EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-10-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2018210

EBAZPENA, 2018ko urriaren 4koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez irekitzen baita eskabideak aurkezteko epea 2019-2020 eta 2021-2022 arteko ikasturteetako itunen planifikazioa aldatzeko eta itun berriak egiteko.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-10-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201805356
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/04/27an argitaratutako 2016/04/27ko AGINDUA [201601765]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 arteko ikasturteetako hezkuntza-itunak sinatzeko eta berritzeko, eta 2016-2017ko ikasturterako zenbat unitate itunduko diren zehazteko.
Agindu beraren II. kapituluan dago ezarrita zein diren betekizunak eta prozedura itunen planifikazioa aldatzeko eta itun berriak egiteko indarraldian zehar.
Hori dela eta, agindu horren 4.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Jakitera ematea ireki egin dela eskabideak aurkezteko epea 2019-2020 eta 2021-2022 arteko ikasturteetako itunen planifikazioa aldatzeko eta itun berriak egiteko; epe horrek 2018ko azaroaren 1etik 2018ko azaroaren 30era iraungo du, biak barne.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 4a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
OLATZ GARAMENDI LANDA.