurrekontu, aurreikusten diren exekuzio-epeak eta aurreikusitako finantzaketa-programak.
E) Itsasontziaren titulartasunaren erregistroko ziurtagiria.
F) Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan inskribatuta eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko 3. zerrendan sartuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, baldin eta Administrazioak ez badauka eskuratzerik.
G) Arrantzarako itsasontziaren habitabilitatea ez gehitzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, edo hori esplikatzen duen ziurtagiria, teknikari eskumendunak emana.
6.– Jarraian adierazi dira laguntzaren zenbatekoa zehazteko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
A) Lan-arriskuen prebentziorako gomendatzen diren ekipoetako inbertsioak (Itsaspreben), gehienez ere 50 puntu.
B) Istripuak saihesteko inbertsioak, gehienez ere 50 puntu.
7.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Inbertsioak proiektu bakoitzeko onartutako gutxieneko 3.000 eurora iritsi behar du sektore guztietan:
8.– Lerro honetan eginiko lanak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketen frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.
20. artikulua.– Arrantzak itsas ingurunean duen eragina mugatzea eta arrantza espezie babestuetara egokitzea – 508/2014 Erregelamenduaren 38. artikulua.
1.1.– Laguntza-lerro honen helburua arrantzak itsas ingurunean duen inpaktua murriztea da, baita bazterkinak pixkanaka ezabatu daitezen laguntzea eta ahalik eta etekin jasangarri handiena lortzea ahalbidetuko duen itsas baliabide biologikoen ustiaketa jasangarrira igaro gaitezela erraztea ere, betiere 1380/2013 zenbakiko Erregelamenduaren 2.2 artikuluarekin bat etorriz.
1.2.– Honako hauek lagundu ahal izango dira diruz:
a) Arrantza-aparailuen espezieen edo neurrien araberako hautakortasuna areagotuko duten ekipoak.
b) Ontzian edo bazterkinak ezabatzeko ekipoetan, nahi gabe hartutako populazio komertzialak murriztuz eta saihestuz, edo1380/2013 zenbakiko Erregelamenduaren 15. artikuluarekin bat etorriz lehorreratu behar diren nahi gabe hartutako populazioak tratatzeko.
c) Itsas jarduerek itsas fondoan edo ekosisteman eragiten dituzten ondorio fisikoak eta biologikoak mugatu edo, ahal izanez gero, ezabatuko dituzten ekipoak.
d) 92/43/EEE Zuzentarauak edo Basa-hegaztiak kontserbatzeari buruzko 2009/147/EE Zuzentarauak babestutako ugaztunen eta hegaztien aurrean, arrantza-aparailuak eta harrapakinak babesteko ekipoak, betiere arrantza-aparailuen hautakortasuna mugatzen ez bada eta harrapakariei kalte fisikoak saihesteko neurri guztiak aplikatzen badira.
2.– Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte arrantza-ontzien jabeek (ondare-erkidegoak barne), ordezkatu egingo diren arrantza-aparailuak dituzten arrantzaleek, eta arrantzale-elkarteek, honako baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Ontzi aktibo gisa erregistratuta dauden eta eskaera aurkeztu aurreko 2 urte zibiletan gutxienez 60 eguneko arrantza-jarduera gauzatu duten arrantza-ontzien jabeak izatea.
b) Ordezkatu egingo diren arrantza-aparailuak dituzten eta eskaera aurkeztu aurreko 2 urte zibiletan gutxienez 60 egunez arrantza-ontzi batean lan egin duten arrantzaleak izatea.
c) Aitortutako arrantzale-elkarteak.
Laguntza bakar bat eskainiko da ekipo eta ontzi bakoitzeko, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren programazio-aldi osoan zehar.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
a) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.
b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.
5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa-frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.
21. artikulua.– Itsasoko baliabide biologikoen kontserbazioarekin lotutako berrikuntza – 508/2014 Erregelamenduaren 39. artikulua.
1.– Laguntza-lerro honen xedea arrantzak itsas ingurunean eragiten duen inpaktua eta harrapakari babestuei eragindako inpaktua murriztea da, baita bazterkinak eta harrapakin osagarriak pixkanaka ezabatzea, eta bizirik dauden itsasoko baliabide biologikoen ustiaketa jasangarria lortzea ere, ahalik eta etekin jasangarririk handiena lortu ahal izateko.
Honako hauek izango dira diruz lagun daitezkeen inbertsioak: arrantza-jarduerek ingurumenean eragiten dituzten efektuak murriztuko dituzten metodoak, ezagutza teknikoak edo antolatzaileak garatzeko eta txertatzeko helburua duten inbertsioak, batez ere burututako arrantza-tekniken bitartez eta itsas baliabide biologikoen erabilera jasangarriagoa eta harrapakari babestuen baterako existentzia lortzeko helburua duten aparailuen bitartez, eta honako baldintza hauek kontuan hartuta:
– Proiektua erakunde zientifiko edo tekniko aitortuek garatu beharko dute (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen eta Eragileen Erregistro Publikoa sortzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuarekin bat etorriz), eta horiek eragiketan lortutako emaitzak balioztatu beharko dituzte.
– Proiektuei jarraipen zientifikoa egin beharko zaie ondorio adierazgarriak ateratzeko xedez, eta emaitza horiek txosten teknikoetan jaso eta jendearentzat eskuragarri jarriko dira.
– Xede zientifikoak dituzten arrantzatzat hartzen ez diren eragiketak, hau da, arrantza-teknika edo -aparailu berriak entseatzeko eragiketak, esleitutako arrantza-aukeren mugen barnean gauzatuko dira.
2.– Laguntza horien onuradun izan daitezke eragiketa horien emaitzak balioztatuko dituzten erakunde zientifikoak edo teknikoak, edo horiekin lankidetzan jardun duten erauzketa-sektoreko operadoreak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
c) Erakunde zientifiko edo tekniko aitortua, ikerketa-erakunde publikoa, unibertsitate publikoa edo pribatua, eta I+G+b arloko jarduerak garatzen dituzten sektore publiko autonomikoko erakunde publiko instrumentalak direla egiaztatzen duen agiria.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
a) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.
b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.
5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa-frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.
22. artikulua.– Itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea, eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak. Itsas hondakinak jasotzea – 508/2014 Erregelamenduaren 40.1.a) artikulua.
1.– Laguntza-lerro honen xedea itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea da, arrantzaleek itsas hondakinak edo beste hondakin batzuk jasoz.
Honako hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen inbertsioak:
a) Galdutako arrantza-aparailuak itsasotik jasotzea, arrantza fantasmari aurre egiteko helburuarekin batez ere.
b) Itsasoko zaborrak jaso eta biltegiratzeko ekipoak erosi eta, hala badagokio, horiek ontzian instalatzea.
c) Hondakinak biltzeko sistemak sortzea, arrantzaleek ere horretan parte har dezaten, finantza-pizgarriak barne.
d) Itsasoko zaborrak bildu eta birziklatzeko ekipoak erosi eta, hala badagokio, horiek arrantza-portuetan instalatzea.
e) Komunikazio, informazio eta sentsibilizazio-kanpainak, arrantzaleei eta beste interesdun batzuei galdutako arrantza-aparailuak jasotzeko proiektuetan parte har dezatela animatzeko.
f) Arrantzaleen eta portuko agenteen prestakuntza.
Batzordearen 2014ko azaroaren 24ko 2015/531 zenbakiko Erregelamendu ordezkatuaren (EB) 7. artikulutik 12. artikulura jasotako inbertsioak ere diruz lagundu ahal izango dira.
Gailu bat funtzionamenduan mantentzen duten ekipoko zatien programatutako edo prebentziorako mantentze-kostuak ez dira, inola ere, diruz lagunduko.
2.– Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte zuzenbide publikoko erakunde zientifikoek edo teknikoek, arrantzaleek edo arrantzaleen elkarte aitortuek, eta gobernuz kanpoko erakundeek, horiek arrantzale-elkarteekin lan egiten badute edo arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeetan lan egiten badute.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
a) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.
b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.
5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa-frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.
23. artikulua.– Itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea, eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak. 508/2014 Erregelamenduaren 40.1.b, c, d, f, g, i artikulua.
1.– Laguntza-lerro honen helburua itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea da, arrantza-sektore osoari laguntzeko helburuarekin. Horretarako, habitatak babesteko eta mantentzeko neurriak hartuko dira, esparru babestuen kudeaketa eta jarraipena eginez, itsas arrantza-erreserba eta eremu babestu berriak identifikatuz eta aitortuz, eta sentsibilizazio- eta ikusgaitasun-neurriak txertatuz.
Honako hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen inbertsioak:
● Itsasoko flora eta fauna babestera eta garatzera xedaturiko instalazio finkoak edo mugikorrak eraikitzea, muntatzea edo modernizatzea, horien prestaketa zientifikoa eta ebaluazioa barne.
● Itsasoko baliabide biologikoen kudeaketa edo kontserbazio hobea egiten laguntzea.
● Natura 2000 parajeei eta 2008/56/EE Zuzentarauak aipatzen dituen babes bereziko guneei nahiz beste habitat berezi batzuei eragiten dieten arrantzarekin lotutako jardueretara xedaturiko kudeaketa-planak, azterketak, jarraipena eta babesen eguneraketa egitea.
● Babestutako itsas guneak kudeatzea, berreskuratzea eta jarraipena egitea, betiere 2008/56/EE Zuzentarauaren 13.4 artikuluan jasotzen diren babes espazialeko neurriak aplikatzeko helburuarekin.
● Arrantzaleen partaidetzarekin, ingurumenarekiko sentsibilitatea areagotzea, itsas biodibertsitatea babesteari eta berreskuratzeari dagokionez.
● Biodibertsitatea eta zerbitzu ekosistemikoak mantentzera eta sustatzera bideratutako beste jarduera batzuetan parte hartzea, hala nola, arrainen populazio jasangarrien aldeko itsasoko eta kostako habitatak berreskuratuz, horien prestaketa zientifikoa eta ebaluazioa barne.
2.– Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte zuzenbide publikoko erakunde zientifikoek edo teknikoek, arrantzaleek edo arrantzaleen elkarte aitortuek, eta gobernuz kanpoko erakundeek, horiek arrantzale-elkarteekin lan egiten badute edo arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeetan lan egiten badute.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
a) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.
b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.
5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa-frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.
24. artikulua.– Eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea. Ontzi barneko inbertsioak, kontu-ikuskapenak eta azterketa energetikoak – 508/2014 Erregelamenduaren 41.1 artikulua.
1.– Laguntza hauen helburua arrantza-ontzien eraginkortasun energetikoa hobetzea eta klima-aldaketaren efektuak arintzea da, eta, horretarako, honako hauetarako laguntzak eman ahal izango dira:
a) Ontzi barneko eta ekipoko inbertsioak, isuri kutsatzaileak edo berotegi-efektuko gasak murrizteko, eta arrantza-ontzien eraginkortasun energetikoa areagotzeko. Arrantza-aparailuetan egindako inbertsioak ere diruz lagundu ahal izango dira horiek arrantza-aparailu horien hautakortasuna arriskuan jartzen ez badute.
b) Energia-efizientziako kontu-ikuskapenak eta programak.
c) Ordezko propultsio-sistemek eta kroskoen diseinuak arrantza-ontzien eraginkortasun energetikoari dagokionez egiten duten ekarpena ebaluatzeko azterketak.
2.– Diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte 5 urte baino gehiago dituzten arrantza-sektoreko operadoreek, ondasun-erkidegoak barne; horiek diru-laguntza bat bakarrik jaso ahal izango dute inbertsio-mota bererako, programazio-aldi eta arrantza-ontzi bakoitzeko.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Ontziaren inskripzio-orria.
b) Proiektuaren deskribapen-memoria eta, hala badagokio, isuri kutsatzaileen edo berotegi-efektuko isurien murrizketari eta erregai-murrizketari dagokion balioespena.
c) Arrantza-aparailuen inbertsioen kasuan, inbertsioak aparailuen hautakortasuna arriskuan jartzen ez duela frogatzen duen kanpo-txostena.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
a) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.
b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.
5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa-frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.
25. artikulua.– Eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea. Motorrak ordezkatu edo modernizatzea – 508/2014 Erregelamenduaren 41.2 artikulua.
1.– Laguntza hauen helburua arrantza-ontzien eraginkortasun energetikoa hobetzea eta klima-aldaketaren ondorioak arintzea da. Horrela, motor nagusiak edo osagarriak ordeztu edo modernizatzeko laguntzak eman ahal izango dira, honako kasu hauetan:
a) Guztira 12 metroko luzera duten ontziei, motor berriaren edo modernizatuaren Kw-potentzia lehendik zegoen motorrarenaren berdina edo txikiagoa bada.
b) Guztira 12 eta 18 metro arteko luzera duten ontziei, motor berriaren edo modernizatuaren Kw-potentzia lehendik zegoen motorrarenaren % 20 txikiagoa bada.
b) Guztira 18 eta 24 metro arteko luzera duten ontziei, motor berriaren edo modernizatuaren Kw-potentzia lehendik zegoen motorrarenaren % 30 txikiagoa bada.
2014ko azaroaren 24ko 2015/531 Erregelamendu ordezkatuaren (EB) 13., 14., 15. eta 16. artikuluetan jasotako inbertsioak ere diruz lagundu ahal izango dira.
3.– Diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte 5 urte baino gehiago dituzten arrantza-ontzien jabeek, ondasun-erkidegoak barne; horiek diru-laguntza bat bakarrik jaso ahal izango dute inbertsio-mota bererako, programazio-aldi eta arrantza-ontzi bakoitzeko.
4.– Berariazko eskakizunak.
a) Motor nagusiak edo osagarriak ordezteko edo modernizatzeko laguntza flota-segmentu jakin bati dagozkion ontziei bakarrik eman ahal izango zaie, 1380/2013 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 22.2 artikuluan adierazten den arrantza-gaitasuneko txostenean, hura segmentu horretarako eskura dauden arrantza-aukeretara egokitzen dela frogatzen denean, hain zuzen ere.
b) Motor nagusiak edo osagarriak ordezteko edo modernizatzeko laguntza 1224/2009 zenbakiko Erregelamenduaren (EE) 40.2 artikuluarekin bat etorriz ofizialki ziurtatu diren ontziei bakarrik emango zaie; gainera, eskatutako Kw-gaitasunaren murrizketa Batasuneko arrantza-flotaren erregistrotik behin betiko ezabatu ostean bakarrik ordainduko da laguntza.
c) Motorraren potentziari dagokion ziurtagiria aurkeztu behar ez duten ontzien kasuan, motor nagusiak edo osagarriak ordezteko edo modernizatzeko laguntza kasu bakar batean bakarrik emango da, motorraren potentziaren koherentzia 1224/2009 zenbakiko Erregelamenduaren (EE) 41. artikuluari jarraikiz frogatzen denean eta horiek fisikoki ikuskatzen direnean, hain zuzen ere, hau da, motorraren potentziak arrantza-lizentzietan zehaztutakoa gainditzen ez duela bermatzen denean.
d) Artikulu honen 2.b eta c ataletan hautemandako motorraren potentziari dagokion murrizketa ontzi-talde baten aldetik bakarrik lortu ahal izango da b eta c letretan jasotako ontzien kategoria bakoitzeko.
5.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Ontziaren inskripzio-orria.
b) Proiektua nolakoa den azaltzeko txostena.
c) Arrantzatzeko gaitasuna edo arrainak hautemateko gaitasuna areagotu ez dela frogatzen duen txosten independentea.
d) Segmentu bakoitzerako eskatzen den potentzia-murrizketaren ziurtagiri ofiziala, 1224/2009 Erregelamenduaren 40.2 artikuluan jasotako eskakizunei jarraikiz eta 508/2014 Erregelamenduaren (EB) 41.1 artikuluari jarraikiz.
e) Motorraren potentziari dagokion ziurtagiria aurkeztu behar ez duten ontzien kasuan, 1224/2009 Erregelamenduaren 41. artikuluko 2. atalean adierazitakoa eta motorraren potentziak arrantza-lizentzietan zehaztutakoa gainditzen ez duela bermatzen duen ikuskapen fisikoa betetzen badira emango da laguntza.
f) Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren programazio-aldian zehar ontziak mota bereko inbertsioetarako laguntzarik jaso ez duela frogatzen duen agiria.
6.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
a) Kostako arrantza artisauaren sektoreko operadoreen eskaerek lehentasuna izango dute, eta horiei 2. atalean aipatutako motor nagusiak edo osagarriak ordezteko edo modernizatzeko laguntza osoaren % 60ra arte xedatuko zaizkie laguntzak, programazio-aldi osoan zehar.
b) 1. ataleko laguntzak diruz lagundu daitezkeen kostu guztien % 50era artekoak izan daitezke.
c) 2. ataleko laguntzak diruz lagundu daitezkeen kostu guztien % 30era artekoak izan daitezke.
7.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa-frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.
26. artikulua.– Balio erantsia, produktuen kalitatea eta nahi gabe hartutako harrapakinen erabilera – 508/2014 Erregelamenduaren 42. artikulua.
1.– Laguntza hauen helburua arrantza-enpresen lehiakortasuna sustatzea da, arrantza-produktuen kalitatea edo balio erantsia sustatuz. Horretarako, honako hauetarako laguntzak eman ahal izango dira:
a) Arrantza-produktuen balioa areagotuko duten inbertsioak, arrantzaleek beren harrapakinak eraldatu, merkaturatu eta zuzenean saldu ahal izan ditzatela ahalbidetuz; enkante bidez egiten ez den salmenta izango da hura, hau da, itun, kontratu edo bestelako salerosketen bitartez egindako salmena. Dena den, horiek behar bezala erregistratuta geratuko dira lonjan edo baimendutako establezimenduan, eta Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaizkio.
b) Arrantza-produktuen kalitatea hobetuko duten ontziko inbertsio berritzaileak.
2.– Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte arrantza-ontziak dituzten pertsonak (ondasun-erkidegoak barne), baina horiek 5 urte izan beharko dituzte gutxienez.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Ontziaren inskripzio-orria.
b) Proiektua nolakoa den azaltzeko txostena.
c) Arrantza-aparailu hautakorren erabilera justifikatzeko txosten teknikoa (Arrantza Politika Erkidearen Erregelamenduaren 4.12 artikuluan azaltzen da arrantza hautakorraren definizioa).
d) Ontziko laguntza eta inbertsio berritzaileen kasuan, gutxienez 60 eguneko jarduera gauzatu dela egiaztatu beharko da, beste neurri batzuetan erabilitako prozedura berdinen bitartez.
e) Izaera berritzailearen egiaztagiria, kanpo-txosten bidez.
f) Arrantzatzeko gaitasuna edo arrainak hautemateko gaitasuna areagotu ez dela frogatzen duen txosten independentea.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
a) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.
b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.
5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa-frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.
27. artikulua.– Arrantza-portuak, ontziratze-tokiak, lonjak eta ainguralekuak – 508/2014 Erregelamenduaren 43.1, 2 eta 3. artikulua.
1.1.– Laguntza hauen helburua honako hau izango da: batetik, lehorreratutako produktuen trazabilitatea eta kontrola areagotzea eta kalitatea hobetzea, eraginkortasun energetikoa areagotzea, ingurumena babesten laguntzea, eta arrantzaleen lan-baldintzak eta segurtasuna hobetzea; eta, bestetik, harrapakin guztiak lehorreratzen direla erraztea, Arrantza Politika Erkidearen eskakizunak betez. Horretarako, honako hauetarako laguntzak eman ahal izango dira:
a) Arrantza-portu, lonja, ontziratze-toki eta ainguralekuetako azpiegiturak hobetuko dituzten inbertsioak.
b) Ainguralekuak eraiki edo modernizatzeko inbertsioak.
c) Gutxiegi erabiltzen diren harrapakin-osagaien balioa areagotzeko inbertsioak.
1.2.– Portu, ontziratze-toki edo ainguraleku berrien eraikuntza ez da, inola ere, diruz lagunduko.
2.– Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte arrantzaleen elkarteek eta erakunde profesional aitortuek, eta erakunde eta entitate pribatuek.
3.– Dokumentazio orokorrari kalterik egin gabe, laguntzaren eskaera-egileek proiektuaren deskribapen-memoria bat aurkeztu beharko dute eta, bertan, inbertsioak laguntza-lerro horretara eta, batez ere, honako hauetara xedaturik daudela adierazi beharko da: lehorreratutako produktuen trazabilitatea eta kontrola eta kalitatea hobetzea, eraginkortasun energetikoa areagotzea, ingurumena babesten laguntzea, eta lan-baldintzak eta segurtasuna hobetzea.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
a) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.
b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.
5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa-frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.
EKOIZPEN- ETA MERKATURATZE-PLANAK ETA -NEURRIAK
28. artikulua.– Ekoizpen- eta merkaturatze-planak – 508/2014 Erregelamenduaren 66. artikulua.
1.– Laguntza hauen helburua ekoizpen- eta merkaturatze-planak prestatzera eta aplikatzera xedaturiko neurriak babestea da, baita arrantza- eta akuikultura-produktuak merkaturatzeko neurrietara xedaturiko laguntzak ematea ere, honako helburu hauek dituztenean:
a) Ekoizpen- eta merkaturatze-planen prestaketa eta aplikazioa; horiek 1379/2013 zenbakiko Erregelamenduaren 28.2 artikuluan zehaztutakoa gaineratu beharko dute.
b) Ekoizpen- eta merkaturatze-planei dagozkien gastuak, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak onartu ostean.
c) Lerro horretako dirulaguntza-kostuei dagokienez, eta Xedapen Orokorrei buruzko 1303/2013 Erregelamenduaren 68.1.b artikuluari jarraikiz, zeharkako kostuak diruz lagundu daitezkeen zuzeneko langile-kostuen % 15en tasa finkoan kalkulatuko dira.
2.– Laguntzak jaso ahal izango dituzte berariazko aintzatespena duten Arrantza Ekoizleen Elkarteek eta arrantza-ekoizleen erakundeen elkarteek.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria deskriptiboa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko dira garatu nahi diren jarduerak, haien iraupena, eta interes kolektiboa, behar bezala egiaztatuta.
b) Ekintzen azterketa ekonomikoa.
c) Ekoizleen erakundeek negozioen kudeaketa eta zuzendaritza Euskal Autonomia Erkidegoan zentralizatuta dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako III. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
a) Proiektuaren interes kolektiboa, gehienez ere 50 puntu.
b) Proiektuaren onuradun kolektiboa, haren kalitateari eta xehetasunei dagokienez, 50 puntu gehienez ere.
Ekoizleen elkarte bakoitzari urtero emandako laguntza ez da hark aurreko 3 urteetan merkaturatutako ekoizpenaren batez besteko balioa baino % 3 handiagoa izango. Aitortu berri diren elkarteen kasuan, laguntza ez da elkarteko kideek aurreko 3 urteetan merkaturatutako ekoizpenaren urteko batez besteko balioa baino % 3 handiagoa izango.
5.– Laguntza honela ordainduko da:
a) Emandako diru-laguntzaren % 50, laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren, ekoizpen- eta merkaturatze-plana onartu ondoren.
b) Gainerako % 50a ordainduko da, osorik edo zati batean, diruz lagundutako jarduerak egin direla ziurtatzen duten agiriak aurkeztu eta gero.
29. artikulua.– Merkaturatze-neurriak – 508/2014 Erregelamenduaren 68. artikulua.
1.– Laguntza hauen helburua MAEko elkarte profesionalen eta enpresa arrantzale eta urtarren lehiakortasuna sustatzea da, honako helburu hauek dituzten arrantza- eta akuikultura-produktuak merkaturatzeko orduan:
a) Ekoizleen erakundeak eta horien elkarteak sortzea, eta lanbidearteko elkarteak sortzea.
b) Merkatu berriak aurkitzea eta arrantza- eta akuikultura-produktuak merkaturatzeko baldintzak hobetzea, honako hauek bereziki:
● Merkaturatzeko potentziala duten espezieak.
● Neurri teknikoekin bat etorriz lehorreratu diren nahi gabe hartutako merkataritza-populazioen harrapakinak, 1380/2013 Erregelamenduaren 15. artikuluarekin eta 1379/2013 Erregelamenduaren 8.2 artikuluarekin bat etorriz.
● Ingurumenean inpaktu txikia eragiten duten metodoekin lortutako arrantza- eta akuikultura-produktuak.
c) Kalitatea eta balio erantsia sustatzea, honako hauek erraztuz:
● Produktu jakin baten erregistroa eskatzea eta operadoreak kasuan kasuko betetze- eta ziurtatze-baldintzetara egokitzea.
● Arrantza- eta akuikultura-produktu jasangarriak ziurtatu eta sustatzea, kostako arrantza artisauari dagozkion produktuak eta ingurumena errespetatzen duten eraldatze-metodoak barne.
● Kostako arrantza artisaua gauzatzen duten arrantzaleen edo zutik arrantzatzen duten arrantzaleen aldetik produktuak zuzenean merkaturatzea.
● Produktuen aurkezpena eta ontziratzea.
d) Merkatu-azterketak.
e) Eskualdeko komunikazio- eta sustapen-kanpainak, publikoa arrantza eta akuikultura jasangarrirako produktuen inguruan sentsibilizatzeko.
f) Trazabilitatea hobetzea.
g) Ingurumeneko inpaktuaren eraldatzea hobetzeko inbertsioei laguntzea, arrantza eta akuikulturako produktuak barne hartuta, baldin eta:
– energia aurrezten eta ingurumenaren gaineko eragina arintzen laguntzen badute; hondakinen tratamendua barne.
– segurtasuna, higienea, osasuna eta lan-baldintzak hobetzen badituzte.
– gizakiok kontsumitzeko erabili ezin diren arrain-harrapakin komertzialak eraldatzen laguntzen badute.
– akuikultura ekologikoaren produktuak transformatzeari buruzkoak badira.
– eraldaketa-jarduera nagusietatik sortutako azpiproduktuak eraldatzearekin lotuta badaude.
– produktu, prozesu eta kudeaketa- eta antolamendu-sistema berri edo hobeak badakartzate.
2.– Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte MAEren esparruko erakunde profesionalek, arrantza- eta akuikultura-produktuak merkaturatzen dituzten arrantza-sektoreko operadoreek, administrazio publikoek, eta erauzketa-sektore arrantzalea eta urtarra irudikatzen duten irabazi-asmorik gabeko elkarteek, beren kasa edo beste batzuekin elkartuta, horiek lehiakortasuna, prestakuntza, jasangarritasuna, sustapena, elikagaien segurtasuna eta berrikuntza bultzatzeko programa sektorialak sustatzen dituztenean.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria deskriptiboa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko dira garatu nahi diren jarduerak, haien iraupena, eta interes kolektiboa, behar bezala egiaztatuta.
b) Ekintzen azterketa ekonomikoa.
c) Ekoizleen erakundeek negozioen kudeaketa eta zuzendaritza Euskal Autonomia Erkidegoan zentralizatuta dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako III. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
a) Proiektuaren interes kolektiboa, gehienez ere 50 puntu.
b) Proiektuaren onuradun kolektiboa, haren kalitateari eta xehetasunei dagokienez, 50 puntu gehienez ere.
Arrantza-ekoizleen erakunde eta elkarteen kasuan, laguntza horiek sortu eta lehenengo 5 urteetan zehar emango dira −hura aitortzen den egunetik kontatzen hasita−. Urtero, hark azken 3 urteetan lortutako ekoizpenaren batez bestekoaren % 1ari dagokion oroharreko balioa izango du.
Finantza-partaidetza duten arrantza-sektoreko proiektuek finantziazio-plan bat aurkeztu behar dute, eta, bertan, norbere nahiz kanpoko baliabideen ekarpena adierazi beharko dute, baita diru-laguntzaren xede izango den ekintzara bideratutako funtsen jatorria eta aplikazioa ere.
Arrantza eta akuikulturako produktuen lehenengo salmentari lotutako eragiketetarako, produktu horiek manipulatu eta eraldatzeko eragiketatzat jotzen badira, inbertsio materialei buruzko zenbait gastu diruz lagundu ahal dira, 508/2014 zenbakiko Erregelamenduaren (EIAF) 69.1 artikuluaren babespean, batez ere eraginkortasun energetikoa sustatzeko direnak, edo segurtasuna, higienea, lan-baldintzak, produktuak edo kudeaketa-sistemak hobetzekoak direnak eta eraldaketa hori antolatzeko direnak.
5.– Laguntza proiektua amaitu ostean edo tarteko fase batean ordainduko da, hark ekitaldi ekonomiko batetik gorako exekuzio-epea badu eta, betiere, dagoeneko ordainduta dauden fakturak aurkeztu ostean.
AKUIKULTURA JASANGARRIA
30. artikulua.– Berrikuntza. – 508/2014 Erregelamenduaren 47. artikulua.
1.– Laguntza-lerro honen xedea da akuikultura-sektorean garapen teknologikoa, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea, eta honako ekintza hauetara zuzendua izango da:
1.1.– Garapen jasangarria sustatzen duten akuikultura-ustiapenetan ezagutza teknikoak, zientifikoak edo antolamendukoak garatzea, ingurumen, gizarte eta ekonomia alorrei erreparatuz.
1.2.– Sektore ekoizlearentzat merkaturatze-aukera onak dituzten akuikultura-espezie berriak garatzea edo sartzea, edo produktu eta prozesu berriak edo hobetuak lortzea.
1.3.– Kudeaketa- eta antolakuntza-sistema berriak garatu eta ezartzea, edo daudenak hobetzea, eta produktu edo prozesu berritzaileen bideragarritasun teknikoa edo ekonomikoa aztertzea.
1.4.– Zehazki, lerro honen xedearekin bat egiten duten neurriak honako hauek izan daitezke:
– hazkuntzak optimizatzea eta teknologia berriak erabiltzea.
– hazkuntza-espezie, -prozesu eta -sistema berriak bilatzea.
– ingurumen-inpaktua minimizatzea eta akuikulturaren ondorio positiboak hobetzea I+G+b-aren bitartez.
– arrain-irin eta -olioekiko mendetasuna gutxitzea, abereen ongizatea hobetzea.
– ezagutzaren kudeaketa hobetzea, I+G+b-aren emaitzak eskualdatzeko baliabideak sendotzea eta sareko lana.
2.– Laguntza hauen onuradun izan ahalko dira erakunde zientifiko edo tekniko aitortuak (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen eta Eragileen Erregistro Publikoa sortzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuarekin bat etorriz), eta erakunde horiekin elkarlanean aritzen diren akuikultura-enpresak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Berrikuntza-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako IV. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
a) Produktutik edo prozesutik etor daitekeen proiektuaren izaera berritzailea sektore barruan, 50 puntu gehienez.
b) Erakundearen ahalmena proiektua garatzeko, 50 puntu gehienez.
5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (inbertsioen ordainketaren fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta) eta jarraipenaz arduratu den erakunde zientifikoak berrikuntza-proiektuari buruzko azken txostena, lortutako emaitzak jasotzen dituena, eman ondoren ordainduko da laguntza.
31. artikulua.– Akuikulturako inbertsio produktiboak. Ekoizpena dibertsifikatzea, instalazioak hobetzea eta modernizatzea, produktuen kalitatea hobetzea, putzuak edo urmaelak leheneratzea – 508/2014 Erregelamenduaren 48. artikuluko 1. atalaren a), b), c), d), f), g) eta h) letrak.
1.– Laguntza-lerro honen xedea da sektorearen lehiakortasuna sustatzea, inbertsio produktiboen bidez, akuikultura jasangarri eta lehiakorra lortzeko, batik bat enpresa txiki eta ertainetan, eta honako hauetara bideratuta egongo da:
1.1.– Akuikulturako inbertsio produktiboak, akuikultura-ekoizpena dibertsifikatzera zuzenduak, eta hazitako espezieak.
1.2.– Akuikultura-instalazioak hobetzea eta modernizatzea.
1.3.– Abereen osasunarekin eta ongizatearekin lotutako hobekuntzak eta modernizazioa.
1.4.– Akuikultura-produktuen kalitatea hobetzea.
1.5.– Akuikulturako putzuak edo urmaelak leheneratzea, lohia kenduz edo lohi-metaketak prebenitzeko inbertsioak eginda.
1.6.– Akuikulturako sarrerak dibertsifikatzea, enpresaren akuikultura-jarduera nagusiari lotutako jarduera osagarriak burutuz.
2.– Egun dauden akuikultura-enpresek edo akuikultura-enpresa berriak eratu nahi dituztenek jaso ahalko dituzte laguntza hauek.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Inbertsio-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako IV. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
a) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.
b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, 50 puntu gehienez ere.
5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa-frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.
32. artikulua.– Akuikulturako inbertsio produktiboak. Baliabideen efizientzia, uraren eta substantzia kimikoen erabilera gutxitzea, birziklatze-sistemak – 508/2014 Erregelamenduaren 48. artikuluko 1. paragrafoaren e), i) eta j) letrak.
1.– Laguntza-lerro honen xedea da akuikultura jasangarria sustatzea, ingurumenean inpaktu negatiboak gutxitu eta ondorio positiboak gehituko dituena, baliabideen erabileran efizientzia handituko duten inbertsioak eginez, eta, inbertsio hauetara bideratuta egongo da:
1.1.– Ingurumenean inpaktu negatiboa gutxitzekoak.
1.2.– Uraren erabilera eta kalitatea hobetzekoak.
1.3.– Irteerako emariaren kalitatea hobetzekoak.
1.4.– Uraren kontsumoa gutxitzekoak, zirkuitu itxiko birziklatze-sistemak erabilita.
2.– Laguntza hauek jaso ahalko dituzte egun dauden akuikultura-enpresek.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Inbertsio-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako IV. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
a) Efizientzia energetikoa hobetzeko berrikuntzak sartzea eta energia berriztagarria erabiltzea akuikultura-enpresetan, 50 puntu gehienez.
b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, 50 puntu gehienez ere.
5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa-frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.
33. artikulua.– Akuikulturako inbertsio produktiboak Efizientzia energetikoa handitzea eta energia berriztagarriak – 508/2014 Erregelamenduaren 48. artikuluko 1. paragrafoa, k) letra.
1.– Laguntza-lerro honen xedea da akuikultura jasangarria sustatzea, efizientzia energetikoa handituko duten inbertsioak eginez, eta, akuikultura-instalazioetan energia berriztagarrien erabilera eta produkzio-prozesuetatik energia sortzea hobetuko duten inbertsioetara bideratua izango da.
2.– Egun dauden akuikultura-enpresak izan daitezke laguntza hauen onuradun:
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Inbertsio-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako IV. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
a) Energia-kontsumoaren aurrezpen-portzentajea, 50 puntu gehienez.
b) Energia ez berriztagarrien kontsumoa gutxitzeko portzentajea, 50 puntu gehienez.
5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa-frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.
34. artikulua.– Akuikultura-ustiategietarako kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak – 508/2014 Erregelamenduaren 49. artikulua.
1.– Laguntza-lerro honen xedea da akuikultura-ustiategien guztizko errendimendua eta lehiakortasuna hobetzea, eta haren funtzionamenduaren ingurumen-inpaktu negatiboa gutxitzea, eta ekintza hauetara bideratuta egongo da:
1.1.– Akuikultura-ustiategietako kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak sortzea.
1.2.– Akuikultura-ustiategietarako aholkularitza tekniko, zientifiko, juridiko, ingurumeneko edo ekonomiko zerbitzuak lortzea.
2.– Honako hauek izan ahalko dira laguntza hauen onuradun: 1.1 paragrafoko zuzenbide publikoko erakundeak, enpresa txiki edo ertainak eta egun dauden akuikultura-erakundeak, ekoizle-erakundeak eta akuikulturako produktuen ekoizleen erakundeen elkarteak barne.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Inbertsio-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako IV. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
a) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, 50 puntu gehienez ere.
b) Proiektuaren interes kolektiboa, gehienez ere 50 puntu.
5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa-frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.
35. artikulua.– Giza kapitala eta sareko lana sustatzea – 508/2014 Erregelamenduaren 50. artikulua.
1.– Laguntza-lerro honen xedea da akuikulturaren eremuan giza kapitala eta sareko lana sustatzea, eta honako gai hauetarako laguntzak eman ahalko dira:
1.1.– Akuikultura-sektoreko soldatapeko langileen, autonomoen, horien ezkontideen edo izatezko bikoteen parte-hartzea honako programa hauetan: lanbide-heziketa, etengabeko ikaskuntza, akuikulturako konpetentzia profesional berriak eskuratzekoa eta akuikulturaren funtzionamenduaren ingurumen-inpaktu negatiboa gutxitzekoa.
1.2.– Akuikultura-sektoreko soldatapeko langileen, autonomoen, horien ezkontideen edo izatezko bikoteen parte-hartzea sortutako ezagutza zientifiko-teknikoaren transferentziara eta zabalkundera bideratutako jarduketetan, esaterako: jardunaldiak, tailerrak, mintegiak, biltzar zientifiko-teknikoak eta abar antolatzea, edo egiturak sortzea xede horrekin berarekin.
1.3.– Etengabeko ikaskuntza eta konpetentzia berriak eskuratzeko prestakuntza- eta gaikuntza-ikastaroak diseinatzea, programatzea eta antolatzea.
1.4.– Lan-baldintzak eta lan-segurtasunekoak hobetzeko jarduketak, baita eremu horretako prestakuntza- eta gaikuntza-ekintzak ere.
1.5.– Sareko lana eta esperientzia eta praktika berriak trukatzea sustatu edo erraztuko dituzten ekimenak sortzea, sustatzea edo indartzea.
2.– Laguntza hauek jaso ahalko dituzte akuikultura-enpresek, akuikultura-sektoreko langile autonomoen ezkontideek edo izatezko bikoteek, erakunde publiko edo erdipublikoek eta behar bezala aintzatetsitako beste erakunde batzuek.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Inbertsio-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako IV. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
a) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, 50 puntu gehienez ere.
b) Proiektuaren interes kolektiboa, gehienez ere 50 puntu.
5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa-frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.
36. artikulua.– Akuikultura-ekoizpeneko eremuen ahalmena handitzea – 508/2014 Erregelamenduaren 51. artikulua.
1.– Laguntza-lerro honen xedea akuikultura-eremua antolatzea da, eta produkzio-eremuak eta akuikultura-azpiegiturak garatzen eta horien jardueren ingurumen-inpaktu negatiboa gutxitzeko neurriak hartzen lagunduko duten proiektuei eman ahalko zaizkie laguntzak.
2.– Laguntza horien onuradun izan ahalko dira EAEk eginkizun horiek egiteko agindua eman dien zuzenbide publikoko erakundeak zein erakunde pribatuak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Inbertsio-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako IV. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
a) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, 50 puntu gehienez ere.
b) Proiektuaren interes kolektiboa, gehienez ere 50 puntu.
5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa-frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.
37. artikulua.– Akuikultura-enpresa berri jasangarriak sustatzea – 508/2014 Erregelamenduaren 52. artikulua.
1.– Laguntza-lerro honen xedea da akuikulturan enpresa-espiritua sustatu eta enplegua sortzea, sektore horretan aritzeari ekiten dioten akuikultura-ekoizleek akuikultura-enpresa berri jasangarriak sortuta.
● Behar diren lanbide-konpetentziak eta -gaitasunak izatea.
● Titular gisa lehen aldiz mikroenpresa edo enpresa txiki bat sortzea.
● Akuikultura-jarduerak garatzeko enpresa-egitasmo bat aurkeztea.
● Proiektua 50.000 eurotik gorakoa bada, ingurumen-eraginaren ebaluazioa barne duen bideragarritasun-azterlana.
● Txosten independente bat, ustiatu beharreko produktuak merkaturatzeko dituen aukera onak justifikatuko dituena.
● Ingurumen-jasangarritasunera bideratutako akuikultura-ustiategiak sortzea.
● Aintzat hartzea ustiategia akuikulturarako egokia den eremu batean kokatzea.
2.– Akuikultura-ekoizle berriek –pertsona fisikoak zein juridikoak– jaso ahalko dituzte laguntza hauek.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako IV. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
a) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, 50 puntu gehienez ere.
b) Proiektuaren ondorio sozial positiboak, 50 puntu gehienez ere.
5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa-frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.
38. artikulua.– Abereen osasunari eta ongizateari buruzko neurriak – 508/2014 Erregelamenduaren 56. artikulua.
1.– Laguntza-lerro honen xedea da akuikultura-enpresetako abereen osasuna eta ongizatea sustatzea, akuikulturaren eremuan prebentzioaren eta biosegurtasunaren inguruko gaiak hobetzera zuzendutako ekintzak bultzatuz. Honako gai hauetara zuzendutako inbertsio-proiektuak finantzatu ahalko dira:
– Gaixotasunen kontrola eta gaixotasunak erradikatzeko egitasmoak.
– Biosegurtasunaren eta osasun- eta ongizate-beharren inguruko jardunbide eta jokabide-kode onenak garatzea.
– Albaitaritzako medikamentuekiko mendekotasuna gutxitzeko ekimenak.
– Albaitaritza-gaixotasunei buruzko albaitaritza- edo farmazia-azterlanak eta informazioa eta jardunbide egokiak zabaltzea, medikamentuen erabilera ona sustatzeko.
– Akuikultura-sektorearen osasuna babesteko taldeak sortu eta martxan jartzea.
– Akuikultura-ekoizleen behin-behineko jarduera-etena konpentsatzea, ezohiko gehiegizko heriotza-tasa dela-eta.
2.– Laguntza hauen onuradun izan ahalko dira zuzenbide publikoko erakundeak eta akuikultura-enpresak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Inbertsio-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako IV. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
a) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, 50 puntu gehienez ere.
b) Proiektuaren interes kolektiboa, gehienez ere 50 puntu.
5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa-frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.
II. ERANSKINA - Laguntzen intentsitatea
Arrantzaren garapen jasangarria
III. ERANSKINA - Laguntzen intentsitatea
Merkaturatzeari eta eraldatzeari buruzko neurriak
IV. ERANSKINA - Laguntzen intentsitatea
Akuikulturaren garapen jasangarria