EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2018210

EBAZPENA, 2018ko urriaren 22koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio osasunari buruzko ikerkuntza-proiektuetarako laguntzen 2018ko deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak handitzeari; deialdi hori Osasuneko sailburuaren 2018ko maiatzaren 15eko Aginduaren bidez onartu zen.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2018-10-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201805357
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/05/24an argitaratutako 2018/05/15eko AGINDUA [201802756]

AURREKARIAK
Lehenengoa.– Osasuneko sailburuaren 2018ko maiatzaren 15eko Aginduaren bidez arautu zen osasunari buruzko ikerkuntza- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2018ko deialdia (2018ko maiatzaren 24ko Ehaa, 99. zk.).
Bigarrena.– Aipatutako aginduaren 8. artikuluaren arabera, deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik datoz, eta horien zenbatekoa 3.785.000 eurokoa da. Horietatik, 2.000.000 euro osasunari buruzko ikerkuntza-jarduerak bultzatzeko lerroko proiektuak (6.1 artikuluan azaldu dira) finantzatzera bideratuko dira; eta beste 1.785.000 euro, aldiz, lerro hauetako proiektuetara: batetik, osasuneko ikerketa estrategikoak bultzatzea, eta, bestetik, interes bereziko ekintza osagarriak (6.2 eta 6.3 artikuluetan azaldu dira, hurrenez hurren).
Hirugarrena.– 8. artikulu horren arabera, artikulu honetan adierazitako zenbatekoa handitu ahal izango da, Osasun Sailaren programak gauzatu ostean geratu diren aurrekontu-zuzkiduren arabera, indarrean dagoen legediak kreditu-loturarako edo aurrekontuak aldatzeko ezarritako araubideari jarraikiz, eta laguntzak emateko hasiko den prozeduraren ebazpena eman baino lehen. Zirkunstantzia hori gertatuz gero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara, Osasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez.
Horiek horrela eta osasunari buruzko ikerkuntza- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2018ko deialdia arautzen duen Osasuneko sailburuaren 2018ko maiatzaren 15eko Aginduaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Publikotasuna ematea osasuneko ikerketa estrategikoak bultzatzeko lerroko proiektuak eta interes bereziko ekintza osagarriak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak 225.000 euro handitzeari, zeinak osasunari buruzko ikerkuntza- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2018ko deialdia arautzen duen Osasuneko sailburuaren 2018ko maiatzaren 15eko Aginduaren 6.2 eta 6.3 artikuluetan azaltzen baitira (2018ko maiatzaren 24ko Ehaa, 99. zk.). Horrela, 2.010.000 euro bideratutako dira lerro horretako proiektuak finantzatzera, eta 4.010.000 euro deialdia finantzatzera.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 22a.
Osasuneko sailburuordea,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.