EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2018210

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan izapidetzen ari den 621/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdun diren pertsonak.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-10-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201805375
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/05/21ean argitaratutako 2018/05/02ko AGINDUA [201802669]

621/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea –prozedura arrunta– bidaltzeko agindu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak. Auzi-errekurtso hori egintza honen aurka jarri da: Agindua, 2018ko maiatzaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez erregulatzen baitira 2018-2019ko ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programarako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak, eta laguntza horien deialdia egiten baita; 2018ko maiatzaren 21eko EHAA, 96. zk.
Administrazio-espedientea igorrita eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatzen duenarekin bat, prozeduran interesdun direnak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Jakinarazpen honek, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 22a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.